Albisteak

Lankidetza platerkada bat

Lankidetza platerkada bat

Karmele Uribesalgo
Donostiako Herreraauzoan martxanjarri duten proiek-tu komunitarioada Sucalde. Auzo-tarren jateko beharra asetzen la-gundu nahi du proiektuak. Kon-tsumo kolektibizatuaren bitartez,herritarrentzako jakiak prestatu eta kostuak parte hartzaileen ar-tean ordaintzen dituzte. Uztailean lau asteko probaldi bat egin ostean, bigarren txanpari hasiera emango diote urriaren 12an; hamar astez laurogei partaideri jaten ematea da asmoa.

Pentsio duinak izatea baino gehiago nahi dute erretiratuek

Pentsio duinak izatea baino gehiago nahi dute erretiratuek

Aitziber Arzallus
Bi urte eta zortzi hilabete pasatu dira Gipuzkoako erretiratu eta pentsiodunak kalera ateratzen hasi zirenetik. Koronabirusak behartuta etxean egon behar izan duten denboran salbu, astelehenero-astelehenero elkartu dira herrietako plazetan pentsio duinak aldarrikatzeko. Eta ikasturte berriarekin batera, berriz heldu diete asteroko elkarretaratzeei. "Ez gaude etxean egoteko", esan du Miren Odriozola Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformako kideak. "Inoiz baino gogo eta indar handiagoarekin" daudela ziurtatu du, "inoiz baino behar handiagoa" dagoelako. Horren erakusgarri da Urola Kosta eskualdeko 150 bat erretiratu eta pentsiodunek astelehenean Zumaian egin zuten manifestazioa.

Maldan behera, ziztu bizian

Maldan behera, ziztu bizian

Imanol Garcia Landa

Orain arteko lorpenik handiena egin du Juanjo Esnaolak Anoetako enduro mendi bizikletako txirrindulariak: Espainiako txapelduna izan da orain gutxi M30 mailan —hau da, 30 eta 40 urte arteko kategorian—, eta sailkapen orokorrean hamaikagarrena izan da. Pirinioetan jokatu zen txapelketa, eta normalean bertan egiten diren jaitsierak luzeak izaten direla dio Esnaolak. "Ohikoa baino proba gogorragoa izan zen. Jendea prestatzen da, baina horrelako proba luzeetan gehiago kostatzen zaie. Gu, Euskal Herrian, ohituta gaude horrelako desnibeletan ibiltzen, eta niretzat hori izan zen gakoa: guretzako egindako lasterka bat bezalakoa izan zela".

Aste oso bat hutsa betetzeko

Aste oso bat hutsa betetzeko

Julen Aperribai

Geroratutako jaien zerrendara batu ziren ikastolen aldeko jaiak joan den maiatzean, baina Ikastolen Elkarteak abuztuan jakinarazi zuen aurten ez dela halakorik izango. Pandemiak eredu batetik besteranzko trantsizioan harrapatu du Kilometroak jaia, lau urteko hausnarketa prozesuaren ondoren jaialdia egiteko modua aldatzea erabaki baitzuten antolatzaileek. Urte osoko lanaren uzta egun eta herri bakar batean jaso ordez, eskualdeka jaialdi txikiagoak egitea erabaki zuten, urriko jai nagusiari eutsiz, betiere. Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolari zegokion eredu berriaren gidaritza, eta bertan ziren egitekoak jai nagusia, igande honetan. Ez da horrelakorik izango, baina, jairik ezean, aste osoko egitaraua osatu dute, Kilometroak Astea izenekoa.

“Dantza taldeentzako materiala sortzea izan da gure nahia”

“Dantza taldeentzako materiala sortzea izan da gure nahia”

Miren Garate

"Ez dago inondik inora ikuspegi historizista bat", ohartarazi du Jagoba Astiazaranek (Zestoa, 1986); ez dela Juan Ignazio Iztuetaren gaineko ikerketa lan bat espero behar. Iñar Sastrerekin (Irura, 1986) batera osatu duen Arineketan diskoak pianoa eta txistua ditu oinarri, eta haren ezaugarri nagusitzat "alaia" hitza aipatu du, baita "dantzagarria" ere. Dantza.eus atarian dago salgai, eta sare sozialen bidez ere eskura daiteke. Diskoaz gain, zuzeneko emanaldi bat ere prestatu dute.

Bakardadea ere osasunaren etsai

Bakardadea ere osasunaren etsai

Miren Garate

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bakardadea-K. Gipuzkoan pertsonak konektatzen estrategiaren barruan, azterketa kuantitatibo bat egin dute, herrialdean dauden bakardade profilak aztertzeko asmoz. 55 urtetik gorako 2.050 pertsonako lagin bat hartu dute, eta ateratako emaitzetako bat hau izan da: %5,5ek esan dute bakarrik sentitzen direla —15.000 lagun lirateke—. Inkesta berean, zeharkako bakardadea edo bakardade pribatua ere neurtu dute.

“Sarritan, mezuari baino garrantzi handiagoa ematen diogu formari”

“Sarritan, mezuari baino garrantzi handiagoa ematen diogu formari”

Julen Aperribai

Etenaldirik ez dute izan bertsolaritzak eta sagardogintzak udan, baina egoerak behartutako motelaldian eta testuinguru berrira moldatu beharrean ikusten ditu biak Agin Laburuk (Astigarraga, 1985). Etxean jaso ditu bata zein bestea. Ofizio du sagardoa, eta Ipintza familiako sagardotegian ematen ditu lan orduak, arrebarekin batera. Bertsora, berriz, "jolasean" iritsi zen. Egun ere banaezin ikusten du bertsolaritza bere aspektu ludikotik, baina egun bere bizitzan duen lekua hortik nabarmen harago doa, hark hala baimenduta.

Izokinik ez doa Urolan gora

Izokinik ez doa Urolan gora

Aitziber Arzallus
Bidasoa eta Oria ibaietan badira izokinak; Urola ibaian, ez. «Hori esaten dute, baina ez da guztiz egia», dio Aitor Leiza Naturkon Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten elkarteko kideak. «Urola ibaira ere sartzen dira izokinak; neure begiekin ikusia naiz», baieztatu du. Arrantzale batek erakutsi zion izokin bat Leizari, Zumaian, Urola ibaia itsasoratzen den lekuan. «Arrantzan ari zela harrapatu zuen, eta atzera berriz uretara bota zuen», kontatu du. Baina, orduan, zergatik ez doaz ibaian gora? Argi du erantzuna: «Ezin dutelako, bidean oztopoak besterik topatzen ez dituztelako».

Testigantzak biltzen, gal ez daitezen

Testigantzak biltzen, gal ez daitezen

Karmele Uribesalgo

Aranzadi elkartea 36ko gerraren hasieratik gaur egunera arte izandako giza eskubideen urraketak jasotzen eta ikertzen ari da, eta, Hernaniko Udalarekin batera, testigantzak biltzen dituen Hernani Oroimena webgunea aurkeztu berri du. Herri horretan izan diren urraketak edo hernaniarrek beste leku batzuetan jasan dituztenak jaso dituzte. Bildutako informazioa igotzen ari dira jada www.hernanioroimena.eus atarira, eta asmoa da etengabe eguneratzen joatea. Informazio horrekin, gertatu zenaren inguruko egia ezagutarazi nahi dute, baita biktimei aitortza egin eta erreparazioaren bidean pausoak eman ere. Gipuzkoako beste dozena bat herritan ere ari dira ikerketak egiten.

Bi gurpilen arte berria

Bi gurpilen arte berria

Urko Etxebeste

Sailka dute antolatua elkartearen egoitza. Txukun. Sarreran, tailerra; ondoko aretoan, erabilgarri dauden bizikletak —bidaietarako, hobeak; bestelakoak, ondoan—; horren ezkerreko gelan, iritsi diren bizikletak sailkatzeko gunea dago, eta, harago, sormenerako laborategia, proiektuen txokoa. Bosgarren aretoa balioaniztuna da: bulegotxoa eta ikastaroak emateko eremuak daude. Lokalak badu metro koadro mordoska, baina bazkideak ezin dituzte onartu oraingoz, ez dituelako elkarteen legediari buruzko arau guzti-guztiak betetzen. Berri bat izango dute aurki. Horiek guztiak Errenteriako Gurpil Artea elkartearen gune sozialaren ezaugarriak dira. Bizikletan ibiltzera eta gailuei bigarren aukera bat ematera bideratu dute dena, ikuspegi sozial batetik, betiere. Elkartean boluntario lana egiten dutenek euren jarduna ez dute ulertzen gizarte onurarako ez bada.