E. Goenaga Lizaso
Zahar etxeetako hitzarmen sektoriala, horixe dute mahai gainean zahar etxeetako patronalak eta sindikatuek. 2012aren amaieran agortu zen 2009an sinatutakoaren indarraldia, eta, ordutik ez dute izan sektoreko hitzarmenik. 2013-2016ko epealdian enpresa hitzarmenak sinatu zituzten zahar etxe batzuetan, baina horiek ere agortu ziren.
