Albisteak

“Ea arnasa gehiago hartzeko aukera daukagun”

“Ea arnasa gehiago hartzeko aukera daukagun”

Asier Imaz

Alaba San Joanen, koinata Orion, iloba Donostiarran, suhia Zumaian eta Anjel Larrañaga (Tolosa, 1967) bera Zarautzen. "Gure otorduetan zertaz hitz egiten dugun asmatzea ez da oso zaila" dio, harro. Arrauneko "har gaizto" horrek gidatuta, tolosarra iazko denboraldian iritsi zen Bermeotik Urola Kostara, entrenatzaile moduan.

Sastre: mitoak bizirik dirau

Sastre: mitoak bizirik dirau

Asier Perez-Karkamo

Alfonso Sastrek orain 64 urte idatzitako Escuadra hacia la muerte antzezlana taularatuko dute bihar Hondarribiko Itsas Etxean. 1953an estreinatu zuten lehen aldiz Madrilgo Maria Guerrero antzokian; hasieran baimena lortu zuten arren, hiru saioren ondoren zentsurak obra debekatu zuen, eta ez zen gehiago taularatu. Eta mitoa jaio zen.

Denborari lotutako erakusleihoa

Denborari lotutako erakusleihoa

Maite Alustiza

29 konpainia, 30 ikuskizun eta hamar agertoki. Astelehenetik ostegunera bitarte, dFeria Donostiako Arte Eszenikoen Azokan hamabost antzezlan, hamabi dantza saio, bi zirku emanaldi eta diziplina anitzeko kontzertu bat programatu dituzte. Guztiek gogoeta ardatz nagusi bat izango dute: denbora. Ikuskizunen %60 modu bateko edo besteko estreinaldiak izango dira —Europa mailakoak, orokorrak, Euskal Herrian lehen aldiz ikusiko direnak...—.

[Museora] Laboratorium. Punta-puntakoa, bertatik bertara

[Museora] Laboratorium. Punta-puntakoa, bertatik bertara

Eider Goenaga Lizaso

Urtea irailean bete zuen Bergarako Laboratorium museoak. Jaio berriak dira, eta esperientziaren bidez ari dira ikasten. Alabaina, han lanean ari den taldea ez da lanean hasi berria. "Urte mordoa eman dugu lanean, ezkutuko lana egiten, Bergarako Errege Mintegiak zuen bilduma sailkatzen, ikertzen, errekuperatzen eta proiektu museologikoa lantzen", azaldu du Rosa Errazkin (Hernani, 1968) museoko teknikariak.

[Herriz herri] Lasarte-Oria. Kulturan aberats, lanpostuak behar

[Herriz herri] Lasarte-Oria. Kulturan aberats, lanpostuak behar

Maite Alustiza

Euskararen Maratoia, paddle txapelketa, Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa, Euskal Inauteria... Eragile eta elkarte ugari dabil Lasarte-Orian herriarentzako jarduerak antolatzen: "Lasarteren bizitza kulturala oso aberatsa da, oso indartsua, eta geroz eta gehiago gainera. Edozein asteburutan kultur ekitaldiak daude. Horrek aberastu egiten du gure herria, eta etorri nahi duenari gonbita egiten dio parte har dezan". Jesus Zaballos alkateak azaldu duenez, udala ere ahalegintzen da ekintza kulturalak sustatzen, bere egitekoa ez baita "soilik urbanismoaz arduratzea".

Ezkututik ateratzen

Ezkututik ateratzen

Aizpea Amas
Gerra Lasartetik pasatu zenik ere ez genekien. Lasarteko historian lauso bat zegoen". Horixe izan zen Islada Ezkutatuak elkartea sortzeko motibazioetako bat, Mailu Arruti kidearen esanetan.

“Ez da erraza bat-batean herritarren ohiturak aldatzea”

“Ez da erraza bat-batean herritarren ohiturak aldatzea”

Olaia Iraola

Hilaren 6tik dago martxan Zure erosketa etxean banaketa zerbitzua Oñatin. Egitasmoari esker, herritarrek aukera dute herriko zenbait dendatan erosten dutena etxean jasotzeko. EderMobilityServices enpresak jarri du abian, eta SD Logistica arduratzen ari da banaketaz. Proiektuaren arduradun Igor Ezpeletaren arabera (Eskoriatza, 1978), helburua negozio berriak sortzea da.

Bazen behin banda bat

Bazen behin banda bat

Miriam Luki

Legazpiko Musika Banda 1867. urtean osatu zuten lehenengoz. Aurtengoa, tartean izandako etenen gorabeheran, bandaren 150. urteurrena da. Hastapenetako banda hark jai nagusietan zein berezietan jotzen zuen, eta kontzertu bakoitzeko pitxer bat ardo eta lau librako ogi bat ematen zieten ordainsari gisa. Hiru urtez aritu ziren, baina beste karlista gerra baten eztandaren beldurrak jota, taldea desegin zuten, eta musikari batek baino gehiagok Amerikara emigratu zuen. Bigarren saiakera bat egon zen 1907an, baina kale egin zuen. 1931n beste ahalegin bat egin zuten, eta hark arrakasta izan zuen.