Unai Zubeldia
Ezustekoa izan da, baina ez miraria. Goi mailako kirolean ez dago miraririk, urte askoan gogotik egindako lana baizik". Mikel Unanue eta Oihane Otaegi donostiarrak pozez zoratzen daude, oraindik, bi aste atzera Kelownan, Kanadan, Curlingeko Munduko Txapelketa Mistoan lortu zuten zilarrezko dominarekin —Leire Otaegi eta Sergio Vezekin osatu zuten taldea—. "Badakigu emaitza onen bat lortzean komunikabide guztiak deika hasten direla bat-batean". Eta hala gertatu da elkarrizketan bertan ere, telefono dei bati erantzun behar izan diolako Otaegik. "Ez da seinale txarra", ondorioztatu dute biek.