Albisteak

[Herriz herri] Legazpi. Natura eta burdina

[Herriz herri] Legazpi. Natura eta burdina

Miriam Luki

Goierri garaian dago Legazpi, Aizkorri-Aratz natur parkearen azpian. Ordubete baino gutxiago behar da handik Hego Euskal Herriko lau hiriburuetara iristeko. 1900. urtean, 1.266 biztanle zituen, eta, 50 urteren buruan, 4.016. 1983an jo zuen goia, 10.741 bizilagunekin. Egun, 8.453 dira. Legazpiko argazki orokorra osatzen dute datu demografiko horiek, demografia industriaren garapenarekin estu lotuta baitago.

Tantaz tanta, zaparradaren zain

Tantaz tanta, zaparradaren zain

Eider Goenaga Lizaso

Badajozkoa naiz, hitz egidazu gazteleraz, mesedez", erantzun du Jose Chaparrok Tolosaldeko Giltzarria taldearen infogunean botoa ematetik atera denean. Larunbata da, azoka eguna Tolosan, eta jendea batera eta bestera dabil kalean. Arostegieta kalean dago infogunea, eta jende asko igarotzen da bertatik larunbatetan; erosketak egitera doazenak zein pasieran dabiltzanak maiz gelditu dira erakusleihoan dagoen informazioari begira. Boto aurreratua emateko ordutegia dago jarrita bertan, baita igandean paratuko diren bozkalekuen mapa eta bozkatzeko behar diren agirien inguruko informazioa ere. "Joan den astelehenean hasi ginen boto aurreratuak jasotzen. Bost egunetan 50 bat lagunek bozkatu dute, baina jende gehiena informazio bila etorri zaigu", azaldu dio Hitza-ri Zorion Ortigosa Giltzarria taldeko kideak.

Batuketari izkin, tranpekin

Batuketari izkin, tranpekin

Maite Alustiza

Iruzurra, trikimailua, tranpa. Hitzok aipatu ditu Iñigo Iruin abokatuak Espainiako Estatuak euskal presoen zigor batuketan izandako jokabidea definitzean. Azaldu duenez, antz juridiko handia dute Parot doktrinak eta zigor batuketa ez onartzeak: "Urratzen diren oinarrizko eskubideak berak dira, eta helburua bera: espetxealdiak luzatzea". Giza eskubideez eta Espainiako Estatuaren tranpez aritu zen Iruin, asteartean, Hernaniko Biteri kultur etxean. Pakito Lujanbio preso ohia eta Idoia Ibero Sare plataformako kidea ere mahai bueltan izan ziren.

“Europan dago borroka eremua”

“Europan dago borroka eremua”

Maite Alustiza
"Motxila bete esperientziarekin" iritsi da Askapena erakunde internazionalista bere 30. urteurrenera. Urteotan, zubiak eraiki ditu hainbat herrialdetako eragileekin; lorpenen artean, berriz, internazionalismoa Euskal Herrian presente egotea aipatu du Iraitz Gesalaga kideak.

Paperezko bidaia ameslariak

Paperezko bidaia ameslariak

Olatz Mitxelena

Liburuak sobran dauden lekuetatik hartu, eta behar diren tokietara eraman. Horixe Paperezko Ametsak elkartasun proiektuaren funtsa. Oiartzunen sortu zen egitasmoa, iaz, Xabier Salaberria irakasleak bultzatuta, eta Oiartzungo Abaraxka ludotekaren laguntzaz.

Salaberriak berak azaldu duenez, proiektuaren bidez beste bizitza bat eman nahi diete liburu zaharrei, baina baita irakurle berriei ere: "Herriko literaturazale batzuen harrikada bat bezala ere hartu daiteke. Mina ematen digu jendeak liburuak zakarrontzian nola uzten dituen ikusteak, jakinik leku askotan sekula ez dutela liburu bat ezagutu".

Laburrak, baina luzerako

Laburrak, baina luzerako

Maite Alustiza

Azpeitian ekin zion martxoaren 3an, eta oraindik bide luzea du XIV. Laburbirak: euskarazko film laburren zirkuitua Gipuzkoako hamabi herritara helduko da. Zirkuituan parte hartzeko, guztira 22 lan jaso zituen Euskaltzaleen Topaguneak, eta horietatik zortzi aukeratu zituen herriz herri erakusteko. Saio bakoitzean, beraz, zortzi lanak eskainiko dituzte.

[Museora] Lili jauregia. Zein da lilitarren sekretua?

[Museora] Lili jauregia. Zein da lilitarren sekretua?

Eider Goenaga Lizaso

Lili jauregian bizi diren azken lilitarrak dira Andre Madalen —Magdalena Amilibia du izena— eta haren senarra —Sebastian de Lili—. 1678. urtea da, eta bi urte barru lilitarrak kalera jaitsiko dira bizitzera. Karrera militarrean eta klase mailaketan gora egiteko asmoz, senarrak kanpoan egiten du denbora luzea, eta Andre Madalenek bakarrik gobernatzen du jauregia. Traizio barkaezina egin diote, ordea, eta jauregiko langile guztiak kaleratu ditu. Zerbitzua osatuko duten langile berriak behar ditu, eta konfiantzazko zerbitzari bat bidaliko du horien bila. Zerbitzari horrek txanpon bana emango die zerbitzura sartuko den langile posible bakoitzari, Andre Madaleni erakutsi eta hark konfiantzazko langile gisa identifika ditzan.

Irristaketa, modako kirola

Irristaketa, modako kirola

Ane Olaizola

Goraka doan kirola da irristaketa. Gero eta gehiago dira patinak hartu eta kalera ateratzen direnak, eta azken urteetan ohikoa bilakatu da hainbat herri lasterketatan irristaketa modalitatea txertatzea: San Silvestre lasterketetan, Lilatoian, Behobia-Donostia lasterketan, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian... Irristaketa lasterketak ere antolatu izan dira han-hemenka. Kirola egiteko joera berriaren beste erakusgarri bat da, gainera, irristaketa taldeak sortu direla zenbait herritan, eta horietako adibide bat da Zarautzen osatu berri dutena.

Lanak bukatzean, deskarga

Lanak bukatzean, deskarga

Eider Goenaga Lizaso

Apurka-apurka joan dira eraikitzen GI-632 errepidea; 1990eko hamarkadaren hasieran Beasain-Durango autobidea deitu zutena, eta pixkanaka geldituz, atzeratuz eta, tarteka, indarra hartuz joan dena. Errepidearen zati handiena egina dago, eta gaur egun asko murriztu da Beasaindik Bergarara joateko behar den denbora. Oraindik, baina, errepidearen zati korapilatsuenetako bat, Deskargatik Bergara artekoa, egiteke dago. Joan den asteartean Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri zuen azken zati horren obrari ekiten diola, eta 2019an ipini zuen obrak amaitzeko data.