Oporrak, Gabonak eta hauteskundeak

Leire Narbaiza
Matrail-hagin batean arazoak izan ditut, eta nahi baino gehiagotan joan behar izan dut dentistarenera. Azkenerako, hagina salbatu ezinda, erauzi eta inplante bat jarri behar didate. Mindua dut oia, are minduago poltsikoa.

11 egunen ondorenari begira

11 egunen ondorenari begira

Eider Goenaga Lizaso

1. Euskaraldian parte hartuko duzu? Eta belarriprest ala ahobizi izango zara? Zergatik?

2. Hamaika egun hauetan, zertan egingo duzu aldaketa?

3. Euskararen erabileran zein aurrerapauso ematea espero duzu ariketa honekin?

Kantari hartu dute plaza

Kantari hartu dute plaza

Ikerne Zarate

Euskaraldiari atxikimendua erakutsi diote, kantuz. Errenteriako Orereta ikastolako eta Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburuko ikastoletako 1.300 ikasle inguruk Errenteriako plazak hartu zituzten astelehenean, euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu, eta Euskaraldirako motorrak berotzen hasteko. Ikasleak herriko zazpi plazatan kantuan aritu ziren lehenik, eta Koldo Mitxelena plazara bildu ziren azkenik; Hartu kontrola, aukeratu rola kantua abestu eta dantzatu zuten han.

Zenbakien saltsari ihesean

Zenbakien saltsari ihesean

Unai Zubeldia

Bestelako zein ekintzak mugitzen ditu 20.000 donostiar?". Biharamuneko bateko eta besteko kritika hotsez jabetuta, galdera horrekin egin du hausnarketa Jexux Olaziregi Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikako idazkaritza taldeko kideak. "2.000 boluntario baino gehiago aritu dira lanean azken galdeketan, eta gipuzkoarrak ziren horietatik 1.600-1.800. Iritziak iritzi, Donostian, adibidez, 21.000 lagunek baino gehiagok eman zuten botoa herritarrek eurek antolatutako galdeketa batean".

Errezil sagarraren amabitxiak

Errezil sagarraren amabitxiak

Aitziber Arzallus

Boladan dago tokian tokiko eta garaian garaiko elikagaiak kontsumitzea; eta, zer esanik ez, boladan dago feminismoa. Badira, baina, urteetan balio horiek jorratu eta sustatu izan dituzten proiektuak, benetan gizarteari zenbaterainoko ekarpena egiten ari ziren ohartu ere egin gabe. Errezilgo Azoka da adibideetako bat, Errezil sagarraren bueltan duela 30 bat urte Errezilgo zazpi emakumek sortu zuten kooperatiba.

Lorena Garrido Jimenez: “Kalte-ordaina erreparazioaren parte da bortxa matxistan”

Lorena Garrido Jimenez: “Kalte-ordaina erreparazioaren parte da bortxa matxistan”

Eider Goenaga Lizaso

Lorena Garrido Jimenez legelari feminista (Santiago, Txile, 1974) Andoainen izan zen, atzo, Indarkeria matxistaren biktimak artatu erreparazioaren ikuspegitik jardunaldietan. Zuzenbidearen Filosofiaren ataleko irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta zuzenbide eta genero gaiak ikertzen ditu Antigona taldean. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardunaldietan, justiziaren esku-hartze konpontzaileaz aritu zen Garrido.

Atotxatik Anoetarako zubia

Atotxatik Anoetarako zubia

Asier Imaz

Anoeta futbol zelaiko lanak 2019ko uda amaieran bukatzea espero dute Realeko arduradunek, eta 2019-2020ko denboraldirako iragarri dute inaugurazio ekitaldia. 25.000 ikuslerentzako lekua dago egun, eta 42.000 eserleku egongo dira berrikuntza lanak amaitzen dituztenean.

Egitaraua

Mikel Laboari buruzko erakusketaz gain, abenduaren 1era arte hainbat ekitaldi izango dira Azpeitian Laboaldiaren baitan: Azaroaren 21etik abenduaren 2ra 18:00-20:00. Laboa gertutik erakusketa, Betharram udal erakusketa aretoan. Gaur 18:00. Laboaren begiak liburuxkaren aurkezpena, Alaitz Aizpurua egilearekin, udal liburutegian. Bihar Egun osoan. Mural margotzea, alde zaharrean. Azaroaren 27a, asteartea 19:00. Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste hitzaldia, Ana Gandararekin, Sanagustin kulturgunean....

Transmisioari hegorik ebaki gabe

Transmisioari hegorik ebaki gabe

Unai Zubeldia

Sormena eta transmisioa dira Azpeitiko Kultur Mahaiaren bi ardatzak". Eta, bi muturrak elkarrengana bilduta, Mikel Laboak egindako ekarpena eta haren irudia baliatu nahi izan dituzte zubi lan hori egiteko. "Ez da omenaldi soila izango", zehaztu du Aitor Bengoetxeak, Laboaldia ekinaldiko antolatzaileak. "Ez da negar egiteko ziklo bat. Laboaren lan egiteko modua eta ikusmoldea hartu, jaso, eta sortzeko ariketa egin nahi dugu hamar egunotan". Abenduaren 1ean hamar urte beteko dira Mikel Laboa hil zela, eta, udalaren laguntzarekin, Laboari buruzko ziklo bat antolatzea erabaki dute Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak. "Euskal kulturaren erreferentzia nabarmena da Mikel Laboa, hurrengo belaunaldiei transmititu beharreko balio horiek guztiak bere barnean biltzen dituen artista".