Ane Urkola
Musikarekin harreman berezia du Iñaki Zalakainek (Villabona-Amasa, 1964). Loatzo musika eskolako irakaslea da gaur egun, baina txikitatik izan du lotura musikarekin: "Amak apuntatu ninduen musika eskolan, eta aitaren ilusioa ere bazen". Irakasle ugari izan ditu bere musika ibilbidean: "Manolo Yabenekin hasi nintzen. Oso soinujole ona zen, eta harengana joaten nintzen nire bi anaia zaharrenekin". Bi anaiek utzi egin zuten, baina berak jarraitu egin zuen. "Tarragonarekin eta Larrañagarekin aritu nintzen ikasten, eskusoinu orkestran ere ibili nintzen, eta Mendiluzerekin ere egin nituen solfeo ikasketak".