Eider Goenaga Lizaso
Astelehena da, lanera itzultzeko garaia, Aste Santuko oporren ondorena. Horietako bat da Jaione Lapaza. "Banekien aldaketak zeudela Renfen, eta, umeak oporretan zeudenez, joan den astean autoz egin nuen lanerako bidea. Nik uste nuen bizpahiru eguneko kontua zela, baina, antza denez, luze joko du". Ez dago oker. Hamabost hilabete iraungo baitute trenbide sareko obrek Irun eta Errenteria artean.