Euripean ikusgarri

Hondartza. Hainbat jarduera egin daitezke euria ari duen egunetan: hondar bustiarekin jolastu, egur zatiak bildu, zaborrak jaso... Eguraldi txarrarekin maiz olatu handiagoak izaten dira, eta horrek asko erakartzen ditu umeak.

Kobazuloak. Euriaren kontrako babesleku egokia dira kobazuloak. Arrikrutzeko kobazuloan (Oñati) urak lurpean irekitzen dituen bideak eta eraikitzen dituen formak ikusteko aukera dute umeek; Ekainberrin, berriz, garai bateko gizakiek kobazuloetan egiten zuten bizimodua ikasiko dute. Etxean landu daitezkeen gaiak dira biak, bai aurrez, bai ondoren.

Mendia eta basoa. Usaina, kolorea eta paisaia bera aldatzen da euria ari duenean. Proposatu umeei lokatzetan zikintzeko, egun euritsuetan irteten diren animaliak bilatzeko, udan ia lehortuta dauden erreka txikiak eta ur-jauziak ikusteko...

Erreka eta urtegiak. Egun euritsuetan nabarmen aldatzen diren naturguneak dira ibaiak eta urtegiak.

Film labur finalistak

Ordiziako Herri Antzokian egingo dute bihar, 19:00etan, Dar-dar Produkzioek antolatutako giza eskubideen film laburren lehiaketaren finala. Ondorengoak dira Ordiziako eragileek parte hartze prozesu bidez aukeratutako hamabi film finalistak.

Film labur finalistak

Metros utiles

Tablo-a

The photographer

Toro

The slow life Raúl Mico

Punishment Island

Brothers

Egun batean

Portrait of a wind

Tras los números

Beti bezperako koplak

Un día de campo

Dar-dar, artea eta gehiago

Dar-dar, artea eta gehiago

Ariane Vierbücher

Gizarte ekinbideko kooperatiba bat da Dar-dar Produkzioak. Artearen, kulturaren eta gizarte ekintzaren bidez, inguruko beharrei eta behardunei erantzuteko kezka eta konpromisoa dute. Asier eta Iker Zinkunegi anaia legorretarrak orain urtebete hasi ziren Giza Eskubideak Herrira proiektua lantzen, eta urte osoan hainbat ekintza egin dituzte herritarrak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzeko.

Hauspo gehiagorekin datoz

Hauspo gehiagorekin datoz

Maite Alustiza

Pedagogiaren esparrua jorratzen du duela 42 urtetik Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak —lehen Gipuzkoako Akordeoi Konfederakundea deitua—. Ikasleen motibazioa bultzatu nahi du, musika eskoletan eta kontserbatorioetan dabiltzanen artean. Asmo horrekin, beste urte batez Arrasateko Akordeoi Lehiaketak antolatu ditu; ohi bezala, hiru ataletan: Arrasate Hiria nazioarteko lehiaketa, Gipuzkoako lehiaketa eta Gipuzkoako jaialdia. Guztira 400 musikari batuko dira herrian, gaurtik igandera arte. Askotariko musika estiloak jorratuko dituzte: herri musika, jazza, klasikoa, garaikidea...

Akordeoi lehiaketak. Egitaraua.

Hiru lehiaketa izango dira Arrasaten, gaurtik igandera arte. Honako hauek dira ordutegiak:Arrasate HiriaGaur. Kanporaketa fasea. 09:00etan eta 15:00etan, Amaia antzokian.Bihar. Bukaerako fasea. 15:00etan, Amaia antzokian.Igandean. Bukaerako fasea. 0...

Google, Apple: tori nire agenda

Danel Agirre

Goizeko hiruretan Eduardo Indari telefonoz deitu, eta ez nuen momentua behar bezala zukutzen asmatu. Hilabeteak neramatzan harekin lan egindako nire lagunari erreguka, haren zenbakia gordeta zeukala banekielako. Azkenean, mahai zapi batean idatzita pasatu zidan sanferminetan, eta urduriegi ipini nintzen. Marca-ko zuzendaria zen Inda orduan, baina plaza handiagoetarako prest zegoen zantzuak sobran antzematen zitzaizkion dagoeneko. "¡Hola marquistas!" agurrarekin abiatzen zituen bideo xelebre askoak eskegitzen zituen egunero bere egunkariaren webean. Ordu gutxira, Indacente izeneko anonimo batek bizkor erantzun ohi zion, Youtubera igotako parodia jenialekin. Opioa ziren guretzat, bai Inda eta bai Indacente. Pieza guztiekin zerrendak egin eta repeat-ean edukitzen genituen astebururo. Efektu lisergikoa zuten bideo haiek. Eta badute oraindik, egiaztatu berri dut eta.