Asteko Gaiak

Donostiara, zutik eta presaka

Donostiara, zutik eta presaka

Miren Garate

Urriaren 29an Andoainen gertatutako istripuak jarri du mahai gainean autobusen segurtasunaren gaia. Egun horretan, Tolosako Laskorain ikastolako ikasleek lineako autobusa hartu zuten Donostiara joateko, Ekonomia ikasgaiari lotutako bisita bat egin behar zutelako hiriburuan. Guztientzat ez zegoenez eserita joateko lekurik, zutik ekin zioten bideari batzuek. Andoainen, kamioi bat aurreratzen hasi zen autobusa, eta atzeko atearen ondoan zutik zihoan ikasleetako bati gainera etorri zitzaizkion beste hainbat lagun. Apurtu egin zen kristala, eta errepidera erori zen 16 urteko neska. N-1era. Gidaria ez zen konturatu gertatutakoaz, eta aurrera jarraitu zuen. Gerriz gora altxatu zen neska, eta keinuen bidez gainera zetorkion kamioia geraraztea lortu zuen. Horri esker salbatu zen. Neskaren ikaskideen arabera, kili-kolo zegoen autobusaren atzeko ateko kristala, eta horregatik apurtu zen hain erraz.

Umorean nahiz bestela

Umorean nahiz bestela

Miren Garate

Nahi berezi bat zuen Unai Mendizabalek (Zizurkil, 1992) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreko fasean: "Orain lau urte ez bezala, pisuzko gaiei eta gai sozialei ahalik eta ondoena erantzuteko intentzioarekin joan nintzen". Umorea egiten duen bertsolariaren etiketa jarri zaiolako irudipena eduki izan du, eta, horren erakusle, saio arruntetan, gehientsuenetan, gai arinak edo umorekoak tokatzen zaizkio. Nabarmendu du etiketa hori ez duela zama moduan hartzen , ez duela negatibotzat. "Neu ere jabetzen naiz neure buruari luzimendu gehiago ateratzen diodala mota horretako gaietan, baina baneukan erakutsi nahi bat, beste mota batzuetako gaietan ere badakidala bertsotan egiten". Halako burutapenak eduki izan ditu Eñaut Martikorenak ere (Hernani, 1995). "Izan dut zaku horretan sartu izan nauten sentsazioa: 'Lau grazia botako ditu, baina gehiago ez eskatu tipo horri'. Edozeri buruz kantatzeko eta esateko zerbait badudala erakutsi nahiko nuke".

Konponbidean, eskutik

Konponbidean, eskutik

Eider Goenaga Lizaso

Dislexiaren diagnostikoa lortzeko luze borrokatu ondoren, eta Dislegik ume dislexiadunen gurasoekin antolatutako bilera batean beste familiekin esperientziak partekatu ostean, errealitate hori ezagutzera eman behar zuela pentsatu zuen Nekane Lazkanok, Ner Group-eko Tolosa Arretxe lantegiko langileak. "Ikusi nuen ezezagutza handia dela dislexiaz ari garenean, jendeak ez dakiela zer den, zer zailtasun dakartzan, edota zein zaila den arazoarentzako erantzun egoki bat topatzea", pentsatu zuen.

Elkarlana, blokeoa apurtzeko

Elkarlana, blokeoa apurtzeko

Eider Goenaga Lizaso

Debako herrigunetik bost kilometrora dago Itziar. Ez da bide luzea, baina distantzia emozionala handiagoa dela diote Gilen Garcia Debako alkateak (EH Bildu) eta Arantza Egaña Itziarko auzo alkateak. "Distantzia hor dago, baina, hori baino gehiago, Debak eta Itziarrek nortasun ezberdinak dituztela esango nuke; landa eremua da bat, eta kostako herria bestea. Bestalde, Itziarrek Urola bailararekin egiten du muga, eta badago hara joateko joera", dio Egañak. Administratiboki, Itziarrek tokiko administrazio txikia (auzo udala deitzen diote) dauka 2015etik, eta desanexiorako bidea itxita, deszentralizazio hori txukun gauzatzea da orain haien helburua.

Turismoaren eragin poliedrikoa

Turismoaren eragin poliedrikoa

Eider Goenaga Lizaso

Turismoa Donostian ez da modu orekatuan hazten ari, eta ez da iraunkorra. Donostiako EH Bilduren interpretazioa da hori, prentsaren aurrean aurkeztu berri duen dosierrean jasotako datuekin eginikoa. Datuei eta azken urteetan Donostian hartu diren erabakiei erreparatuta, EH Bilduk salatu du Donostiako Udalak alde batera utzi dituela 2017-2021 aldirako turismoaren gida planean jasotako irizpide eta helburuak. Markel Ormazabal zinegotziak salatu du Donostiako Udalaren diskurtsoa partziala dela, ez dietela erreparatzen turismoak eragiten dituen ondorio guztiei. "Turismoaz hitz egiterakoan ahaztu edo baztertu egiten diren hainbat puntu azpimarratu nahi ditugu. Izan ere, modu integralean aztertu behar da turismoa, eta tranpa egitea da soilik haren onura ekonomikoak eta bisitarien errekorrak aipatzen jarraitzea".

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote Zaldunborda geldiarazteko eskatzeari

EAJk eta PSE-EEk uko egin diote Zaldunborda geldiarazteko eskatzeari

Eider Goenaga Lizaso
Gipuzkoako foru gobernuak eskumenik ez duen arren, Zaldunbordako proiektuari buruzko ebazpena onartu zen herenegun Batzar Nagusietan. Bi proposamen zeuden mahai gainean: EH Bildurena bata (Elkarrekin Podemos eta PPrekin adostutako erdibideko zuzenketa eraman zuten osoko bilkurara); eta PSE-EErena bestea (EAJrekin adostu zuten erdibideko zuzenketa).

Bala zuloen atzeko duintasuna

Bala zuloen atzeko duintasuna

Unai Zubeldia

Itzali zen 36ko gerra, zorionez, baina itzaltzen ari dira gerrako oroitzapenetako asko ere, tamalez. "Horregatik, belaunaldien arteko hesi hori apurtzeko ariketa egiten saiatu gara gu", azaldu du Aitor Azurki kazetariak, Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna erakusketaren sortzaileetako batek. "Donostian, Koldo Mitxelena kulturunetik oso gertu, badaude, oraindik ere, 36ko gerra oso latza izan zela erakusten diguten ikur batzuk, eta horiek erakustea da gerraren erantzuna erresistentzia eta duintasuna izan zela azaltzeko bideetako bat".

Inurrien ekarpen txiki-handia

Inurrien ekarpen txiki-handia

Eider Goenaga Lizaso

Julene Illarramendiren ama Eba Elexpururi minbizia lehendabizikoz diagnostikatu ziotenetik hil artekoa hamar urteko prozesu gorabeheratsua izan zen. Illarramendik 10 urte zituen amaren bularreko minbiziaz hitz egin ziotenean. "Minbiziaz ez nekien ezer. Amari ilea eroriko zitzaiola soilik, eta ez nuela hori nahi". Hamar urtetan asko ikasi zuen minbiziaz, horren ondorioez, gaitza duenaren eta gertukoen sufrimenduaz, itxaropenaz, indarraz...