gipuzkoa

Mirandaolari sua dario berriz

Mirandaolari sua dario berriz

Tere Madinabeitia
Hilabete batzuen ondoren, sutegia piztu da berriro Mirandaolan, eta mailu hotsak entzuten dira. Pandemiaren eraginez, geldi egon da Legazpiko burdinola, baina Lenbur fundazioak berriz ere martxan jarri du, eta bisitariak jasotzeko prest dago.

Irailera begira, baina batere ziurtasunik gabe

Irailera begira, baina batere ziurtasunik gabe

M. Garate

Erabat geldirik daude zerbitzu berezia ematen duten autobusak. Eskoletako lana bertan behera geratu zitzaien martxoan; turistekin ez dute lanik; erretiratuek eta udalekuetako haurrek ez dute ibilaldirik egiten; kirol lehiaketarik ez dago; ezkontzak atzeratu egin dituzte…. Iraila noiz iritsiko zain daude. Ikasturtea hasten bada, argi pixka bat ikusiko duten itxaropena dute, baina, gainerakoan, panorama beltza da, eta luze jo dezake. "Enpresen %30 galtzeko arriskua ikusten dugu", esan du Aitor Cuadrak, Direbusen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bozeramaileak.

Maiatzaren hasieran sortu zuten plataforma hori. "Mugimendu espontaneo bat izan da, eta ikaragarri handitu da, enpresa guztiok berdintsu baikaude. Dena gelditu da". Hego Euskal Herrian, 2.600 langile inguru aritzen dira sektorean, eta, batez beste, hamahiru autobus ditu enpresa bakoitzak. Baztertuta sentitzen direla dio. "Ohiko laguntzak bakarrik argitaratu dituzte; ez dago aparteko laguntzarik guretzat". Aurtengo udan, ohiko lan bolumenaren %5 izaten ari direla azaldu du, eta uste du enpresa bakar batek ere ez duela urtea irabaziekin amaituko. Gehienek Kreditu Ofizialeko Institutuaren kredituetara jo dute. "Baina horiek ere itzuli egin behar dira. Eta bola handitzen bakarrik ari gara, ibilgailuak ordaintzen eta ari garelako, diru sarrerarik gabe".

Denbora gutxian garraio sektorea goitik behera aldatzeko arriskua ikusten du. "Egoera honek prekaritate handiagoa ekarriko du, erabateko ziurgabetasuna dagoelako kontratuak egiteko. Eta ez digu guri bakarrik eragiten, garraioaren inguruko guztiei baizik. Hor daukagu, adibidez, Goierrin, autobus ekoizle oso sendo bat". Enpresak korporazio handien esku geratzeko arriskua ikusten du Cuadrak. Beste sektore askotan bezala, "monopolizatzeko joera" ikusten du. "Guztiok dirurik gabe bagaude, inbertsio funtsen esku gera gaitezke, eta auskalo non bukatuko luketen erabaki guneek".

Egoera larria dela esan du Aizpurua Autobusak enpresako kudeatzaile Aintzane Aizpuruak ere. "Berragerraldien kontu honekin, gero eta okerrago ikusten dugu dena. Lehen behintzat, uste genuen irailean eskolak hasiko zirela, baina, orain, hori ere ez dugu hain argi. Eta hasten badira ere, ez dakigu lehen adina irteera egingo dituzten ere". 30 autobus dituzte, eta, eskolako garraioari esker, dozena bat izaten zituzten martxan egunero. Martxotik ekainera bitartean izan ohi dute lan gehien, ikastetxeetako ibilaldiengatik. Eta udan ere izaten zituzten ohiko jarduerak: udalekuetako irteerak, estropadak, kirol lehiaketak, herrietako festetara joan-etorriak...

Autobus batzuk erretiratu egin dituzte. "30etik, sei bakarrik utzi ditugu, zerbait suertatuko balitz ere prest izateko". Eta aldi baterako erregulazio espedientean daude langileak. "Birusa dabilen bitartean, ez dut konponbiderik ikusten, baina enpresei eusteko laguntzak eskatzen ditugu". Adierazi du eskola garraioa bertan behera geratu arren, ez dutela inolako kalte-ordainik jaso; ibilgailuen azterketa teknikoa ere berdin-berdin pasatu behar izaten dutela; bidaiarien asegurua ordaindu behar dutela, nahiz eta bidaiaririk ez izan; udal batzuek udal zergari ere eutsi egin diotela; ibilgailuen garantien eta amortizazioen kontua ere hor dagoela... "Gastu txiki pila bat dira. Horrez gain, burokraziaren kontua dago: martirio hutsa da. Eskerrak elkarri laguntzen diogun".

Beldurraren albo kalteak

Beldurraren albo kalteak

Miren Garate
Telelanagatik, aisialdiko ohiturak aldatu egin direlako, eta beste hainbat arrazoiren eraginez, joan-etorriak gutxitu egin dira; gainera, jendeak seguruago ikusten du autoa. Hala, garraio publikoaren erabilera nabarmen murriztu da pandemia hasi zenetik.

Non dago Kilimon?

Leire Narbaiza

Errepidez bidaia bat egiten dudanean beti izaten dut gogo bera: bide bazterrean dauden seinaleei jaramon egin, eta iragartzen dituzten eliza, etxe, zubi eta abarrei bisita egitea. Automobila gelditu, eta ezagutzea panelean iradokitzen duen guztia. Seguru nago sorpresa on asko hartuko nituzkeela. Txarren bat ere bai, ez dut dudarik.

Umetatik horrela ibiltzeko guraria badut ere, ez dut inoiz egin, helmugak beti agindu duelako, iritsi beharrak frenatu duelako nire nahi hori. Zer esanik ez bidaiakideen betoa, alderrai ibiltzeak jende gutxi erakartzen duelako.

Laguntza eske, laguntzeko

Laguntza eske, laguntzeko

Urko Etxebeste

Juneren Hegoak gobernuz kanpoko erakundeak ez ditu eten nahi abian dituen egitasmoak. Larri gaixorik dauden haurrak dituzten familiak laguntzen jarraitzea dute asmoa. Baina baliteke COVID-19ak sortutako krisiak eragina izatea haien zereginean, eta beldur dira hain beharrezkoa duten ekarpen ekonomikoan murrizketak izango dituztela. Boluntarioak dira erakundean lanean dabiltzanak, beste eragile eta elkarte askorekin sarean lan egiten dute, eta elkartasun keinua egiteko prest dauden guztiak onartzen dituzte. Iazko datuen arabera, 61 boluntariok bat egin zuten gaixorik dauden haurren senitartekoei laguntza eta arreta emateko egitasmoarekin.

Akordiorik gabeko kiroldegia

Akordiorik gabeko kiroldegia

Beñat Alberdi

Agorrosin kiroldegiak oraindik ez dauka kudeaketarako ikuspuntu komunik Bergaran, Elgetan eta Antzuolan. Izatez, Bergarako Udalak martxan jarri zuen abonamendua ordaintzeko erroldatuen eta ez-erroldatuen arteko bereizketa, %30en aldearekin. Bergarako lurretan dago kirol gunea. Beste bi udal gobernuek, ordea, bergararrek bezainbeste ordaindu beharko luketela uste dute, euren herrietako kirol beharrak ase behar dituelako Agorrosinek. 2019ko aurrekontuei jarri zieten helegitea, baina gaia berriz dago mahai gainean 2020an sartu eta gero.

Irriak eta emozioa bat Gure Zirkuan

Irriak eta emozioa bat Gure Zirkuan

Onintza Lete Arrieta

Izugarria da. Barre egiten duzu, ikusten duzu zer abilezia dauden hementxe bertan, zer desberdinak, eta umeekin etortzeko ere kristoren aukera da. Helduok ondo pasatzen dugu, baina umeek ere bai". 3 eta 6 urteko umeekin izan dira Gure Zirkua ikusten, asteazken arratsaldean, Orion, herriko bertako familia bat. Seme nagusiari akrobaziak gustatu zaizkio gehien: "Mutil txikia ere atera da monopatinean, eta akrobaziak gustatu zaizkio bereziki semeari. Barre ere egin du, baina pasarte batzuk oraindik ez ditu ulertzen, helduontzako direlako bereziki".

Erromesaldi zaila bezain benetakoa

Erromesaldi zaila bezain benetakoa

Donejakue bidea egiten ari diren bi erromes dira Kim Nam-joon Donostian bizi den korearra eta Julio Bravo madrildarra. Bidera atera diren gutxi horietako bi. Horretarako ere, urte berezia baita aurtengoa. Batetik, zailago bihurtu da erromesaldia, aterpetxe publikoak itxita daudenez, ostatuak bilatzeko lana ere batu zaielako eguneroko kilometroei. Bidean edo aterpetxeetan aurkitutako jendearekin izan ohi diren hartu-emanak ere ez dira hain naturalak, koronabirusagatik elkarrengana gerturatzeko mesfidantza handiagoa dagoelako. Bestetik, ordea, "benetakoagoa" ere bihurtu da. Ez dago beste urteetan adinako erromes olderik, eta horrek kilometro asko bakarrik egitera behartzen ditu ibiltariak, beren baitara biltzera. "Lehengo Donejakue bidearen antz handiagoa du;uste dut bereziki polita dela aurten egitea", esan du Bravok.

Partida 22ra iritsi da

Partida 22ra iritsi da

Asier Imaz
Amezketako ukuilu batean hasi zen partida. 1975. urtea zen, eta herrian taberna bakarra zegoen. "Gazte piloa zer egin ez genekiela ibiltzen ginen. Batek, ukuilu bat zuela esan zuen, eta hura konponduz gero elkarteren bat jartzerik izango genuela. Horrela sortu zen Zazpi Iturri".

Ametsa eskubideen gainetik

Ametsa eskubideen gainetik

Ariane vierbücher

Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren puntu kritikoetako bat da Jerusalem. Uztailaren 1ean, Tel Avivek Zisjordaniako lurralde palestinarraren %30 inguru atxikitzeko prozesua hasiko zuela iragarri zuen. Nazioartearen gaitzespena izan du erabakiak —ez, ordea, AEBena—, eta ahots asko altxatu dira esanez anexioak eskualdeko gatazka arriskua areagotuko lukeela. Argudiatu dute anexioa nazioarteko zuzenbidearen urraketa larria dela, palestinarren aurkako apartheid adibide bat izango litzatekeela eta nazioartean adostutako bi estaturen konponbidea higatzen duela.