Albisteak

Ezkutuan zegoen harribitxia

Ezkutuan zegoen harribitxia

Aitziber Arzallus

Turismoa eta formakuntza sustatzeko gune berria du Azpeitiak. Eta ez nolanahiko gunea: Basazabal jauregia, hain zuzen. Alde Zaharrean dago —Enparan kalean—, eta XIV. eta XV. mendeen artean egindako eraikin errenazentista bat da. Berrogei urtez itxita egon ostean, eraikina berritu egin du Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Urtarrilaren bukaeran zabaldu zuten, eta turismo eta trebakuntza zerbitzuak eskainiko dituzte aurrerantzean.

Izaera zibila du Basazabal jauregiak, etxebizitza gisa erabili izan baitzen urte askoan. Han bizi izan zen lehen familiatik datorkio izena: Basozabal familiatik. Ondoren, beste hainbat familia noble eta aberats bizi izan zen bertan. 1964an, Historia eta Arte Intereseko Monumentu izendatu zuen eraikina Espainiako Kultura Ministerioak, eta, handik hogei urtera, kultur ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Eraikina zaharkitu egin zen urteen ondorioz, eta 1990ean erosi zuen Azpeitiko Udalak.

Azken 30 bat urteotan hainbat proiektu proposatu dituzte Basazabalerako. 1980ko hamarkadatik 2007ra artean, kultur etxea egiteko proposamena izan zen mahaiaren gainean. Dena den, 2007ko martxoan udalak jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzari eraikina erostekoa zela; eta, urte hartako maiatzaren 3ko udalbatzarrean, Basazabal hotel bihurtzeko alokairurako oinarriak argitaratzea ere onartu zuen erakundeak. Hotela egiteko proiektuak jasotzeko epea zabaldu ere egin zuen, baina sekula ez zen gauzatu egitasmoa.

Urte askoan ez aurrera eta ez atzera egon ostean, Azpeitiko Udalak 2014an heldu zion, berriro, Basazabalen gaiari. Hain zuzen ere, azterketa egin zuen eraikina zertarako erabili erabakitzeko. Eraikin babestua denez, hainbat proiektu bertan behera utzi behar izan zituen, eta eraikina errehabilitatzea erdietsi zuen. 2016an, Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko diru laguntza eman zion udalari Basazabal eraikina berritu eta hari erabilera berria emateko, eta urte bereko ekainean hasi ziren jauregia berritzen —eraikina birgaitu zutela 35 urte ziren, eta kalte nabarmenak zituen. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere diruz lagundu du proiektua 200.000 euro bideratu ditu Kultura Sailak, eta Azpeitiko Udalak ordaindu du 642.000 euroko aurrekontuaren gainerako zatia.

Lanak bukatuta, orain, turismo eta formakuntza zerbitzuak eskainiko dituzte han. Lau solairu ditu Basazabalek, eta turismo bulegoa zabalduko dute beheko solairuan. Goiko solairuetan, berriz, erabilera anitzeko gelak egokitu dituzte: liburutegia, ikastaroak egiteko guneak, ekitaldietarako aretoa... Eraikin babestu gisa aitortuta dago jauregia, eta, horregatik, etxearen egitura mantendu eta eraikinaren filosofiarekin bat egiten duten gela askotarikoak egin dituzte bertan.

Zaharberritze lanen luzapenak tarteko, Azpeitiko Udalak behin baino gehiagotan atzeratu du Basazabal jauregia zabaltzeko epea, baina urtarrilaren 25ean inauguratu zuten azkenean. Ikusmin handia sortu zuen irekierak, eta, aldundiko eta inguruko udaletako ordezkariez gain, dozenaka herritar bertaratu zen ekitaldira. Iragan asteburuan —eraikina irekita egon den lehena—, berriz, mila lagun baino gehiago joan zen hara. Asteartetik igandera egongo da irekita: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

Beste harribitxi bat

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen hitzetan, "historia berreskuratzeko beste pauso bat" izan da Basazabal. Eta, horri lotuta, datu esanguratsu bat jakinarazi zuen: "Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae [1545] da historiako euskarazko lehen inkunablea, baina euskarazkoa izan daitekeen beste inkunable bat aurkitu dugu eraikina lehengoratzeko lanak egin ditugunean. Hain zuzen ere, Martin Zurbano Tuyko gotzainak idatzitakoa da, 1516koa, eta hark Alejandro VI.a Aita Santuaren aurrean egindako diskurtsoa dago jasota inprimaki horretan. Testua euskarazkoa dela frogatzen bada, beraz, Etxeparerena baino zaharragoa izango da".

Ezezagunak ezagutarazten

Ezezagunak ezagutarazten

Imanol Saiz
Lepo beteta. Joan den larunbatean hala gelditu zen Irungo Amaia antzokia. 600 lagun bildu ziren urteko emanaldi berezienetako batekin gozatzeko prest. Ia bi urteko lanaren ostean, La paz y otras lunas antzezlana estreinatu zuen Ezezagunok hiriko antzerki taldeak.

Halabeharrez sortutako “mirari txiki bat”

Halabeharrez sortutako “mirari txiki bat”

U. Zubeldia
Atzera begira jarri, eta kosta egin zaio hitzak bata bestearen ondoan jartzea. "Mirari txiki baten modukoa izan zen". Downen sindromearekin jaio zen Isabel Verdiniren iloba, Haizea, eta, familiaren nahigabe hari argi pixka bat eskainita, bere-beretik ekarpena egitea erabaki zuen donostiarrak.

Iñigo Arregi: “Balioak lantzeko erreminta izan behar du futbolak”

Iñigo Arregi: “Balioak lantzeko erreminta izan behar du futbolak”

Aitziber Arzallus

2019a urte berezia izango da Azpeitiko Lagun Onak futbol taldearen bueltan ibiltzen diren guztientzat, eta, nola ez, baita Iñigo Arregi klubeko presidentearentzat ere (Azpeitia, 1967). Taldeak 75 urte beteko ditu aurten, eta merezi duen bezala ospatzeko asmoa dute. Urte guztirako egitaraua prestatzen ari dira, era guztietako ekitaldiekin. Futbol zelaitik herrira zabaldu nahi dituzte ospakizunak, eta, ospakizun horien aitzakian, ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi dute. "Futbola, gure pasioa izateaz gain, besteengana hurbiltzeko bitarteko aproposa ere bada, eta, aurten, futbola eta urteurreneko ospakizunak baliatu nahi ditugu herritarrengana eta herriko gainerako elkarteetara gerturatzeko".

Ezkutuan zegoen harribitxia

Ezkutuan zegoen harribitxia

Aitziber Arzallus

Turismoa eta formakuntza sustatzeko gune berria du Azpeitiak. Eta ez nolanahiko gunea: Basazabal jauregia, hain zuzen. Alde Zaharrean dago —Enparan kalean—, eta XIV. eta XV. mendeen artean egindako eraikin errenazentista bat da. Berrogei urtez itxita egon ostean, eraikina berritu egin du Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Urtarrilaren bukaeran zabaldu zuten, eta turismo eta trebakuntza zerbitzuak eskainiko dituzte aurrerantzean.

Araudia

Donostiako Udalaren araudiak jasotzen dituen neurririk garrantzitsuenak: Debekua. Patinete elektrikoak ezingo dira ibili espaloietan, Parte Zaharrean, parkeetan eta oinezkoentzako guneetan. 12 urtetik beherakoei soilik onartuko zaie hori, heldu batekin eta mantso ibiliz gero. Bidegorrian. Orduko 25 kilometrorainoko abiadura hartzen duten ibilgailuek bidegorria erabili beharko dute, hango arauak errespetatuz. Gidariak, gutxienez, 16 urte izan beharko ditu....

Erabilera arautzeak salmentak geldiarazi ditu

Erabilera arautzeak salmentak geldiarazi ditu

Aitziber Arzallus

Patinete elektrikoen eta norbanakoen mugikortasunerako gainerako ibilgailuen erabilera arautzeko neurriak hartu ditu Donostiako Udalak. Debekatu egin du horrelako ibilgailuekin espaloian ibiltzea. Parte Zaharrean, parkeetan eta oinezkoentzako guneetan ere ezingo dira ibili. Bidegorria erabili beharko dute orduko gehienez 25 kilometroko abiadura hartzen duten ibilgailuek, eta 16 urte baino gehiago eduki beharko dituzte gidariek. Hortik gorako abiadura har dezaketen ibilgailuek, berriz, errepidea erabili beharko dute, eta, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte gidariek. Kaskoa erabiltzea ere ezinbestekoa izango dute. 16 urtetik beherakoek, berriz, motorrik gabeko patineteak eta antzekoak erabili ahal izango dituzte soilik; bidegorrian ibili beharko dute ahal duten guztietan, nahiz eta 12 urtez azpikoek espaloia ere erabili ahal izango duten.