“Haur gaixoei laguntzeko ehun kilometro egitea ez da ezer”

“Haur gaixoei laguntzeko ehun kilometro egitea ez da ezer”

Imanol Saiz

Azken bi urteotako erronketako batean, Arkaitz Erice Kalu-k (Lezo, 1978) ehun kilometro egin ditu korrika, eta, bestean, 24 orduz ibili da korrika gelditu gabe. Ildo horri segika, Ametsen Bidea aldarrikapen martxa antolatu du hilaren 27rako, Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteekin elkarlanean. 120 kilometroko ibilbidea egingo du Mutrikutik Lezora, Hondarribitik barrena. Egun horretarako ekitaldi mordoa prestatu dute Lezon, eta gaixotasun arraroak dituzten haurrei bideratuko diete lortutako dirua.

Irudimena, jolas bihurtuta

Irudimena, jolas bihurtuta

Unai Zubeldia
Kaleko jarleku bat eta zinta puska bat lurrean, horra tenis zelai bat; azpia kendu diogun fruta kaxa bat kaleko seinale bati lotu, eta horra saski bat; erosketetarako bi orga eta zinta puska bat, horra futbol zelai bat". Irudimenarekin jolas egitea, horixe da Gipuzkoa Active Hacking egitasmoaren funtsa.

Hiru tontorren ahaide txikia

Hiru tontorren ahaide txikia

Asier Imaz

Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi lasterketak ahaide txikia dauka: Tolosaldeko 2 Tontorrak. Lehenak 43,5 kilometro ditu; eta bigarrenak, 24,5. Aurtengoa izango da T2Tren lehen edizioa. Ekainaren 18an jokatuko dituzte bi mendi probak, igandean.

T3Tren antolatzaileek arrazoi bat baino gehiago eman dute berrikuntzaren inguruan. Iñaki Intxausti tolosarrak laburbildu ditu batzuk: "Maratoi batek ondoan beti maratoi erdi bat izan behar omen du, laburragoa". Beste lasterketa askok "proba txikiago bat" ere izaten dutela gaineratu du. "Eta, azpiegiturak aprobetxatuz, guk ere horrelako zerbait antolatzea erabaki dugu. Jendearen eskakizuna baino gehiago, gure ekimena izan da, parte hartzaile gehiago erakartzeko asmoz".

Hidrologikak 2017

Maiatzaren 5etik abuztuaren 27ra, hainbat ekitaldi izango dira Bizi Urumea, Urumea bizirik! lelopean, herritarrak ibaira hurbiltzeko.

Nortasunaren zipriztinak

Nortasunaren zipriztinak

Unai Zubeldia

"Berezko historia, paisaia, izaera estetikoa eta aberastasun biologiko, mitologiko eta magikoa dituen entitatea da ibaia". Eta Cristina Enea fundazioak horregatik gerturatu nahi ditu herritarrak Urumea ibaiaren ertzera, Hidrologikak egitasmoari helduta. Bizi Urumea, Urumea bizirik! lelopean, artea, natura, jolasa eta kirola uztartuko dituzte Donostian, "bizikidetza eta hurbiltze prozesuak" oinarri hartuta. "Ibaiaren ongizatea herriarenari hertsiki lotuta dago", defendatu dute antolatzaileek. Laborategiak, erakusketak, irteerak, haurrentzako jarduerak eta musika emanaldiak izango dira gaur hasi eta abuztuaren 27ra arte.

Folklorea, folklorikoa eta folklorismoa

Leire Narbaiza
Gu ez gara folklore eta erromeria horretan egongo" adierazi zuen Idoia Mendiak Bakearen Artisauek Baionako ekitaldia iragarri zutenean. Adierazpenok entzun nituenean amorruak hartu ninduen; izan ere, folklorea era gaitzesgarrian erabili zuen, folklorea gauza hutsal eta gaitzesgarria balitz bezala.

[Herriz herri] Mutiloa. Natura eta patxada eskura

[Herriz herri] Mutiloa. Natura eta patxada eskura

Loinaz Agirre

Azkenaldian, Mutiloako Lurpe zabortegian Gipuzkoako hiri hondakinak hartzeko erabakiak eta albisteak ezagun egin du Goierriko 250 biztanleko herri hori. Hori baino askoz gehiago da, ordea, Mutiloa. "Naturaz inguratutakoa, lasaia, baketsua, patxada handikoa...", hitz horiekin deskribatu du herria Iñaki Ugalde alkateak. Nekazari giroko herria bada ere, hirigunetik gertu dago Mutiloa, N-1 errepidetik hamar minutura baitago.