Josu Artutxa Dorronsoro
Urteak zeramatzaten beste aisialdi talde edo enpresa batzuentzat lanean, udaleku itxietan zein irekietan, eta baita gazteleku eta ikastetxeetan ere.

Unai Zubeldia
Proiektua jaioberria da ia-ia. Bost pauso txiki besterik ez du eman oraindik. Asko dauka ikasteko, baina Espainiako Ligako bi erraldoiei parez pare begira jarri da dagoeneko. Duela bost urte, ia ezerezetik sortu zen Txuri-Urdin izotz-hockey klubaren emakumezkoen taldea, eta, liga erregularra hirugarren postuan amaituta, finalean sartzeko borrokan ari da, Sumendi Gasteizko taldearen aurka. Donostiarrek 1-2 galdu zuten joan den larunbatean, Txuri-Urdin izotz jauregian, finalerdietako kanporaketako lehen partidan, eta bihar jokatuko dute bigarrena, Gasteizen (14:15). Galduz gero, hirugarren posturako lehiatuko dira gipuzkoarrak, Valdemoro Madrilgo taldearen aurka, ziurrenik —Majadahondak 0-3 irabazi zion larunbatean—. Irabaziz gero, berriz, etzi izango dute hirugarren partida erabakigarria, Gasteizen bertan (14:00).
Txuri-Urdin gizonezkoen taldeari zaildu egin zaio liga irabaztea. Joan den asteburuan jokatu zituen finaleko lehen bi partidak, etxean, Puigcerdaren aurka, eta berdinduta iritsi dira hirugarren partidara. Donostiarrek 6-4 irabazi zuten larunbatean, baina kataluniarrek 1-1ekoa lortu zuten igandean, 4-6 nagusituta. 22:00etan hasiko da biharko partida, eta 15:30ean etzikoa.
Herriz herri, egunotan ari dira lotzen hurrengo asteetarako emanaldiak, eta litekeena da beste hainbat ekitaldi ere sortzea. Korrika Kulturalak, oraingoz, egitarau hau osatu du Gipuzkoan. Bihar Errenterian eta Donostian eskainiko dituzte lehen bi emanaldiak, eta, oraingoz, apirilaren 11n izango da azkena, Lasarte-Orian. Bihar Errenteria. Hortzuma taldearen Jule antzezlana, 17:30ean, Zumardian. Donostia. Mahai jokoaldia, 10:00etatik eguerdira eta 16:30etik iluntzera, Groseko AEK...
Unai Zubeldia
Euskarari eskutik heltzea da erronka. Euskaraz gozatzea, euskaraz haserretzea, maitatzea, kirola euskaraz egitea, Klika euskaraz egitea... 11 eguneko eskuz eskuko korrikaldi bat baino askoz gehiago da Korrika; euskara mundura zabaltzeko ariketa erraldoia. Apirilaren 4an hasiko da 21. Korrika, Garesen (Nafarroa), eta apirilaren 14an amaituko da, Gasteizen. Gau eta egun, Euskal Herriko hamaika bazterretara iritsiko da 11 egun horietan, baina 11 egunetik haragoko ekitaldia da euskararen aldekoa.
Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoako Parketxe Sareko gerentea da Luis Mari Zaldua Etxabe (Urnieta, 1965), baina baita Euskal Filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea ere. Egun batez bulegoko lana alde batera utzi, oinetako erosoak jantzi, eta ingurumen hezitzailearen rolean jarriko da bihar. Arditurri Parketxeak antolatuta, gidari lanak egingo ditu Muniskuegañeko multzo megalitikora, Zilegimendietan barrena ibilaldian. Ibilaldia euskara hutsean izango da, eta aurrez izena emanda (943-49 50 69 telefonoan) soilik parte har daiteke.
Danel Agirre
Txakurraren bila sastrakaren batean sartu eta itsumustuan lanpara magiko bati ostikoa ematen badiot, abaguneak ez nau ustekabean harrapatuko. Jenioari eskatuko diodan guraria aspalditik pentsatuta dut: nire ezinikusiak filtro moduan erabilita, gizataldeak deuseztatuko dituen aparatu bat. Nor da nor jokoaren modukoa, baina pitin bat sadikoagoa. Loquilloren fanak? Botoia sakatu eta pof, egin du haienak. Orioko traineruaren hooliganak? Utikan. Txertoen aurkakoak? Kito, hanka hemendik. Lumadun beroki ultra-arinen erabiltzaileak? Antzarak ferratzera. Trastearekin klik eta klik, ordu erdia pasatzerako bakarrik nengoke munduan, baina a ze gozamena.
Karmele Uribesalgo Alzola
Hiru hamarkadatan Bergarako musika banda eta orkestra sinfonikoa zuzentzeaz arduratu da Alfredo Gonzalez Chirlaque (Bergara, 1956), baina erretiroa hartzeko garaia iritsi zaiola ikusi du.
Eider Goenaga Lizaso
Ez zegoen Gabongo suge gorririk Hondarribian, ez zuen inondik ihes egin, eta udaltzainak, ertzainak, Aranzadiko adituak... alferrik aritu ziren sugearen bila Jaitzubiko paduran. Joan den asteko ostegunean zabaldu zen albistea: emakume batek udaltzaingoan salatu zuen suge hori ikusi zuela, eta argazkia eraman zuen hori frogatzeko. Ingurunea itxi ostean, jo eta su aritu ziren suge arriskutsuaren bila. Antidotoa ere prest zuten ospitalean. Ostiralean jakin zen egia: dena gezurra zen.
Aitziber Arzallus
Inork ez daki zehatz zenbat hondakin dagoen itsasoan. Aldiz, itsasoan dauden hondakinen %80 plastikoa dela bai, badaude hori ziurtatzen duten ikerketak. Urtean, ia 500 milioi tona plastiko ekoizten dira munduan, eta horietatik ia hamar milioi tonak itsasoan bukatzen du.
We are using cookies to give you the best experience on our website.
You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.