Albisteak

[Herriz herri] Mendaro. Gaztea, eta gaztetua

[Herriz herri] Mendaro. Gaztea, eta gaztetua

Unai Zubeldia

Lasaia da herria, umeak hazteko aproposa; ingurune ederrean dago, mendiz inguratuta, eta pasealeku zoragarriak dauzka oinez ibiltzeko". Hortxe Sonia Garcia alkateak (Mendaro, 1974) Mendarori buruz egin duen aurkezpena. Gipuzkoaren ipar-mendebaldean dago herria, Debabarrena eskualdean; 24 kilometro koadro dauzka, eta 2.000 biztanle inguru. Inguruan, Mutriku, Deba, Elgoibar, Azkoitia eta Markina-Xemein ditu.

[Museora] Photomuseum. Irudi bat baino gehiago

[Museora] Photomuseum. Irudi bat baino gehiago

Eider Goenaga Lizaso

Photomuseum museoak 25. urteurrena du aurten. Ramon Serras eta Leopoldo Zugazaren bildumak bat eginda sortutako proiektuak indartsu jarraitzen du mende laurden geroago, eta bisitariak hartzen eta argazkigintzarekin lotutako erakusketak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatzen jarraitzen du.

Araututako guneak

Gipuzkoako sei eskualdetan, eskalatzeko erabateko debekua jarri dute gune jakin batzuetan (22 bidetan), eta urteko sasoi jakin baterako bakarrik beste inguru batzuetan (hamalau bidetan). 103 bide dauzkate katalogatuta, eta horietatik 36tan dago nolabaiteko debekuren bat. Ondorengoak dira araututako guneak:

“Debekua ez da irtenbidea”

“Debekua ez da irtenbidea”

Ane Olaizola
Aldatu egin da Gipuzkoako mapa. Bai, behintzat, eskalatzeko guneei dagokienez. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mendizale Federazioak eskalatzeko guneak arautu izana dago aldaketa horren oinarrian.

Elkarbizitzaren bideak irekitzen

Elkarbizitzaren bideak irekitzen

Unai Zubeldia

Eskubideak eta mugak. Hortxe betiko bi hari-muturrak. Soka fin horri tiraka hasi, eta oreka bilatu nahian lanean ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mendizale Federazioa. "Arriskuan daude espezie batzuk, araudi bat ere badaukagu, eta hori gauzatzea da kontua". Ibai Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko baso fauna teknikariaren hitzetan, "elkarlana" izan dute oinarri aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak. "Ulertzen dugu eskalatzaileek euren jarduera egiteko eskubidea daukatela, baina naturaren eta mehatxatutako espezieen alde lan egiten dugu guk". Horregatik arautu dituzte eskalatzeko guneak. "Baina inondik inora ez da eskalatzaileen aurkako neurri bat", zehaztu du Mendizale Federazioak berak. "Ez da debekua, oinarri zientifikoak aintzat hartuta egindako erregulazioa baizik".

Mila euro, batez beste

E. Goenaga Lizaso

Errenta aitorpenaren kanpaina abian da, eta urtean zehar pixkanaka kendutakoaren zati bat itzuli egingo zaie zergadun gehienei. Gipuzkoako Ogasunak 376.000 aitorpen espero ditu, eta horietan 278 milioi euro itzuli eta 202 milioi euro jasoko dituela aurreikusten du. Itzultzea dagokien zergadunek, batez beste, 1.030 euro jasoko dituztela jakinarazi du Gipuzkoako Ogasunak, eta ordaintzea dagokien zergadunek, berriz, 1.906 euro ordainduko dituztela batez beste.

“Gastu bidegabeei”, sosik ez

“Gastu bidegabeei”, sosik ez

Eider Goenaga Lizaso
Iritsi da 2016ko errenta aitorpena egiteko unea, eta, horrekin bat, hainbat taldek eragozpen fiskala egiteko kanpaina abiatu dute. Gipuzkoan, Setem Hego Haizea taldeak kudeatzen du kanpaina, eta Donostiako Jose Arana kalean du herritarrei aitorpenean eragozpen fiskala egiten laguntzeko bulegoa.