Irakurtzen ikasiz, lanpostua amets

Irakurtzen ikasiz, lanpostua amets

E.G.L.
Asteartea da, eta Andoaingo HHE zentroan hiru ikasle baino ez dira ari lanean. Arratsaldez aritzen dira ikasle gehiago. Sahararrak dira ikasleetako bi, senar-emazteak, eta marokoarra bestea. Gazteleraz hitz egiteko gai dira hirurak, baina ez dak...

Adinik ez ikasten jarraitzeko

Adinik ez ikasten jarraitzeko

Eider Goenaga Lizaso

Inoiz ez da berandu. Beti da garaiz ikasten jarraitzeko, eta ideia horri eusten diote Helduen Hezkuntza Etengabeko (HHE) zentroek euren egunerokoan. Askotarikoa da, ordea, bertaratzen diren ikasleen jatorria, adina eta, batez ere, motibazioa. Bere garaian ikasteko aukerarik izan ez zuten adineko pertsonak, lanean oso gazte hasi eta ikasketak utzi behar izan zituztenak, gogo edo motibazio faltagatik nerabezaroan derrigorrezko hezkuntza bukatu ez zuten ikasle gazteagoak, lanerako edo oposizioetara aurkezteko DBHko titulazioa behar duten adin ertainekoak, titulazioa eskuratu ostean ikasten jarraitu nahi dutenak, gaztelera ikasten ari diren atzerritarrak... 2014-2015eko ikasturtean, Gipuzkoan, 8.304 ikasle aritu ziren Helduen Hezkuntzan.

Bilketa egunak hainbat herritan

Honako hauek dira elikagaiak bilduko dituzten tokietako batzuk:Donostia. Bihar, 09:00etatik 20:00etara, Bretxan (Lidl). Urtarril osoan, eskoletan.Antzuola. Urtarrilaren 21era arte, Aixan, Amaia eta Eroski dendetan, eta eskolan.Alkiza. Urtarrilaren 28r...

Esperantza elikatzeko bidea

Esperantza elikatzeko bidea

Maite Alustiza

"Gutxieneko beharrak bermatuak izateko, Saharako errefuxiatuak giza laguntzen mende daude erabat". Hala jaso zuen Saharako Ilargi Erdi Gorriak azaroan atera zuen txostenean. Nazioarteko erakundeei egin zien oharra: laguntzak gutxitzen ari dira, eta, egoera "are gehiago" okertzen bada, "ondorio larriak" egon daitezke. Ilargi Erdi Gorriaren eskari horri erantzunez, martxan da beste urte batez Piztu Itxaropena, Sahararen Aldeko Euskal Karabana.

Deiari erantzutea, norberaren sakelan

Deiari erantzutea, norberaren sakelan

Maite Alustiza

Europan dauden sakelakoen %40 inguru urtero berritzen dira. Gailu baten balio bizitza hamar bat urtekoa da —bateria kenduta—; batez beste, ordea, urte eta erdi eta bi urte eta erdi artean erabiltzen dira, Alboan GKE gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez. Ekonomikoki dakarren kostuaz gain, gizartean eta ingurumenean ere eragina du horrek. Eta eskuko telefonoak arduraz erabiltzeak asko lagun dezakeela sinetsita dago Alboan erakundea: Kongon mineralak erauzteak duen eragina murrizten, adibidez.

Bi plaza euskarazko sorkuntzei

Bi plaza euskarazko sorkuntzei

Maite Alustiza

Ordiziako Herri Antzokiak eta Beasaingo Usurbe antzokiak Antzerki Garaia programa hartuko dute beste urte batez, bi herrietako udalen ekimenez. Gaur hasiko da zikloa, eta eskainiko dituzten zortzi lanetatik sei euskaraz izango dira. Sarrerak aurrez eros daitezke Ordiziako Barrena kultur etxean edo Kutxabanken bidez.

[Herriz herri] Idiazabalen mamia

[Herriz herri] Idiazabalen mamia

A. Vierbücher

Idiazabal izen berbereko gazta ospetsuengatik da ezaguna, besteak beste. Urtero milaka bisitari jasotzen ditu, gaztaren ospeak erakarrita. Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroak eta Idiazabalgo Udalak lan handia egin dute bisitariari zerbitzu erakargarri batzuk eskaintzeko.

“Onurak eta galerak ekarri zituen N-1a herrigunetik ateratzeak”

A. Vierbücher

Mari Carmen Urteagak oraindik gogoan du N-1 errepideak Idiazabalgo herria punta batetik bestera nola zeharkatzen zuen, eta nola herria bitan zatitzen zuen. 1983. urtean autobia eraiki zen arte, N-1ak Idiazabalentzat aberastasuna ekarri zuen, baina, batez ere, anekdota eta istorioz bete zuen herriko memoria. Besteak beste, taberna, jatetxe, pentsio, ile apaindegi, telefono zentralita eta gasolindegia ireki ziren, herriguneko bide horretatik pasatzen ziren milaka lagunen beharrei erantzuna emateko.

Gaiaren inguruan hausnarketa egiteko eta orduko istorioak biltzeko, herritarrek bilkura egin zuten apirilean, eta Urteagak ere bilkura haietan parte hartu zuen. Proiektu hori Euskadi Lagunkoia egitasmoaren barnean dago; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du, hain zuzen.

Idiazabalen oraindik gogoan al duzue N-1 errepidea herrigunetik pasatzen zeneko irudia?

Bai noski. Zaila da ahaztea, nahiz eta dagoeneko urte asko igaro diren N-1 errepidea Idiazabalgo herrigunetik atera zutela. Gazteenek agian ez, baina adin batetik aurrerakoek oraindik oroimenean dituzte garai haiek.

Zein izan zen N-1 errepidea Idiazabalgo herrigunetik ateratzeko helburua nagusia?

Arrazoi nagusia trafikoa herrigunetik ateratzea zen. Istripu ugari zegoen, eta hildakoak aldiko egoten ziren. Istripuez gain, egunetik egunera trafikoa handiagoa zen, zarata, kutsadura... Egoera jasanezina zen.

Horretaz gain, eskola bera ere herriko beheko aldean zegoen; hau da, errepidearen alde batean. Hortaz, errepidea gurutzatu behar zuten egunero goiko aldean bizi zirenek, eskolara joateko. Espaloirik ere ez zegoen. Beti zegoen zerbait. Arriskua geroz eta handiagoa zen.

Zein eragin izan zuen Idiazabalen N-1 errepidea tokiz aldatzeak?

Onurak eta gauza txarrak ekarri zizkion herriari. Dendak, jatetxeak eta beste hainbat negozio desagertu ziren. Hala ere, ez diogu erru guztia errepidearen toki aldaketari botako; herritarren ohiturak ere urteen poderioz aldatuz joan baitira, eta ziurrenik horrek ere izan zuen eragin negatiboa kasu horretan.

Eta trafikoari dagokionez?

Ezin da konparatu! Ikaragarria zen kamioien joan-etorria, eta baita bestelako ibilgailuena ere; lanera edo oporretara joaten zen jende askorena, alegia. Horiek guztiak pasatzen ziren Idiazabal erditik. Jende asko gelditzen zen erosketak egitera, deskantsatzera edo zerbait jatera.

Hortaz, aldaketak lasaitasuna ere ekarri dio Idiazabali. Jada ez dago lehen zegoen kutsadurarik, ez zaratarik. Errepideak herria banatzen zuen, eta, hortaz, herriak bi zatitan funtzionatzen zuen; orain, berriz ere bat da. Herritarrak kalean askoz ere lasaiago ibil gaitezke orain.

Aldaketa fisikoak zeintzuk izan dira?

Pixkanaka-pixkanaka iritsi ziren aldaketak; espaloiak zabaldu, arbolak jarri, aparkatzeko tokiak jarri eta beste hainbat gauza gehiago. Idiazabal herri itxura hartuz joan zen poliki-poliki.

Gaur egun gelditzen al da N-1 errepidea Idiazabaldik pasatu zeneko aztarnarik?

Kale Nagusian, Beasaindik sartzen bazara, bada garai hartako puntu kilometrikoa; 416 kilometroa, hain zuzen, oroitzapen modura.