Borrokatutako lorpenak

Borrokatutako lorpenak

Aitziber Arzallus

Gipuzkoan, langileen %15ek baino ez dute hitzarmen kolektibo baten babesa, Araban (%42,9) eta Bizkaian (%39,5) baino askoz gutxiagok. Urteko lehen seihilekoan sinatutako itunek eragindako langile kopuruari dagokionez ere, Gipuzkoak ditu daturik kaskarrenak. Alegia, han hazi dela gutxien hitzarmen berriek babestutako langileen kopurua: urtearen hasieran %10,3 ziren, eta, sei hilabete geroago, %15. Aldiz, Araban, %32,1etik %42,9ra igo zen portzentajea; eta %16,8tik %39,5era igo zen Bizkaian. Zifra horiek, baina, ez dituzte gutxiesten aurten Gipuzkoan sinatu dituzten hitzarmenak; kontrara, are balio handiagoa ematen diete.

Kote Cabezudoren kontrako lehen epaiketa, urtarrilaren 16an

A. Arzallus Urtarrilaren 16an akusatuen aulkian eseriko da Kote Cabezudo argazkilaria, lehenengoz. Justiziari traba egitea leporatuta, lau urteko espetxe zigorra eskatuko dute fiskaltzak eta akusazio partikularrak; defentsak, berriz, absoluzioa eskatuko du. Sexu abusuak salatu zituen emakume bat biluzik ageri den argazki batzuk Interneten jartzeagatik epaituko dute. Emakume hori modelo lanetan aritua zen Cabezudorentzat. Lekuko gisa joan zen deklaratzera epaitegira, eta...

Hamar andrek Varela salatu dute, “engainuz” argazkiak egiteagatik

A. Arzallus 2017ko uztailean egin zen publiko kasua, Sortuk “Donostiako militante ezagun bat” kanporatu zuela jakinarazi zuenean, emakume gazteei biluzik argazkiak egin zizkielako “engainu” bidez. Sortuk salatu zuenez, militante horrek ezker abertzalean zuen “erreferentzialtasuna” baliatu zuen emakumeak “engainatzeko”. Donostiako Piratetako kidea ere bazen gizon hori, eta kanporatu egin zuten handik ere. Haritz Varela da gizon horren izena. Auzitara jo dute...

Amaiera guztiak ez baitira gozoak izaten

Amaiera guztiak ez baitira gozoak izaten

Unai Zubeldia

Bosgarrenez jarraian Kontxako Bandera astintzen ari ziren irailaren 9an, eta, zuzendaritzaren jarrera gogor kritikatuta, ia denek taldea utziko zutela jakinarazi zuten bi hilabete eskas geroago, azaroaren erdialdean. "Mugak gainditu ditu zuzendaritzak, eta atzera-bueltarik gabea da erabakia". Ez da giro Pasai Donibanen, azken bost urteotan besteak beste Euskotren liga eta Kontxako Bandera irabazi dituen taldea desegituratzeaz gain —Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak ere irabazi dituzte aurten—, gizonezkoen traineruak ere maila galdu zuelako irailaren 16an, Portugaleten (Bizkaia). 2019an KAE 1 ligan ariko da gizonezkoen ontzia.

Bizi-bizirik jarraitzen du oraindik

Bizi-bizirik jarraitzen du oraindik

Unai Zubeldia

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak...". Gitarra lagun hartuta, Mikel Laboak hala abestu zuen urte luzez herriz herri, auzoz auzo, eta erein zuen hura jasotzen ari da orain Donostiako artista, hil zela hamar urte bete direnean. Joan den abenduaren 1ean omenaldi goxoa egin zioten jaioterrian; egun horretan bertan inauguratu zuten Mikel Laboa plaza, Antigua auzoan, Marisol Bastida haren alarguna bertan zela. Laboaldia Azpeitian; Laboaren abestiak moldatuta kontzertua Urretxu-Zumarragan; omenaldi ekitaldia Baionan; Mugak. Laboari omenaldia Uztaritzen (Lapurdi)... Hegoak ebaki gabe, oraindik ere herriz herri hegan jarraitzen du Laboaren lan oparoak.

Izendatzen ez dena, ez da

Leire Narbaiza

Irratian Basque Label Harategiak izeneko produktu baten iragarkia nabil entzuten azken boladan. Eusko Label pean omen dagoen Euskal Okelaren saltokiak dira harategi hauek. Kalitatea goretsi nahi dute, eta halako establezimenduetan "harakin maisuak" daudela esaten zaigu spotean. Zalantza sortu zait harategi horietan ez ote dabilen emakumerik lanean, edo, beharbada, daudenak ez ote diren maila goren horretakoak, harakin laguntzaileak-edo, aprendizak akaso; aitatzen ez direnez, ezin jakin...

Kolen sektoreko Dom Perignona

Danel Agirre

Ez nuke jakingo asmatzen noiz hasi zitzaidan etxepeko kioskoko emakume vietnamdarra erosten dudan Fritz-Kola bakoitzeko hogei xentimoko deskontua egiten. Brunnenstrassera iritsi berriak ere ez ginen izango. Egun batetik bestera, dagoeneko auzokidea nintzela erabaki, eta gaur arte aldatu ez duen prezio berria aplikatu zidan: 1,30 euro, bezero arruntentzat hozkailuan idatzita daukan 1,50ekoa baztertuta. Ez da huskeria. Hiru Fritz-Kola edaten ditut egunero, eta urteotan dirutza aurreztu dut, iragarri ere egin ez zidan bere erabakiagatik.

Donostiaren argiak eta ilunak

Donostiaren argiak eta ilunak

Aitziber Arzallus

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan, Donostiak dauka batez besteko errentarik handiena. 2016an, batez beste, 24.552 euroren diru sarrerak izan zituen 18 urtetik gorako donostiar bakoitzak —20.206 euro, zergak ordaindu ondoren—; 2015ean baino %4,6 handiagoa da kopurua. Eta are hazkunde handiagoa izan zuten familien errentek: %5,7koa. Horrenbestez, batez beste 50.656 euroren diru sarrerak izan zituen Donostiako familia bakoitzak.