Kobratuko ez banu, askoz hobe

Danel Agirre
Gizakia baino animalia lerdoagorik ez da. Berari bakarrik okurritu zaio, izadi osoan, zazpi egunetatik bostetan bizitzeari uko egitea. Gainontzeko biak ahitu arte zukutzen dituenik ere ezin da esan, gainera. Lanarekiko baldintzapeko askatasuna baino ez du eskuratu ahal asteburuetan, eta antsietateak jota igaro ohi ditu. Bipolaritate haluzinagarria da: bere kondena etengabe madarikatzen du, enplegu sortzaileak heroitzat dituen bitartean.

“Badirudi musikalki hilda nagoela, baina ez naiz gelditu”

“Badirudi musikalki hilda nagoela, baina ez naiz gelditu”

Beñat Alberdi

Nahitaez lotzen da Ines Osinaga (Arrasate, 1982) Gose taldearekin. Iruditegian, behintzat, erdietsita dauka bere tokia. Musikaria izan zen aurretik, eta taldea utzi eta gero ere musikari izaten jarraitzen du. Zaintza lanak jarri ditu erdigunean, eta hortik jaio da Alutik ikuskizuna. Bihar Oiartzunen eskainiko du emanaldia, Udalbatza aretoan, 22:30ean.

Donostiara, zutik eta presaka

Donostiara, zutik eta presaka

Miren Garate

Urriaren 29an Andoainen gertatutako istripuak jarri du mahai gainean autobusen segurtasunaren gaia. Egun horretan, Tolosako Laskorain ikastolako ikasleek lineako autobusa hartu zuten Donostiara joateko, Ekonomia ikasgaiari lotutako bisita bat egin behar zutelako hiriburuan. Guztientzat ez zegoenez eserita joateko lekurik, zutik ekin zioten bideari batzuek. Andoainen, kamioi bat aurreratzen hasi zen autobusa, eta atzeko atearen ondoan zutik zihoan ikasleetako bati gainera etorri zitzaizkion beste hainbat lagun. Apurtu egin zen kristala, eta errepidera erori zen 16 urteko neska. N-1era. Gidaria ez zen konturatu gertatutakoaz, eta aurrera jarraitu zuen. Gerriz gora altxatu zen neska, eta keinuen bidez gainera zetorkion kamioia geraraztea lortu zuen. Horri esker salbatu zen. Neskaren ikaskideen arabera, kili-kolo zegoen autobusaren atzeko ateko kristala, eta horregatik apurtu zen hain erraz.

Elkarlana, bidea indartzeko

Elkarlana, bidea indartzeko

Iñaki Gurrutxaga

Mugikortasuna. Bizia. Indarra. Industria. Innobazioa. Goierri. Gipuzkoa. Globala. Hitz joko horretatik sortutako emaitza da Mubizing, Goierriko Mugikortasun eta Energia Kongresua. Datorren astean, hilaren 28an eta 29an, egingo dute Beasaingo Igartza jauregian, Goierri Valleyk antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta. Elkarteko enpresen arteko loturak sortzean eta berrikuntza sustatzean dago foroaren ernamuina, eta hainbat helburu ditu: mugikortasun eta energia sektoreetako errealitatea eta joerak ezagutzea, enpresen negozio ereduak egokitzearen inguruan hausnartzea, eta elkarteko enpresek eskaintzen dituzten lan merkatuko aukerak eta enpresa horien eta start up-en eskaintza ezagutzea. Horrez gain, talentuari ere plaza eman nahi diote, ikasleei eta profesionalei giza baliabideetarako departamentuekin lotura zuzena izateko aukera ematearekin bat.

‘Obsesio’ hitza hiztegitik aterata

‘Obsesio’ hitza hiztegitik aterata

Unai Zubeldia

Buruz burukoa daukate elkarrizketa amaitzearekin batera. Astelehena da, eta Beñat Gaztelumendi (Añorga, Donostia, 1987) eta Alaia Martin (Oiartzun, 1987) Añorgara doaz entrenatzera. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bigarren saioan ariko dira biak etzi, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian (17:00), eta "gorputzaldi ona aurkitu nahian" dabiltza azken egunotan. Duela lau urteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean buruz burukoan aritu ziren biak, Illunben, eta Gaztelumendik egin zuen, azkenean, etxerako bidea txapela jantzita. Bertsozale gehienen begietara, aurten ere finalean sartzeko eta txapela janzteko lehian aritzeko hautagai argiak dira biak. Laugarren finala jarraian luke Gaztelumendik, eta hirugarrena jarraian Martinek.

Igandean Oiartzunen jokatuko dute bigarren finalaurrekoa

U. Zubeldia Beñat Gaztelumendi egungo txapelduna tartean dela, igandean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bigarren saioa, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Asier Azpiroz eta Iñigo Mantzizidor Mantxi ariko dira Gaztelumendirekin batera. Joan den igandean puntu gehien eskuratuta, abenduaren 14ko finalerako sailkatuta dago jada Agin Laburu, eta pauso hori bera emango du etziko saioko irabazleak. Behin...

Trukegunea

Kutxa Ekoguneaz gain, trukerako beste hamar gune egokitu dituzte aurten, eta zehaztu egin dute zer gauza utz daitezkeen eta zer ez. Kokapenak Andoain. Kultur etxea. Beasain. Udaletxearen ataria. Donostia. Kutxa Ekoguneko haur parkearen ataria. Errenteria. Udaletxearen ataria. Legazpi. Kale Nagusia eta Laubide Urtatz auzoa. Oiartzun. San Markoseko garbigunea. Oñati. Udaletxeko plaza. Ordizia. Udaletxearen ataria. Tolosa. Usabal kiroldegia. Villabona-Amasa. Olaederra kiroldegia....

Ez nirea eta ez zurea: gurea

Ez nirea eta ez zurea: gurea

Unai Zubeldia

Ez da solidaritate keinu soil bat, eta ez da etxeko gauzak beste bati bideratzeko prozesu huts bat. Truke ariketa bat da, gauzei beste bizitza bat emateko ahalegin bat". Amaia Otazo Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura jasangarri eta solidarioen arduradunak azaldu duen moduan, Kutxa Ekoguneak, laugarren urtez, Trukegune Sarea jarri du martxan aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako hamar udalerrirekin batera. Joan den larunbatean ekin zioten proiektuari, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da martxan.

Atera, atera, Mata Marketera

Atera, atera, Mata Marketera

Aitziber Arzallus
Aspaldian armairu zuloko iluna besterik ikusi ez duten arropei berriz distira egiteko aukera emango diete, bihar, Azkoitiko Matadeixen egingo duten II. Mata Market azokan. Helburua da inork erabiltzen ez dituen jantziak, oinetakoak eta osagarriak berrerabiliko dituen norbaiten eskuetara iristea.