Txakur jabeei arduraz jokatzeko eskatu die EHNEk

“Ezer baino lehen argi utzi nahi dugu ez gaudela txakurren askatasunaren kontra, baina arduraz joka dezaten eskatu nahi diegu jabeei”. EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna arduratuta dago ardiak jasaten ari diren erasoekin. “Gero eta larriagoa da aske eta kontrolik gabe dabiltzan txakurren arazoa”. Aldundiek arauak zehaztuta dauzkatela gaineratu du EHNEk, eta kasu bakoitzeko zigorrak ere bai. “Baina, ondoren, ez dute...

Erdigunea, Beizamara

Erdigunea, Beizamara

Imanol Garcia Landa

Euskal Herriaren, zazpi probintzien eta hiriburuen erdigune geografikoak argitaratu berri ditu Asier Iturralde informatikariak Iametza Interaktiboa enpresaren webgunean. Gipuzkoari dagokionez, Beizamako lurretan kokatu du gune hori, udalerri horrek eta Errezilgo eta Bidania-Goiazko mugek bat egiten duten lekutik oso gertu.

Bidean baztertutako jakinduria

Bidean baztertutako jakinduria

Kerman Garralda Zubimendi

Sarri esan ohi da gizakiak galdu egin duela naturarekiko lotura. Ahaztuta gelditu dira naturak eskaintzen dituen sekretuak eta abantailak: "Erraz jotzen dugu kanpora, baina gero ez dakigu etxe alboan zer daukagun. Natura ondare oso aberatsa dugu Legorretan bertan, eta ondare horrek sortzen du gure herri nortasuna", azaldu du Garikoitz Otamendi Zura elkarteko kideak.

Ohiko sendabelarrak

Arbiburua. Katarroa sendatzeko aproposa. Arbia bueltan ireki, azukrea bota, eta, kendutako zatia tapa gisa jarrita, egun batzuetan freskuran edukita sortzen den likidoa hartu behar da. Axeribuztana. Pixaren infekzioa arintzeko infusioan hartzea izaten da onena. Babarrunaren leka belarra. Azido urikoa jaisteko da ona; infusioan hartzen da. Berbena. Bronkioak garbitzeko baliatzen da. Arrautzaren zuringoa, olioa eta eskukada bat berbena txikituta zartagian jarri,...

Goizeroko nire momentu kutuna

Danel Agirre
Maite dut errutina. Ezusteko bisitek, desorduko mandatuek zeharo aztoratzen naute. Eta inoiz ez naiz zoriontsuago, egitura berdin-berdina duten lauzpabost egun kateatzea lortzen dudanean baino, bere erritual guztiekin.

Ibilbideak

Hiru ibilbide prestatu dituzte Zura elkarteko kideek. Legorretako udaletxearen aurrean jarri duten informaziopanelean hasten dira denak. Wikiloc atarian jasota daude ibilbide guztiak. Koate bidea. Zailtasun txikiko bidea, ordubetean egiteko modukoa. 3,2 km dauzka. San Joan Iturri bidea. Zailtasun txikikoa, baina luzeagoa: 7,2 km dauzka eta 2.40 ordu behar dira. Burdingurutzeta bidea. Biderik luzeena eta teknikoena: 9,75 km.

“Hau ez da kalitatezko zaintza”

“Hau ez da kalitatezko zaintza”

Eider Goenaga Lizaso

Honelakoa da gure lan egun baten hasiera. 08:00etan sartu, eta gaueko gertakarien partea ikusi ostean hasten gara lanean, 08:10ean. Dagokigun solairura igo, gela batera joan, atea jo, eta sartu egiten gara. 'Egun on! Zer moduz zaude?', pertsianak igo, erabiltzailea esnatu, oheko barra jaitsi, bainurako eserlekuan eseri, dutxatu, lehortu, azala hidratatu, jantzi, orraztu, bizarra egin behar bazaio bizarra egin, ordezko hortzak ipini, kolonia bota, eta gosaltzera eramaten dugu. 09:30ean gosariak hasi arte, sei bider egiten dugu gauza bera". Ana Sastrek hogei urte daramatza sektorean lanean; bere lantokian, Txara II egoitzan (Donostia), egunaren hasiera horrelakoa dela kontatu du.