Zintaren bukaera ikusten dugu

Danel Agirre
Gure txakurrak astero antolatzen du pikete informatiboren bat Airbnb-ren aurka. Atariko metalezko pasarelaren dardarak gurpildun maleta baten igarotzea iragartzearekin, Tikak ozen eta mehatxari ekiten die marmarrei.

Hizketan hasi da berriz ere

Hizketan hasi da berriz ere

Unai Zubeldia

Abisua izaten zen gehienetan; sute edo istripuren bat gertatu zela jakinarazteko abisua; ongietorri mezua ere izan zitekeen bestela; edo enbataren hasierako melodia ere bai. Asko eta asko ohartu ere ez ziren egingo Donostiako kaian, Untzi Museoaren eraikinaren goialdean, XVIII. mendeko kanpai bat dagoenik, eta, hain zuzen ere, itsas historian ezinbesteko tresna izan dena gizarteratu nahi dute egitasmoarekin. Kanpaia eraberrituta, Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian garrantzitsuak diren hainbat eguni balioa emango diete kanpai hotsekin.

Sueltoan, baina biak batean

Sueltoan, baina biak batean

Aitziber Arzallus

Ez bat, ez bi eta ez hiru. Amets Amubietak (Azpeitia, 1997) eta Larraitz Larrañagak (Azpeitia, 1999) dozenaka txapel, zapi eta garaikur dituzte etxean. Azkena joan den astean bertan eskuratu zuten, Errenteriako Madalen jaietan, Gipuzkoako Dantza Sueltoko 69. Txapelketa irabazita. Duela bi urte ere jantzi zuten Gipuzkoako txapela, eta Amubietak 2014an ere bai, ordukoan Maialen Aldalur bikotearekin. Baina ez pentsa horregatik oraingoak ilusio txikiagoa egin dienik. "Normalean, hiru edo lau bikoteren artean izaten dugu lehia, baina desberdina izaten da egun bakoitza, eta aurrez sekula ez dugu jakiten zeinek irabaziko duen", dio Larrañagak. "Gainera, askotan epaimahaiaren iritzia ez da bat etortzen zeuk izan dituzun sentipenekin. Horregatik, irabazteak beti ematen du sekulako poza", Amubietaren arabera.

“Lehen, jokalariek gauza gehiago bizi izaten genituen elkarrekin”

“Lehen, jokalariek gauza gehiago bizi izaten genituen elkarrekin”

Unai Zubeldia

Etxetik jaso zuen kirolarekiko pasioa; Donostiako Santo Tomas lizeoak lehenengo, eta Oiartzunek gero, sartu zioten futbolaren harra barru-barruraino; eta Realak eman dio aukera futbolaren profesionalizazioa bertatik bertara ezagutzeko. Tarte batez irakasle lanak alboratuta, Realeko kirol zuzendari lanetan dabil Garbiñe Etxeberria (Hernani, 1967). Gaur egun Espainiako Lehen Mailan gipuzkoarrekin soilik lehiatzea "ezinezkoa" dela azpimarratu du.

Aholkuak

Bidaia autoz egin behar duenarentzat, ohikoak dira uda parteko aholkuak. Honakoak dira batzuk: Berrikusi autoa bidaiaren aurretik. Bidaia hasi aurretik gomendagarria da autoa zentro espezializatu batera eramatea, bertan aztertu dezaten: olio aldaketa, balaztak… Pneumatikoen egoera. Pneumatikoen marrazkiak 1,6 mm baino sakonera handiagoa izan behar du, gidatze eta itsaspen egokiak izateko. Bi orduz behin, gelditu. Bidaia prestatzerakoan, komeni da bi orduz...

Irteeraren hasieran

Irteeraren hasieran

Xabier Regil Agirre

Aurten, asteburuarekin batera dator jende askorentzat udako oporraldia. Ez dira gutxi egongo gaurko lanorduak amaitzeko irrikan, horrenbeste itxarondako oporrez gozatze aldera. Etxean geratuko dira batzuk, baina kanpora joko dute askok oporraldia igarotzera. Oporretako irteeraren parte izango dira.

Etxerakoan, lasaiago

Etxerakoan, lasaiago

Aitziber Arzallus

Espazio publikoa, gaua eta festak ez dira neskentzat; ez, behintzat, izan behar luketen bezain gune erosoak eta seguruak. Testuinguru horretan gertatzen dira emakumeen kontrako erasoetako asko; etxera bueltatzeko bidean, batez ere. Emakume gehienentzat horixe izaten da gaueko unerik zailena, kezka handiena eragiten diena, beldur gehien sentitzen dutena. Etxerako bidean gertatzen diren erasoak saihesteko eta emakumeak zein adin txikikoak etxera lasaiago bueltatzeko, neurriak hartu dituzte Gipuzkoako zenbait lekutan.

Aldaketak

Ondorengoak dira epaiari egokitzeko asmoz foru aldundiak proposatutako aldaketa nagusiak: Irungo arkua Astigarragara. Gaur egun, Astigarraga eta Irun arteko 10,3 kilometro kobratzen dira Irungo arkuan: 3,20 euro kamioi txikiei —3,5 eta 12 tona artekoak—, eta 3,96 euro handiei —12 tonatik gorakoak—. Proposamen berriaren arabera, bertan geldituko da Irungo arkua, arrazoi teknikoengatik, baina ez ditu kobrantzak egingo. Astigarragan beste arku bat...

Bidesarien bide korapilatsuan

Bidesarien bide korapilatsuan

Eider Goenaga Lizaso

Kamioiei N-1 eta A-15 errepideetan bidesaria kobratzen jarraitzea bermatu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, ondorioz, epaitegiek esandakora egokituko litzatekeen foru arau proposamena egin du. Joan den urtarrilaren hasieran hasi ziren garraiolariei kanona kobratzen, baina, Garraiolari Elkarteen Espainiako Federazioaren auzi eske bat tarteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia etorri zen apirilean: bertan behera utzi zuen kobrantza sistema arautzen zuen foru araua, Gipuzkoatik kanpoko garraiolarien kontrako diskriminazioa argudiatuta. Kanonari kosta ahala kosta eutsiko ziotela ziurtatu zuen orduan Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek. Diskriminaziorik ez zegoela eta Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko zutela iragarri zuen.