Gizartea

Gazteak eta hiztun gutxituak

Gazteak eta hiztun gutxituak

Jon Miranda

Erasmus + programaren bitartez, Europako Batasunak diru laguntzak ematen ditu gazteen eta gazteria arloko profesionalen proiektuak garatzeko. Programak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, Gaztematika sarearen bitartez, udalak bultzatu ditu gazteekin batera trukerako proiektuak gara ditzaten. Zizurkilgo eta Elgoibarko udalek erronkari heldu diote, eta hizkuntza gutxituen inguruko sentsibilitatea duten gazteentzako proiektu bat aurkeztu dute.

Euskararen haritik tiraka

Euskararen haritik tiraka

Rebeka Ruiz

Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Errenteriako Orereta ikastolak egitarau oparoa osatu du abenduaren 2tik 5era, Euskararen Egunaren harira: (H)arian euskararen astea. Askotariko jarduerak ondu dituzte ikastetxeko arduradunek, musika, bertsolaritza, literatura eta beste hamaika diziplinarekin lotuta. Horien guztien artean, hezkuntza zentroak elkartasun afari musikatu bat antolatu du azken egunerako, Anje Duhalderen eskutik.

Joseba Olazabal: “Dena egina emanez gero, jendeak ez du galdetzen; bestela, bai”

Joseba Olazabal: “Dena egina emanez gero, jendeak ez du galdetzen; bestela, bai”

Beñat Alberdi

A-8 errepidea etxe ondoan eraiki zioten Joseba Olazabali (Mendaro, 1964). Hamaika arazo sortu dizkio egoerak, kutsadura, kasurako, baina azken urteetan zarata jarri du jomugan, eta soinua baretzeko panelak ditu helburu. Protestarako, originaltasuna erabili du lanabes: errepidetik ikusten den txoko batean biolina jo eta kartelak jarri ditu, besteak beste, 2016. urtetik. Aldunditik iritsi zaion 2.000 euroko isunak ez du lagundu egoera hobetzen.

Donostiara, zutik eta presaka

Donostiara, zutik eta presaka

Miren Garate

Urriaren 29an Andoainen gertatutako istripuak jarri du mahai gainean autobusen segurtasunaren gaia. Egun horretan, Tolosako Laskorain ikastolako ikasleek lineako autobusa hartu zuten Donostiara joateko, Ekonomia ikasgaiari lotutako bisita bat egin behar zutelako hiriburuan. Guztientzat ez zegoenez eserita joateko lekurik, zutik ekin zioten bideari batzuek. Andoainen, kamioi bat aurreratzen hasi zen autobusa, eta atzeko atearen ondoan zutik zihoan ikasleetako bati gainera etorri zitzaizkion beste hainbat lagun. Apurtu egin zen kristala, eta errepidera erori zen 16 urteko neska. N-1era. Gidaria ez zen konturatu gertatutakoaz, eta aurrera jarraitu zuen. Gerriz gora altxatu zen neska, eta keinuen bidez gainera zetorkion kamioia geraraztea lortu zuen. Horri esker salbatu zen. Neskaren ikaskideen arabera, kili-kolo zegoen autobusaren atzeko ateko kristala, eta horregatik apurtu zen hain erraz.

Ez nirea eta ez zurea: gurea

Ez nirea eta ez zurea: gurea

Unai Zubeldia

Ez da solidaritate keinu soil bat, eta ez da etxeko gauzak beste bati bideratzeko prozesu huts bat. Truke ariketa bat da, gauzei beste bizitza bat emateko ahalegin bat". Amaia Otazo Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura jasangarri eta solidarioen arduradunak azaldu duen moduan, Kutxa Ekoguneak, laugarren urtez, Trukegune Sarea jarri du martxan aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako hamar udalerrirekin batera. Joan den larunbatean ekin zioten proiektuari, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da martxan.

Atera, atera, Mata Marketera

Atera, atera, Mata Marketera

Aitziber Arzallus
Aspaldian armairu zuloko iluna besterik ikusi ez duten arropei berriz distira egiteko aukera emango diete, bihar, Azkoitiko Matadeixen egingo duten II. Mata Market azokan. Helburua da inork erabiltzen ez dituen jantziak, oinetakoak eta osagarriak berrerabiliko dituen norbaiten eskuetara iristea.

Bi adarrek badutelako xarma

Bi adarrek badutelako xarma

Hegoi Belategi
Pedigridun txakur eta katu dotoreenak aukeratzeko lehiaketak oso ezagunak dira mundu osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Katuak eta txakurrak, baina, txikiegiak dira, nonbait, Asier Etxeberria oiartzuarrarentzat; hark abelgorri handiei antzematen die dotorezia eta xarma.

Inklusiora bidean, korrika

Inklusiora bidean, korrika

Aitziber Arzallus

Kros mistoa udazkeneko klasikoetako bat da Azpeitian. Hamargarren aldia izango da biharkoa. Aurten, baina, berrikuntzekin dator proba, Azpeitia Herri Hezitzailea ereduaren filosofia oinarri hartuta antolatu baitute. Horrek esan nahi du kirol proba batek berezkoa duen lehiakortasuna alde batera utzi, eta beste balio batzuk sustatzeari eman diotela garrantzia. Biharko lasterketa beste urrats bat izango da inklusiorantz.