Ekonomia

Bertakoa, berriz ere beharrean

Bertakoa, berriz ere beharrean

Julen Aperribai
Osasun krisiak behartuta, komertzio askok itxi egin behar izan zuten udaberrian, itxialdi betean, eta ohiko joan-etorria urritu egin zitzaien beste askori. Haiek bultzatzeko eta tokian tokiko kontsumo eredua sustatzeko laguntza lerroak ugaritu egin ziren herri askotan. Udalek erosketa bonuen kanpainak abiatu zituzten, eta, osasun krisia krisi ekonomikoari bide ematen ari zaion honetan, berriz aktibatu dira halakoak
Gipuzkoan.

“Aurre egiteko modukoa izango da soberakina”

“Aurre egiteko modukoa izango da soberakina”

Miren Garate
Beste ardo batzuk baino gutxiago kontsumitzen da txakolina etxean, eta, pandemiaren eraginez tabernak eta jatetxeak itxita egon ziren hilabeteetan, salmentak asko gutxitu zitzaizkien Getariako Txakolina sor-markako ekoizleei. Udako hilabeteetan susperraldi moduko bat izan dute, baina koronabirusaren bigarren olatua dela medio berriro ere geldialdia igartzen dutela esan du Ruth Mozo idazkariak.

Turismoaren arrastoa alokairuetan

Turismoaren arrastoa alokairuetan

Miren Garate

Bihartik etziko datak jarrita, hauek ziren Airbnb plataforman aste honetan iragartzen ziren etxeetako batzuk, Donostian: 40 metro karratuko apartamentu bat, erdialdetik hamabost minutura, gaua 140 euroan; lau logelako etxe bat, Euskotrenen geltokitik bost minutura eta Kontxatik hamar minutura, gaua berrehun euroan; hiru logelako etxe bat, bereziki egokia arte modernoa interesatzen zaienentzat, hondartzatik gertu eta doako aparkalekuarekin, gaua hirurehun euroan. Etxe osoa ez ezik, logela bakar bat alokatzeko aukera ere egon ohi da plataforma horren bidez.

Beldurraren albo kalteak

Beldurraren albo kalteak

Miren Garate
Telelanagatik, aisialdiko ohiturak aldatu egin direlako, eta beste hainbat arrazoiren eraginez, joan-etorriak gutxitu egin dira; gainera, jendeak seguruago ikusten du autoa. Hala, garraio publikoaren erabilera nabarmen murriztu da pandemia hasi zenetik.

Are zailagoa bihurtu da egoera

Are zailagoa bihurtu da egoera

Laida Goiburu

Koronabirusaren eraginez, hainbat denda, jatetxe eta enpresak jarduera eten dute tarte batez, eta etxe askotan ez da diru sarrerarik izan. Horren jakitun, hainbat talde edo elkartek laguntzak eskaini dituzte zaurgarritasun egoeran dauden herritarrentzat, Caritasek, esaterako. Gipuzkoan, 1.023 etxetan aritu da lanean Caritas alarma egoera ezarri zenetik, martxo erditik; guztira, 2.340 pertsonak eskatu dute haien laguntza martxoaren 18tik, eta %37k aurretik ez zuten izan harremanik elkarte horrekin.

Eskuak lehen sektorearentzat

Eskuak lehen sektorearentzat

Josu Artutxa Dorronsoro
Eskulana behar duten baserritarrekin eta nekazariekin lan eskabideak bideratzeko zuzenean harremanetan jartzea, horixe da erronka. Euskal Nekazarien Batasunak (Enba) lan poltsa bat eratu du Nekazari Gazteen Elkartearekin (Asaja) eta geolokalizazioan mundu mailako liderra den Ingurumen Sistemak Ikertzeko Institutuak (ESRI) Espainiako Estatuan duen enpresarekin lankidetzan. «Euskal Herriko lehen sektorea txikia izan arren, eskulana behar izaten da bai udan eta bai udazkenean», azaldu du Xabier Iraola Enbaren Gipuzkoako koordinatzaileak.

Demostratzeaz “nekatuta”

Demostratzeaz “nekatuta”

Miren Garate

Ekainaren 25ean urte bat beteko da Gipuzkoako epaitegietako eta ertzain etxeetako garbitzaileek bederatzi hilabeteko greba bertan behera utzi zutenetik. Garbialdi enpresak kudeatzen du zerbitzu hori, eta langileen eta enpresaren arteko akordioarekin amaitu zen protesta. Bi aldarrikapen nagusi zituzten langileek: kale garbitzaileekiko —gehienak gizonak— zuten soldata arrakala desagertzea eta ordura arte jasotzen ez zuten plus bat kobratzea, baldintza toxikoetan eta lan nekagarrietan aritzen direlako. Soldata arrakala %70 murriztuko zela adostu zuten akordioan, eta eskatutako plusa ordaintzea ere onartu zuen enpresak, 2020ko urtarriletik aurrera. Hitzartutakoa betetzen ari dela dio Garbialdik; langileek, aldiz, oraindik ez dutela plus horri dagokion "zentimorik ere" kobratu diote. Azaldu dutenez, egoera publiko egiten hasi direnean jaso dute enpresaren deia, ordainduko diela esanez. "Kobratu arte ez dugu sinetsiko".

Birusaren faktura arindu nahian

Birusaren faktura arindu nahian

Miren Garate

COVID-19a iritsi aurretik ere udalak "abandonatuta" zituela diote Urnietako merkatariek eta zerbitzuen arloko negozioek. "Hogei urte daramatzat dendarekin, eta inoiz ez zait etorri inor zerbait behar ote dudan galdetzera", azaldu du optikariak. "Gizarte zerbitzuetatik Donostiara bidaltzen dituzte haurrak, ni hemen egon arren", berriz, psikomotrizitate zentro bat duen profesionalak. "Merkatarien erroldarik ere ez dute, eta oraintsu arte ez da egon merkataritzako teknikaririk", gaineratu du ile apaintzaileak. Eta tabernariak: "Urtero diru sail bat egoten da merkatariontzat, baina guk ez dugu inoiz ikusi diru hori; ez dakigu zertan inbertitzen duten". Pandemiak egoera nabarmen okertu dienez, elkartzea erabaki dute 71 negoziok, eta udalera jo dute laguntza eske. Jaso duten erantzuna, ordea, "etsigarria" iruditu zaie.