Imanol Saiz
Azken hamarkadan, Oiartzungo Kattin Ttiki elkarteak pauso garrantzitsuak eman ditu herriko memoria historikoa berreskuratzeko. 36ko gerraz geroztik herrian gertatutakoa argitara ateratzeko ezinbestekoa izan da taldeko kideen lana.

Imanol Saiz
Azken hamarkadan, Oiartzungo Kattin Ttiki elkarteak pauso garrantzitsuak eman ditu herriko memoria historikoa berreskuratzeko. 36ko gerraz geroztik herrian gertatutakoa argitara ateratzeko ezinbestekoa izan da taldeko kideen lana.
Txisturako obra bat? IÑAKI LETAMENDIA: Txoriak edo Athleticen ereserkia. ION GARMENDIA: Artzain kantak. Txistulari bat? Biak: Garikoitz Mendizabal, erreferente gisa eta lagun bezala. Txistua jotzeko plaza bat? I. L.: Gazteluko plaza. I. G.: Iruñeko Curia kalea. Festa bat? I. L.: Tolosako inauteriak. I. G.: Ibarrako sanbartolomeak. Zer nahiago duzue, Iruñeko giroa edo Tolosakoa? Biak: Iruñekoa. Gehiago gozatzen dugu han, eta...
Josu Artutxa Dorronsoro
Duela hirurehun urte ere joaten zirela diote batzuek, baina, dokumentuetan jasota dagoenaren arabera, Tolosako Udal Txistulari Bandako kideak ofizialki 1913an joan ziren lehen aldiz Iruñeko sanferminetara. Iruñeko Udalak kontratatutako musika talderik zaharrenetakoa da, beraz, Tolosakoa. "Giroagatik, oso berezia da sanferminetara joatea. Baina bertako txistulariekin hainbat urtez izan dugun harremanagatik da batez ere berezia", azaldu dute Iñaki Letamendia eta Ion Garmendia Tolosako Udal Txistulari Bandako kideek. Iruñeko txistulariak, berriz, Tolosara etortzen dira San Joan egunean, truke modura. Urteen poderioz, txistua jotzetik haragoko harreman bat sortu da bi aldeen artean. "Elkarrekin egoten gara urtean zehar Iruñera joaten garenean".
Kerman Garralda Zubimendi
Mendi tontorrera igota, handik norbere etxea bilatzea izaten da ohituretako bat. Aritz Egeak, ordea, bihar ez du denbora askorik izango Txindokiko ikuspegiez gozatzeko. Ordiziako Olano taberna begitan hartuta, ziztu bizian jaitsi beharko du etorritako bide beretik, Emaneurre taldeko kideek botatako erronkari erantzun nahi badio, behintzat. Iñaki Maiora txirrindulari ohiak duela 41 urte Ordiziatik Txindokirainoko joan-etorria egiteko behar izan zituen 86 minutu eta 28 segundoak hobetzen saiatuko da bihar Urretxuko korrikalaria.
Gaur 19:30. Ereintza dantza taldearen Gu Agustina, Frontoi Txikin. 20:00. Manez eta Kobreak, kalez kale. 22:00. Javier Arandaren Vida, Villa Manuelako frontoian. 22:30. The Black Blues Brothers taldearen akrobaziak, Munoa plazan. 23:30. De Vacasen Tour Vacanal 2019, Frontoi Txikin. Bihar 18:30. Los Moñekosen We-ding!, Munoa plazan. 19:00. Malas Conpañias zirku taldearen Prozak, Frontoi Txikin. 20:00. Cie Dé-Chaînée-ren Tout ira bien,...
Unai Zubeldia
"Gero eta zailagoa da kale antzerkia topatzea". Eta, Olatz Azkue Zarauzko Udaleko kultur dinamizatzailearen hitzetan, horregatik da hain garrantzitsua gainerako diziplinei ere lekua egitea. "Zirkuaren alorrean askoz zabalagoa da eskaintza, eta, aurten, horregatik erabaki dugu antzerkiarekin batera dantza, musika eta akrobazia ere sartzea". Antzerki jaialdi soil bat baino "askoz gehiago" delako Kalerki Zarauzko kaleko antzerki jaialdia. "Kaleko ikuskizun jaialdi bat dela esaten dut nik beti", zehaztu du Azkuek. Atzo eskaini zituzten lehen lau emanaldiak, eta etzi amaituko da jaialdia, urtero zezen puzgarriekin egiten duten entzierroarekin —18:30ean hasiko da, udaletxe aurrean—. "Jendeak asko estimatzen du ekitaldi hori", zehaztu du udaleko kultur teknikariak.
Ane Ubegun Goikoetxea
Azaleko minbiziaren inguruko informazioa emateaz gain, bizi ohitura osasungarriei buruzko informazioa emango du aurten AECC minbiziaren aurkako elkarteak Uda osasungarria kanpainaren bidez. Maider Sierra (Ibarra, 1978) izango da elkartearen unitate ibiltarian herriz herri ibiliko diren arduradunetako bat.
Leire Narbaiza
Aurreko mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan Bigas Luna zinemagile katalanak Huevos de oro (Urrezko arrautzak) izeneko filma pantailaratu zuen. Bertan, Javier Bardemek Benito Gonzalez gorpuzten du, anbizioz beteriko gazte matxo bat, testosteronaz betea, bere helburuak lortzeko edozer egiteko prest dagoena. Arrautzak dauzka neurri; bereak, noski. Hala ageri da pelikulako kartelean ere: zutik, hanka-zabal, eskuarekin hankarteari eutsita, jarrera desafiatzailean, urrezko arrautzak zeuzkala argi laga nahirik. Urrezkoak begitanduko zitzaizkion, baina, esango nuke, pertsonaia horrek kristalezko barrabilen sindromea ere bazuela.
Kerman Garralda Zubimendi
Mont Blanceko ultratrailarekin txundituta gelditu zen Mikel Valdivielso (Beasain, 1977), eta proba hura etxera ekartzea erabaki zuen. Burubelarri lanean ibili da ordutik, eta izen handiko lasterketa bat sortzea lortu du azkenean: Ehunmiliak. "Lasterketa bat baino gehiago da: tresna bat da". Uztailaren 12tik 14ra jokatuko dute aurtengo Ehunmiliak proba, hamargarrena.
Aitziber Arzalus
Udak berekin dakartza festak. Hernanin, Tolosan, Eibarren, Arrasaten eta Pasai Donibanen San Joan jaien biharamuna gainditzerako, sanpelaioak amaitzear dira Zarautzen, sanpedroei ekin diete Lasarte-Orian, Asteasun, Eskoriatzan, Orion, Andoainen, Zumaian eta Igeldon; santixabelei Usurbilen; sanmartzialei Irunen; eta Ferixa Nagusiko jaiei Elgetan.
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.