Biktimak, argitara

Biktimak, argitara

Aitziber Arzallus

Ulertzea ezinezkoa bada, jakitea beharrezkoa da". Primo Levi idazle italiarraren hitzak dira. Eta hitz horiexek ekarri zituen gogora Jabi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialariak joan den astean, Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitian eta azpeitiarrei gertatuak liburua aurkezteko egin zuten agerraldian. Azpeitiko Udalaren ekimenez, 1960tik gaur egunera arte herrian gertatu diren giza eskubideen urraketak ikertu ditu Aranzadi elkarteak, eta liburu batean jaso. Gertatutakoa argitara ateratzeko eta ezagutarazteko tresna da liburua; egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko beste pauso bat.

Hondartzaz hondartza, garbi

Hondartzaz hondartza, garbi

Xabier Regil Agirre

Hondartzetako erabiltzaileak hondakinen inguruan kontzientziatzeko helburuarekin, sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Surfrider fundazioarekin eta Emaus erakundearekin elkarlanean. Uztailaren 3an ekin zioten bideari, Hondarribian, eta Gipuzkoako hainbat hondartzatan barrena ibiliko da informazio gune ibiltaria, abuztuaren 31ra bitartean. Donostian, Kontxako hondartzan egingo du azken geldialdia.

Erromeria Eguna

Ereintza dantza taldeak, udalak eta herriko hainbat eragilek egun guztirako plana daukate prest, biharko, Errenterian: 10:45. Diana herriko kaleetan barrena. 11:00. Bola joko txapelketa, Foru plazan. 11:30. Casteller-ak Villafranca Kataluniako taldearen emanaldia. Koldo Mitxelena plazatik Xabier Olaskoaga plazara eta handik Zumardiara. Hamaiketakoa egingo dute Koldo Mitxelena plazan. 12:00. Aiko dantza taldearen dantza-poteoa kalez kale. 14:30. Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan....

Traganarruak jan ez gaitzan

Leire Narbaiza
Aurreko astean irudi lazgarri batzuek bete zituzten komunikabideak eta sare sozialak. Milaka pago lurrera botata ikusten ziren fotografietan, eta beste asko, kaltetuta. Araban izan zen, Entzia mendikatean, pasa den asteko asteazkenean tornado batek eraginda.

Musika, lagun taldearen arima

Musika, lagun taldearen arima

Josu Artutxa

Amarotz auzoan hasi zen guztia, duela 33 bat urte. Jose Karrerak, bere kuadrillako lagunekin batera, musikan topatu zuen biltzeko giltza. Txistua jotzen hasi ziren hasieran, bonbardino baten laguntzarekin; saxofoia gehitu zuten gero; soinua atzetik... eta horrela sortu zuten txaranga. Hastapen haietaz ederki asko oroitzen dira Xabier Zelaia Txirrita (Tolosa, 1957) eta Ramon Zubeldia (Zizurkil, 1957). "Auzoetako festetan jotzeko bildu ginen gehienbat", diote biek. Baina festarako guneak areagotu egin ziren denbora pasatu ahala, eta Kilometroak festan, Herri Urratsen eta Euskaldunon Egunkaria-ren aldeko festan ere jo izan dute gerora.

Herria erromeria bihurtuta

Herria erromeria bihurtuta

Unai Zubeldia

Txistulariak, dultzaineroak, joaldunak, trikitilariak, Aiko dantza taldea, musika, dantzarako gogoa, herri bazkaria... Zoragarria da Errenteriako Erromeria Eguna". Biharko egunari begira jarrita, laburpen ona egin du Juantxo Maia Ereintza elkarteko kideak. "Oso egun berezia izaten da guretzat", hasi du azalpena. "Eta are bereziagoa izango da aurtengoa". Izan ere, 1998an lehen pausoak emanda, Ereintza dantza taldeak, udalak eta herriko hainbat eragilek 20. urteurrena ospatuko dute aurten, eta ukitu berezia eman nahi izan diote egunari.

Zigor Kodearen aldaketa, ez aurrera ez atzera

Errepidean txirrindulari bat hiltzea zuhurtziagabekeriazko giza hilketa gisa tipifikatzen du Espainiako Zigor Kodearen 142. artikuluak. Zuhurtziagabekeria larria bada, urtebete eta lau urte arteko espetxe zigorra jaso dezake auto gidariak, eta gidabaimena gal dezake urtebetetik sei urterako epean. Zuhurtziagabekeria larria ez bada, ez dago espetxe zigorrik; hiru eta hemezortzi hilabete arteko isuna jaso dezake gidariak, eta epe berean gidabaimena erretiratzeko aukera...