Eider Goenaga Lizaso
Txotxongiloen hiriburua da Tolosa", esan zuten Titirijai jaialdia aurkeztu zutenean. Azaroaren 24an hasi eta abenduaren 2ra bitartean 36 obra eskainiko dituzte Tolosan. Oholtzan zein kalean, txikientzat zein helduentzat... Amestu nahi duen edonorentzat. Tolosan ez ezik, Pasaian eta Orion ere izango dira ikuskizunak, asteburu honetan. Bederatzi obra izango dira, guztira.