Aitziber Arzallus
Irungo San Martzialgo lehenengo guduaren 500. urteurrena izango da aurki: 2022ko ekainaren 30ean, hain zuzen. Baina, data horretan, irundarrek ba al dute zer ospatzekorik? Batzuek, ezetz uste dute, Nafarroako Erresuma Gaztelaren menpetik askatzeko huts egindako saiakera izan zelako; beste batzuek, ostera, baietz, Irun Frantziaren esku erortzetik salbatu zutelako. Emaitza bat bakarra izanik ere, kontatzeko moduek aldatu egiten dute gertatutakoarekiko ikuspegia.
Iñaki Garrido historialaria da Irun Frantziaren esku erortzetik salbatua izan zela pentsatzen dutenetako bat. Hain zuzen ere, San Martzialgo gudaren 500. urteurrena goraipatzeko Irunen sortu duten fundazioaren lehen ekitaldia Garridok gaiari buruz idatzi duen liburuaren aurkezpena da. Aldiz, Luis Maria Martinez Garate ingeniariak eta Nabarraldeko kide eta fundatzaileetakoak oso bestelako iritzia du. Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditu zuen, eta San Martzialgo guda 1512an galdutako subiranotasuna berreskuratzeko saio bat izan zen. Nafarroak Frantziaren laguntza jaso zuen Gaztelaren kontra egiteko.