Miren Garate
"Ez dago inondik inora ikuspegi historizista bat", ohartarazi du Jagoba Astiazaranek (Zestoa, 1986); ez dela Juan Ignazio Iztuetaren gaineko ikerketa lan bat espero behar. Iñar Sastrerekin (Irura, 1986) batera osatu duen Arineketan diskoak pianoa eta txistua ditu oinarri, eta haren ezaugarri nagusitzat "alaia" hitza aipatu du, baita "dantzagarria" ere. Dantza.eus atarian dago salgai, eta sare sozialen bidez ere eskura daiteke. Diskoaz gain, zuzeneko emanaldi bat ere prestatu dute.