Albisteak

Fundazio bat sortu dute, V. mendeurrenerako

Fundazio bat sortu dute, V. mendeurrenerako

A. Arzallus

San Martzial Guduaren V. Mendeurrena fundazioa sortu dute, Irunen, 1522an izandako borrokaldi hura gogorarazteko helburuarekin. 500. urteurrenaren harira, datozen lau urteetan dozenaka ekitaldi antolatuko dituztela jakinarazi zuten joan den ostiralean, fundazioa aurkezteko Irungo Gazteluzarren egin zuten agerraldian.

Iñaki Arruabarena fundazioko presidenteak azaldu zituen proiektuaren nondik norakoak. "Irundar talde batek orain dela urtebete hasi zuten ibilbidearen emaitza da fundazio hau, eta gure hiriarentzat hain garrantzitsua izan zen gertakari historiko horren 500. urteurrena ospatzea du helburu, jende guztiak ezagut dezan zer gertatu zen urte horretan".

Horretarako, 2022. urtea bukatu artean, era guztietako ekitaldi eta jarduerak egingo dituzte, "irundar guztiei zein eskualdeko merkataritzako, ostalaritzako eta bestelako elkarte eta erakundeei zuzendutakoak". Fundazioak gauzatuko dituen ekinbideen artean aipagarrienak honako hauek dira: EHU Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera ikerketa beka bat sustatuko du, Gazteluzar gaztelua berritzen saiatuko da, Historiaren Nazioarteko Kongresu bat antolatuko du, eta ikastoletan bakearen inguruan dibulgazio programa bat eskainiko du. Horiez gain, antolatuko ditu hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta guduaren antzezpen bat ere bai, besteak beste. Arruabarrenaren hitzetan, baina, "ekitaldi horiek proiektuaren oinarria baino ez dira, hasiera, fundazioa hiritar guztiei irekita baitago eta proposamen guztiak ongi etorriak izango baitira".

Irun, jomuga turistiko

1522. urtean Irunen gertatutakoa jakitera emateaz gain, fundazioak beste helburu bat ere baduela azaldu zuen presidenteak. "Irunen izena gure mugetatik kanpo entzunarazi nahi dugu, eta beste udalerrietako jendea gure hirira erakarri; funtsean, Irun helmuga turistiko bihurtu". Hori horrela, aurreratu zuen 2020an Fiturrera joateko asmoa dutela, Madrilen egiten duten naziarteko turismo azokara, hain zuzen. Arruabarrenak eskertu egin zuen eskualdeko enpresek, Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak fundazioari egin dioten harrera, "guztiek erraztasunak baino ez dizkigutelako jarri".

Fundazioak abenduaren 19rako antolatu du lehen ekitaldia. Viendo dentro en la tierra a los enemigos. Las compañías de Azcue y Ambulodi frente a las tropas franco-navarras (1521-1524) liburuaren aurkezpena, Irungo CBA liburutegian.

1522ko gudua, bi bertsiotan

1522ko gudua, bi bertsiotan

Aitziber Arzallus

Irungo San Martzialgo lehenengo guduaren 500. urteurrena izango da aurki: 2022ko ekainaren 30ean, hain zuzen. Baina, data horretan, irundarrek ba al dute zer ospatzekorik? Batzuek, ezetz uste dute, Nafarroako Erresuma Gaztelaren menpetik askatzeko huts egindako saiakera izan zelako; beste batzuek, ostera, baietz, Irun Frantziaren esku erortzetik salbatu zutelako. Emaitza bat bakarra izanik ere, kontatzeko moduek aldatu egiten dute gertatutakoarekiko ikuspegia.

Iñaki Garrido historialaria da Irun Frantziaren esku erortzetik salbatua izan zela pentsatzen dutenetako bat. Hain zuzen ere, San Martzialgo gudaren 500. urteurrena goraipatzeko Irunen sortu duten fundazioaren lehen ekitaldia Garridok gaiari buruz idatzi duen liburuaren aurkezpena da. Aldiz, Luis Maria Martinez Garate ingeniariak eta Nabarraldeko kide eta fundatzaileetakoak oso bestelako iritzia du. Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditu zuen, eta San Martzialgo guda 1512an galdutako subiranotasuna berreskuratzeko saio bat izan zen. Nafarroak Frantziaren laguntza jaso zuen Gaztelaren kontra egiteko.

Aterperik gabe

Aterperik gabe

Ane Ubegun Goikoetxea

Merkatua izan ohi da baserritarren eta kaletarren topagunea: baserritarrek etxean landatu eta hazitako produktuak eramaten dituzte plazara, eta kaletarrek erosi egiten dituzte, produktu freskoak eta sasoiko jakiak eskuratzeko helburuarekin. Gertukoa eta berezia da sortzen den hartu-eman hori, baita giroa ere. Ezaugarri horiek bermatzeko, ordea, ezinbestekoa da merkatua toki apropos batean kokatzea.

Kirola, inklusiorako bitarteko

Kirola, inklusiorako bitarteko

Aitziber Arzallus
Urrats txikiak eginez, helburu handiak lortzen ari dira Orioko Berdin-Berdinak kirol elkarteko kideak. Sei urte dira elkartea sortu zutela, arauz kanpoko funtzionaltasuna duten herritarren premiei erantzuteko asmoarekin. "Ikusi zuten...

Ibai Aizpurua: “Ubik proiektuan parte hartzeko, aurreko lana utzi zuten askok”

Ibai Aizpurua: “Ubik proiektuan parte hartzeko, aurreko lana utzi zuten askok”

Ane Ubegun Goikoetxea

Hiru dimentsioko objektu bat inprimatzeko ez dago zentro espezializatu batera joan beharrik: Donostiako Tabakaleran dagoen Ubik sorkuntza liburutegian eskaintzen dute zerbitzu hori, besteak beste. Bertan egiten du lan Ibai Aizpuruak (Irun, 1985), bideo jokoen bitartekariak. Dagoeneko, bi mobilizazio antolatu dituzte Ubikeko bitartekariek, lan baldintza txarrak salatzeko. Enpresarekin eta administrazioarekin bilera egitea lortu zuten asteartean, baina aurrerapausorik gabe langileen eskakizunetan.

EAJ, antzera edo indartuago

EAJ, antzera edo indartuago

Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoako foru hauteskundeak orain egingo balira, eta alderdiek gaur egun indarrean dauden aliantzei eutsiko baliete, Gipuzkoako Foru Aldundian ez litzateke aldaketarik izango. EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta duela lau u...

Sagardoa bere testuinguruan

Sagardoa bere testuinguruan

Eider Goenaga Lizaso

Txotx egitearena ez da betidanik datorren ohitura bat. Garai batean, beste modu batera jokatzen zuten sagardo ekoizleek, eta, 2014. urtean, garai bateko ohitura zahar hori berpizteko ahaleginean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Sagardo Apurua jarri zuen martxan. Bosgarren ekitaldia da aurtengoa. Atzo hasi zen, eta igande eguerdira bitartean iraungo du.

Orbelak estal ez ditzan

Orbelak estal ez ditzan

Kerman Garralda Zubimendi
Neguko solstizioa dela, negua hasten dela, Gabonak direla... abenduak badu mistika berezi bat. Amaiera da, baina hasiera ere bai. Urteak aurrera egin ahala, iraganeko mitologia eta antzinako sinesmenak atzean gelditzen ari dir...

Landa eremura, kutsatu gabe

Landa eremura, kutsatu gabe

Erik Gartzia Egaña

Oiartzunek 10.000 biztanle pasa ditu, zortzi auzotan banatuta. Elizalde auzoa litzateke erdigunea, eta hor daude zerbitzu gehienak: udal bulegoak, banketxeak, komertzio txiki gehienak, osasun zentroa, ikastetxeak... Beraz, oiartzuar gehienek, nahi eta nahi ez pasatu behar dute bertatik, euren eguneroko bizimoduan.