Unai Zubeldia
Bitxia izan zen ekimenaren sorrera. "Urtero Gustukoena izeneko saioak eskaintzen ditugu gurean", hasi du azalpena Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiaren zuzendariak. "Eta Euskal Herriko pertsona ezagun bati bere film gustukoena aukeratzeko gonbita egiten diogu bertan. Filma proiektatu aurretik, aurkezpena egiteko eskatzen diogu beti, film hori zergatik gustatzen zaion azaltzeko argudio pertsonalak eman ditzan". 2016ko otsailaren 25ean hala egin zuten Pedro Miguel Etxenike zientzialariarekin ere, eta Stanley Kubricken Espartacus filma aukeratu zuen nafarrak. "Zinemaren eta zientziaren arteko loturaz hizketan hasi zen berehala, eta orduan pentsatu genuen oso ideia ona izan zitekeela bi arlo horiek lotzea".