Gizartea

Dena Zubietara; nora, bestela?

Dena Zubietara; nora, bestela?

Aitziber Arzallus
Zubieta, ofizialki, ez da udalerria: administratiboki Donostiaren eta Usurbilen artean banatuta dagoen auzoa da. Ez da handia: 480 bat biztanle ditu, eta 4,5 kilometro koadroko eremua du.

Denbora da trukerako txanpon berria

Denbora da trukerako txanpon berria

Aitziber Arzallus
Ordulariaren orratzen mende bizi dira herritarrak. Norberak bere lanpostuan sartzen dituen lanorduekin, etxeko zereginekin eta seme-alaben zaintzarekin nahikoa izango ez balute bezala, bidaia agentzietako, supermerkatuetako, gasolindegietako eta banketxeetako langile ere badira orain.

“Diagnosia egitea da zailena”

“Diagnosia egitea da zailena”

Unai Zubeldia

Arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADHN) izan duten haurren %30ek baino gehiagok nahasmenduarekin jarraitzen dute helduaroan. "Kontuan eduki behar da jatorri neurobiologikoa daukan nahasmendua dela ADHNa", zehaztu du Iker Arrizabalaga psikologoak, Adahigi Gipuzkoako Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Elkarteko kolaboratzaile ere badenak. "Kasuak aztertuta, %76an gurasoren batek ere aurretik izan du gaixotasun hori, halakorik daukanik jakin ez arren". Neurogarapenaren nahasmendua da ADHNa. "Haurtzarotik datorrena eta helduei ere eragiten diena".

Javier Colorado: “Erosketak egiteko gunea baino gehiago da Urbil”

Javier Colorado: “Erosketak egiteko gunea baino gehiago da Urbil”

Unai Zubeldia

2000. urteko maiatzaren 16an ireki zuten Urbil merkataritza gunea, eta "erreferentzia bihurtuta" iritsi da adinez nagusi izatera. Javier Colorado (Ordizia, 1974) 1998an hasi zen lanean supermerkatuen sektorean; 2003an, merkataritza guneen kudeaketa lanetan hasi zen, eta 2016ko urtarrilean izendatu zuten Urbileko zuzendari. Biharko ospakizunetan parte hartzeko deia egin die bezeroei; Urbil Fest jaialdia 11:00etan hasiko da, puzgarriekin eta txikienentzako eskaintzarekin, eta bete-beteta daukate egitaraua: bertsolariak, Tio Teronen Semeak, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Amaia Zubiria, Sonakay...

Geltoki bat bide luzean

Geltoki bat bide luzean

Imanol Saiz

Frantziara jauzia egitea da Afrikatik iritsitako migratzaile askoren nahia, urte askoko ibilbide gogorraren ostean ahaideekin eta lagunekin bestelako bizimodu bati ekiteko. Bide horretan, Irunera iristen dira asko, Frantzia eta Espainiaren arteko muga politikoa igarotzeko. Azken bi hilabeteotan, mila lagun baino gehiago igaro da Bidasoko badiatik. Askok berehala lortzen dute muga zeharkatzea, baina beste batzuek geldialdia egin behar izaten dute Irunen.

Haurrak zinemagile

Haurrak zinemagile

Miriam Luki
Haurrak eta zinema hitzak elkartuz gero, bururatutako lehen irudian haurra eserlekuan egongo da seguruenik, ikusle soil gisa. Begira elkartearen bitartez, ordea, hitz elkarketa horrek beste irudi batzuk iradokitzen ditu, non umeak zinemagile diren.

Babes onena, mendiak zaintzea

Babes onena, mendiak zaintzea

Eider Goenaga Lizaso
Greziatik etorri dira aurten mendi suteen irudiak eta suteek eragindako kalteen datu beldurgarriak. Galiziatik eta Portugaletik etorri izan dira aurreko urteetan. Gipuzkoan, ordea, 2015. urtera egin behar da atzera.

Belaunaldi eta arreta berriak

Belaunaldi eta arreta berriak

Itzea Urkizu Arsuaga
Sortze bidean da EHLAES, Euskal Herriko Lehen Arretako Egoiliarren Sarea. Ideia sortu ondoren, elkarte berria zer izatea nahi duten eta zer izango den erabakitzeko jardunaldia antolatu zuten joan den ekainaren 22an.

Abisu soila baino gehiago?

Abisu soila baino gehiago?

Unai Zubeldia

Igotzen ari da itsasoko uraren tenperatura. Datu objektiboa da hori. "Aztiren datuen arabera, itsas gainetik 100 metroko sakoneraraino neurtutako uraren tenperaturak batez beste gradu erdia egin du gora 1986tik orain arte [itsasoan, Pasaiatik hamahiru kilometrora neurtzen dute tenperatura, 100 metroko sakoneran]". Manuel Gonzalez Azti-Tecnaliako teknikariak eman ditu datu horiek.

Beñat Hach Embarek: “Erakutsi dugu txikitik ere gauza handiak egin daitezkeela”

Beñat Hach Embarek: “Erakutsi dugu txikitik ere gauza handiak egin daitezkeela”

Eider Goenaga Lizaso

2014an Loiolako (Azpeitia) Herri Harresian parte hartzeagatik atxilotu, epaitu eta zigortu zuten bi lagunetako bat da Beñat Hach Embarek (Ormaiztegi, 1989). Esteban Orbegozo eta biak joan den ostiralean egon ziren Azpeitian, Eleak-Libre mugimenduak antolatutako eskertza ekitaldian. Izan ere, ia 25.000 euroko kostua eragin zien haien kontrako prozedurak, eta Eleak-Librek dirua biltzeko kanpaina bat abiatu zuen iazko urte amaieran. Zazpi hilabete eskasean lortu dute dirua batzea.