Albisteak

Ondarea, esku onetan

Ondarea, esku onetan

Kerman Garralda Zubimendi
Arriskutsua da inguruko aberastasunei jaramonik egin gabe aurrera egitea, galera batzuek ez dutelako atzera bueltarik. Ondare historikoa galduz gero, berekin joango lirateke herri baten jatorria, nortasuna eta kultura.

Mugarik gabeko eskualdean

Mugarik gabeko eskualdean

Eider Goenaga Lizaso

Atzo arratsaldean hasi zen 21. Korrika Garesen (Nafarroa), eta astelehenean egingo du lehen sartu-irtena Gipuzkoan. Lapurditik helduko da, Hendaiatik, gauerdia pasatuta, eta Nafarroa alderantz joko du, Behobiatik 02:00etan igaro eta gero. Horixe besterik ez, Korrikak bi ordu bakarrik egingo ditu Gipuzkoan astelehenean. "Izan ere, Behe Bidasoko eskualdea aurten Ipar Euskal Herriko ibilbidean txertatuta dago", azaldu du Mattin Sorzabalberek. Behe Bidasoan Korrikaren koordinazio lanaz arduratzen da Sorzabalbere 7. Korrikaz geroztik, 1991tik. "Baten batean huts egin dut, halere". Hendaia, Hondarribia eta Irun hartzen ditu Behe Bidasoa eskualdeak. "Eta inoiz Bortziriak ere gure eskualdeko agenda kulturalaren barruan sartu dira". Euskaltegiak Hendaian eta Irunen ditu AEK-k; Hondarribian ez dago euskaltegirik.

Teknologia, zaintzaren lagun

Teknologia, zaintzaren lagun

Kerman Garralda Zubimendi

Teknologiaren funtsa bizimodua erraztea izanik, adinekoen artean aurrerapen handiak lortzeko aukera ikusi dute ikasleek. Eta, erronka horri tiraka, Mondragon Unibertsitateko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko masterreko ikasleek adinekoen zaintza lanak errazteko proposamen teknologikoak aurkeztu zituzten, joan den astean, Urretxun. Dementziaren, bakardadearen eta iktusaren arloak landu dituzte, besteak beste.

Obligazioa, askapenerako bide

Obligazioa, askapenerako bide

Karmele Uribesalgo Alzola

Merkataritza ezin da ulertu emakumerik gabe": Hori uste dute Irati Garai eta Jone Arrazola antropologoek. Oñatiko emakumiak errekautan. XX. mendeko komertzio txikixaren etnografia feminista bat lanaren egileak dira. Herriko merkataritzaren eta emakumeen arteko harremana aztertu dute. Selma Huxley Barkham bekari esker garatu dute ikerketa hori. Oñatiko Udalak lehenbizikoz eman du laguntza hori, emakumeek historian herriari egindako ekarpenak agerian jar daitezen. "Merkatari familietatik gatoz biok; gertu izan dugu gaia", adierazi du Garaik. Hala ere, nabarmendu du oso gutxi ikertu izan dela horren inguruan. "Sektore feminizatua" izan delako, ondorioztatu du Arrazolak.

Mende erdi, naturaren behatzaile eta zaindari

Mende erdi, naturaren behatzaile eta zaindari

Aitziber Arzallus

Urte berezia da aurtengoa Zarauzko Arkamurka natur taldearentzat, mende erdi pasatu baita ibilbidea hasi zuenetik. "Urte asko dira 50, eta aldaketa handiko urteak izan dira, gainera", adierazi du Martxel Aizpurua taldekideak. Naturari emandako 50 urte izan dira, eta, aldi berean, asko jaso dute naturatik. "Saiatu gara naturatik ikasten, ikasitakoa zabaltzen eta naturaren kontserbazioa sustatzen". Gozatu dute, borrokatu dute, eta, aurten, ospatu ere egingo dute. Urteroko jarduerez gain, ekitaldi bereziak ere antolatuko dituzte aurtengo.

Kirolari talentudunei bultzada

Kirolari talentudunei bultzada

Imanol Garcia Landa
Gipuzkoako Foru Aldundiak kirolean nabarmentzen diren gazteei laguntzeko deialdia egiten du urtero. Etorkizuneko 250 kirolari izendatu zituen iazko deialdian, eta talentudun kirolari izendapena eman diete horietatik hogeiri, orain arteko lorpenengatik.

‘Theatron’, museoan

‘Theatron’, museoan

Erik Gartzia Egaña

Egun batez bada ere, bihar Irungo Oiasso museoak alde batera utziko du bere izaera erromatarra. Izan ere, Jardunaldi Greziarra egingo dute, laugarren aldiz. Aurreko hiru ekitaldien arrakasta ikusita, aurten ere jardunaldiak antolatzea erabaki dute Irungo museoko arduradunek. Grezia klasikoko antzerkigintza izango da aurtengo gaia: Theatron, jatorrizko hizkuntzan.

Autismoaz, bi ahotsetan

Autismoaz, bi ahotsetan

Eider Goenaga Lizaso

Regina Cortes Etxezortu donostiarra da, 38 urte ditu, eta 2010ean lortu zuen gertatzen zitzaionari izena jartzea: Aspergerren sindromea diagnostikatu zioten (AEN autismoaren espektroko nahasmenduen barruan dago). "Beti jakin izan dut zerbait gertatzen zitzaidala. 'Eroa egongo ote naiz?', galdetzen nion neure buruari. 30 urtean psikologoz psikologo ibili nintzen arren, inork ez zidan ezer esan. Aspergerra nuela esan zidatenean, sekulako pisua kendu nuen gainetik". Cortesen 3 urteko alabak autismoa du, eta familian beste bi kasu daude —aita eta iloba—, biak ere haren kasua diagnostikatu ondotik ezagututakoak. "Autismoa ez da heredagarria, baina genetikak pisu handia du".

Hitz egingo al dinagu noka?

Hitz egingo al dinagu noka?

Aitziber Arzallus

Azpeitia da Euskal Herriko 10.000 biztanletik gorako herririk euskaldunena. Han, euskaraz egiten dute haur, gazte eta zahar gehienek. Euskaraz egiten dute kalean eta etxean, ikastetxeetan eta lantegietan. Askok hika egiten dute, gainera. Baina mutilei eta mutilen artean gehiago, neskei eta nesken artean baino. Toka gehiago, noka baino. "Noka galzorian dago, eta ez da kasualitatea emakumeen arteko komunikazio modua izatea galtzen ari dena", Ione de la Cruz Azpeitiko Emakumeen Txokoko dinamizatzailearen esanetan. "Horregatik, iruditu zitzaigun hitanoaren eta, batez ere, nokaren inguruko jardunaldiak antolatzea baliagarria izan zitekeela elkarri indarra emateko eta nokaren erabilera sustatzeko".