929

GAUTENAREN ERABILTZAILEAK 1978an sortu zuten Gautena Autismoaren Gipuzkoako Elkartea, autismoaren espektroko nahasmendua dutenen familia batzuen ekimenez. Gaur egun, irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta itunak ditu Eusko Jaurlaritzako hainbat sailekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. 929 erabiltzaile ditu (139 dira emakumeak), eta diagnostikotik hasi eta bizi osorako jarraipena eta arreta eskaintzen ditu.

Autismoaz, bi ahotsetan

Autismoaz, bi ahotsetan

Eider Goenaga Lizaso

Regina Cortes Etxezortu donostiarra da, 38 urte ditu, eta 2010ean lortu zuen gertatzen zitzaionari izena jartzea: Aspergerren sindromea diagnostikatu zioten (AEN autismoaren espektroko nahasmenduen barruan dago). "Beti jakin izan dut zerbait gertatzen zitzaidala. 'Eroa egongo ote naiz?', galdetzen nion neure buruari. 30 urtean psikologoz psikologo ibili nintzen arren, inork ez zidan ezer esan. Aspergerra nuela esan zidatenean, sekulako pisua kendu nuen gainetik". Cortesen 3 urteko alabak autismoa du, eta familian beste bi kasu daude —aita eta iloba—, biak ere haren kasua diagnostikatu ondotik ezagututakoak. "Autismoa ez da heredagarria, baina genetikak pisu handia du".

Hitz egingo al dinagu noka?

Hitz egingo al dinagu noka?

Aitziber Arzallus

Azpeitia da Euskal Herriko 10.000 biztanletik gorako herririk euskaldunena. Han, euskaraz egiten dute haur, gazte eta zahar gehienek. Euskaraz egiten dute kalean eta etxean, ikastetxeetan eta lantegietan. Askok hika egiten dute, gainera. Baina mutilei eta mutilen artean gehiago, neskei eta nesken artean baino. Toka gehiago, noka baino. "Noka galzorian dago, eta ez da kasualitatea emakumeen arteko komunikazio modua izatea galtzen ari dena", Ione de la Cruz Azpeitiko Emakumeen Txokoko dinamizatzailearen esanetan. "Horregatik, iruditu zitzaigun hitanoaren eta, batez ere, nokaren inguruko jardunaldiak antolatzea baliagarria izan zitekeela elkarri indarra emateko eta nokaren erabilera sustatzeko".

Bihotzari eragiten dioten buruko gaitzak

Bihotzari eragiten dioten buruko gaitzak

Jon Miranda

Oraingoz, Tolosaldeko hamabost bat familiak osatzen dute Buru Bihotzez elkartea, baina "hazteko prozesuan" daude, Mertxe Orte elkarteko kideak aipatu duenez. Tolosaldean 400 familiak baino gehiagok dute buruko gaitzen bat duen pertsonaren bat etxean. "Gaixo dauden gure senideentzat baliabide eske ate joka hastean, indar handiagoa egingo dugu denok elkar hartuta joanez gero".

Elkartasun zikloia

Elkartasun zikloia

Unai Zubeldia

Hego hemisferioko inoizko hondamendirik handiena" eragin du Idai zikloiak Mozambiken. Hala aitortu du Nazio Batuen Erakundeak. 447 hildako, 1,85 milioi kaltetu, 70.000 etxebizitza baino gehiagotan triskantza —horietatik ia 37.000 erabat txikituta eta 2.000 baino gehiago urak hartuta—, 500.000 hektarea uzta hondatuta... Martxoaren 14an iritsi zen zikloia Beira hirira —kostaldean dago—, orduko 170 kilometroko haizeteekin, eta herrialdean txikizio handia eragin zuen hurrengo hiruzpalau egunetan; Sofala, Zambezia eta Inhambane probintzietan, bereziki. Afrika hego-ekialdean dago Mozambike, eta 21 milioi biztanle dauzka; nekazaritzatik bizi dira %90. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearearen arabera, eraikinen %10ek soilik eusten diote zutik.

Xabier Artola: “Norbanakoek egin behar dute ‘klika’, baina instituzioek ere bai”

Xabier Artola: “Norbanakoek egin behar dute ‘klika’, baina instituzioek ere bai”

Eider Goenaga Lizaso

Xabier Artolari (Donostia, 1976) 2013ko Korrikaren atarian egin zion lehen aldiz elkarrizketa Gipuzkoako Hitza-k, eta, ordutik, bi urtez behin errepikatu da, Korrika bezala. Euskararen aldeko lasterketa hurrengo ostegunean abiatuko da, Garestik (Nafarroa), eta lau egunetan ibiliko da Gipuzkoan: apirilaren 8an, 12-13an eta 14an. Gipuzkoako kilometroak erraz saltzen direla, eta gipuzkoar asko "kilometro zailagoak" egitera joaten direla argitu du Artolak.

Musikari irudiak jartzen

Musikari irudiak jartzen

Aimar Maiz

Musika, entzun ez ezik, ikusi ere egin daiteke. Ikus-entzunezko euskarria lantzen ari da azken lau urteotan Beñat Barandiaran (Zizurkil, 1978). "Zertarako musika?" galderari erantzuteko ekoitzi zuen ikuskari bat, 2016an. Erraiak landu zuen duela bi urte; marrazki bizidunen generoari heldu zion iaz; eta, Nova lanarekin, egungo egoera eta etorkizunerako erakuts ditzakeen ildoak aztertu ditu orain. Asteartean aurkeztu zuen, Lazkaon, irakasle gisa lanean ari den Lazkao Txiki Musika Eskolaren kultur astean.

XIII. Huhezinema

Lau eguneko egitaraua osatu dute Huhezinemako antolatzaileek: Apirilak 2 16:00. NEST Film, Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketa. 17:15. Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez, 60′). Apirilak 3 09:00-13:00. Martxan ekoizpena. Tutoretzak ikasleekin eta eskola magistralak. 16:30. Hitzaldia: Agur Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal). 18:30. Karakterizazio efektu bereziak (Bacon FX). Apirilak 4 09:00-13:00. Martxan banaketa. Tutoretzak ikasleekin eta eskola magistralak. 16:00....

Film laburrak, aste luzea

Film laburrak, aste luzea

Karmele Uribesalgo Alzola
Euskal film laburrez gozatzeko parada izango da datorren astean Aretxabaletan, Huhezinema jaialdian. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. mailako ikasleek hamabigarren urtez antolatu dute jaialdia.