Albisteak

Errenazimentuko altxorra

Errenazimentuko altxorra

Aitziber Arzallus
Kepa Susperregi Azpeitiko erretorea da Soreasuko San Sebastian parrokiko Bakardadearen Kaperan egin zuten aurkikuntzaren erantzuleetako bat. "Kapera berritzeko laguntza eske hasi ginen orain dela hemezortzi bat urte", gogoratu du Susperregik berak.

Erraietatik sortutako zauria

Erraietatik sortutako zauria

Ane Ubegun Goikoetxea

Egoerak gaindituta bizi gara, eta ez dakigu zer egin. Gure indarrak agortzen ari dira". Arrasateko guraso talde batek idatzitako hitzak dira, etsipenak jota. Euren seme-alabak Arrasateko bizilagunen esamesen epizentro izan dira azken asteotan: aurtengo otsailetik ekainera, nabarmen egin dute gora delituek eta lapurretek herrian, eta Arrasateko Udaltzaingoak 18 eta 31 urte bitarteko hainbat gazte identifikatu ditu delitugile gisa. Tabernetan, saltokietan nahiz etxabeetan egin dituzte lapurretak, baita labanarekin egindako erasoak ere. Udalak adierazi du "bereziki larria" dela herrian bizi duten egoera, eta fiskaltzari eskatu dio "neurriak har ditzala". Fiskalak eginbidea hasi du dagoeneko, eta espediente bat ireki du.

Heriotzak irakasten du bizitzen

Heriotzak irakasten du bizitzen

Aitziber Arzallus

Txanpon beraren bi aldeak dira bizitza eta heriotza; bata ezin da ulertu bestea gabe. "Heriotzak ematen dio zentzua bizitzari", Iñaki Arregi Izan-en ustetan (Elgoibar, 1973). "Heriotzari aurrez aurre begiratzen dionak, hilko dela onartua duenak, bizi egingo du bizitza; besteek, iraun egingo dute". Ondo ikasia du lezioa, heriotza izan baitu irakasle bizitzaren eskolan.

Artea, artearen barnean

Artea, artearen barnean

Kerman Garralda Zubimendi

Nestor Basterretxearen Arriarango urtegiko eskultura matrioxka batean bilakatu du Nader Koochaki komisarioak, Harriak:barru, barren, barrene erakusketarekin. Panpina errusiar horiek panpina txikiago bat izaten dute barruan, eta uztailaren 14ra arte Antonio Menchen, Ion Arregi, Martin Ferran eta Koenraad Van den Driessche artisten artelanak gordeko ditu Basterretxearen lanak.

Xabier Iraola: “Oso gaizki gaude, irtenbiderik gabeko gurpil zoro batean”

Xabier Iraola: “Oso gaizki gaude, irtenbiderik gabeko gurpil zoro batean”

Ane Ubegun Goikoetxea

Bereziki "kezkagarriak" dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ehiza Federazioaren arteko desadostasunak, Xabier Iraola (Legorreta, 1966) Enba Euskadiko Nekazarien Batasuna elkarteko koordinatzailearen ustez. Orain dela lau hilabete ekin zion Ehiza Federazioak greba mugagabeari, eta, orduz geroztik, nabariak izan dira basurdeek eta orkatzek soro eta larreetan egindako kalteak.

Ohorezko txanda, jomuga eta utopia

Ohorezko txanda, jomuga eta utopia

Unai Zubeldia

Bihar hasiko da hamabi asteburuko denboraldia, Bilbon, Eusko Label ligako lehen estropadarekin (18:00). Urtero bezala, hamabi talde ariko dira lehian liga nagusian, eta gipuzkoarrak izango dira lau: Hondarribia, Orio, Donostiarra eta San Pedro. Oso gora begira daude lehen hirurak, eta azken bi postuei ihes egitea da

Hurrengo kolorearen zain dago arrosa

U. Zubeldia

Aldaketa urtea izango da aurtengoa. Azken bost urteotan San Juan izan da nagusi Euskotren ligan —Zumaiak irabazi zuen 2012an eta 2013an, Getaria-Tolosak 2011n, Gipuzkoak 2010ean eta Galiziak 2009an—, baina, zuzendaritzarekin izandako gorabeherak tarteko, taldea uztea erabaki zuten batelerek. Iazko azaroan sortu zen ekaitza Pasai Donibanen, arraunlariek komunikabideetara ohar bat bidali baitzuten. Igoerako kanporaketa irabazita, ordurako Euskotren ligara igota zegoen Donostiarra, Hondarribiaren kaltetan.

Egitaraua

Hiru aldiz eskainiko dute hiru lanetako bakoitza. Eguraldiaren arabera, tokiz alda daitezke kaleko obrak (www.eztena-jaialdia.info). Gaur 17:00. Eraikitzen gaituzten hitzak. Zamalbide kaleko 4. atarian. 19:00. Aldarri. Gamon Zumardian eta Herriko Plazan. 22:30. La mirada. Niessen kulturgunean. Bihar 12:30. Aldarri. Beraungo Pablo Sorozabal plazan. 19:00. La mirada. Niessen kulturgunean. Etzi 12:30. Aldarri. Txirrita parkean. 17:00. Eraikitzen...