Filmak

Atzo hasi zen zinema eta zientzia uztartuko dituen zikloa, A Space Odyssey filmaren proiekzioarekin, eta ondorengo filmak izango dira ikusgai martxoaren 30era arte: Urtarrilak 26 The Incredible Shrinking Man. Aran Garcia-Lekue. Otsailak 2 Fantastic Voyage. Juan Jose Saenz. Otsailak 9 First Man. Silvia Bonoli. Otsailak 16 The Martian. Itziar Garate. Otsailak 23 Ex Machina. Juan Jose Gomez Cadenas. Martxoak 2...

Baserritik itsasontzira

Baserritik itsasontzira

Kerman Garralda Zubimendi
Egun, arrain txikiak eta material sintetikoak erabiltzen dira atunak erakartzeko, eta atzera gelditu dira iraganeko teknikak. Halere, ezagutza gal ez dadin, Aitor Buitronek, Donostiako Untzi Museoko hezkuntza arduradunak, lantegi didaktiko bat eskainiko du Ezkioko Igartubeiti baserrian, urtarrilaren 26an.

Tabernak, maitasuna, kalea

Leire Narbaiza

Laurogeiko hamarkadaren amaieran oso famatua egin zen Gabinete Caligari talde espainiarraren Al calor en un bar kantua. Parrandetan abestu ez ezik, dantzarako motiboa ematen zuen, gainera. Abestiaren leloa ahots betez kantatzen genuen, eta hala zioen: Bares, qué lugares tan gratos para conversar. No hay como el calor del amor en un bar (Tabernak, zelako leku atseginak solaserako. Maitasunaren beroa taberna baten baino gauza hoberik ez dago).

Lizentziadun berrien ehizan

Lizentziadun berrien ehizan

Aitziber Arzallus

Triatloiko lizentziadunen kopurua jaitsi egin da azken bi urteotan. Horregatik, triatloia sustatzeko eta jendea lizentziak egitera animatzeko kanpaina abiatu du Gipuzkoako Triatloi Federazioak. "Gipuzkoako triatloi taldeei kanpainarekin bat egin zezaten eskatzea pentsatu genuen, jende gehiagorengana irits gaitezen", adierazi du Iban Perez federazioko presidenteak. "Triatloia ezagutarazteaz gain, jendeari lizentziak egiteko erraztasunak eman nahi dizkiogu". Zazpi triatloi taldek erabaki dute federazioaren kanpainarekin bat egitea: Aloña Mendik, Azkoitri Triatloi Klubak, Deba Extremek, Nik Tri Triatloi Taldeak, Trinko Lasarte-Oria Triatloi Taldeak, Ordizia Triatloi Taldeak eta Zarautz Triatloi Elkarteak.

“Ezohikoa delako harritzen da jendea; hori aldatu behar dugu, pixkanaka”

“Ezohikoa delako harritzen da jendea; hori aldatu behar dugu, pixkanaka”

Beñat Alberdi

Lana eta bizimodua bera ondo antzean bideratuta zeuzkan Pili Gartziak (Gabiria, 1967); lanpostu finkoa zeukan Bergarako Udalean. Erakarri egin zuen, ordea, suhiltzaile lanak, eta berak ere lor zezakeela sartu zitzaion buruan. Buruan sartu bakarrik ez, baita lortu ere. 2013tik suhiltzaile lanetan ari da bergararra. Genero arloko aurreiritzien gainetik, txoko bat egin du ustez gizonezkoena den lanbide batean. Etorkizunean emakume suhiltzaileen irudia ohiko bihurtzea desio du.

Salgai daudenak alokatuta

Salgai daudenak alokatuta

A. Arzallus

Etxebizitza oso gutxi daude errentan, eta are gutxiago gazteentzat. Bilatzen jakitea da kontua. Jone Arregik eta haren bikotekideak, esaterako, urtebete egingo dute aurki euren kontura bizitzen. 23 urte ditu Arregik, oñatiarra da, ikaslea, eta Azpeitian bizi da, alokairuan, iazko otsailetik. "Egia esan, dezenteko zortea izan genuen, pare bat hilabetean topatu baikenuen guretzako moduko etxe bat".

Emaitzak jasotzeko garaia da

Emaitzak jasotzeko garaia da

Unai Zubeldia

Hilabete askoko isileko lanaren ondoren, iritsi da bateko eta besteko iritziak pilatzen hasteko garaia. Aurreko urtekoa baino bizixeagoa dela, alkohol gehiago daukala, kolorez indartsuagoa dela... Tortilla, bakailao, txuleta, intxaur eta gazta artean, txoko askotan sagardoa izango da hizketagai nagusia hurrengo aste eta hilabeteetan. Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, hurrengo asteazkenean inauguratuko dute txotx garaia, Astigarragako Gartziategi sagardotegian, Sagardo Berriaren Egunarekin, eta maiatzeko lehen asteburura arte zabalik egongo dira sagardotegietako ateak.

Ostegunean izango da Getariako Txakolin Eguna

Asteazkenean txotx denboraldia zabalduta, txakolinaren txanda iritsiko da ostegunean, San Anton egunarekin batera. Urtero bezala, Txakolin Egunarekin aurkeztuko dute Getariako Txakolinaren uzta berria. 12:15ean hasiko da ekitaldi nagusia, pilotalekuan, eta bertaratzen direnek aurtengo txakolina dastatu ahal izango dute gero. Gastronomiaren, euskal kulturaren eta txakolinaren alde lan egiten duten pertsona edo elkarteei omenaldi txiki bat egiten zaie urtero, eta Jakitea elkartea...