gipuzkoa

Artisten garapenerako habia

Artisten garapenerako habia

Eneritz Maiz Etxarri

Bi artista eta hiru asteko egonaldia. Hirugarren urtez jarraian antolatu dute Alkizako Sormenaren Kabia, eta astebete luzatuta dator aurtengoa. Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek hausnartu, sortu, esperimentatu eta esperientziak partekatzeko egonaldian parte hartzeko izen ematea zabaldu du. Sorkuntza artistikoa gizarteratzeko eta artisten lanari ikusgarritasuna emateko akuilu lana egin nahi du Alkizako Sormenaren Kabia ekimenak.

Are zailagoa bihurtu da egoera

Are zailagoa bihurtu da egoera

Laida Goiburu

Koronabirusaren eraginez, hainbat denda, jatetxe eta enpresak jarduera eten dute tarte batez, eta etxe askotan ez da diru sarrerarik izan. Horren jakitun, hainbat talde edo elkartek laguntzak eskaini dituzte zaurgarritasun egoeran dauden herritarrentzat, Caritasek, esaterako. Gipuzkoan, 1.023 etxetan aritu da lanean Caritas alarma egoera ezarri zenetik, martxo erditik; guztira, 2.340 pertsonak eskatu dute haien laguntza martxoaren 18tik, eta %37k aurretik ez zuten izan harremanik elkarte horrekin.

Normaltasun berrirako jaiak

Normaltasun berrirako jaiak

Beñat Alberdi

Sanjoanak ospatu beharko lirateke Gipuzkoako herri askotan datorren astean: Arrasaten, Hernanin, Eibarren... Koronabirusak sortutako krisiak, dena den, hamaika muga jarri ditu, San Joan sua piztea tartean. Udak aurrera jarraituko du, ordea, eta beste hamaika festa iritsiko dira. Horren erakusgarri, Aretxabaletan jadanik Andramaixak antolatzeko lanean ari dira txosna batzordeko kideak, eta sanmigelak prestatzen ari dira Oñatin; abuztuan eta irailean dira festa horiek, hurrenez hurren. Ziurtasunik gabe, baina atontzen ari dira egitarauak.

Ahulak ahulari, alua!

Juan Luis Zabala

Irakurri al duk 22 elkartek ETBko Barre librea saioaren aurka plazaratu duten salaketa? —galdetu zidan joan den larunbatean—. Saioko esketx batzuk arrazistak direla, black-face delakoa "estereotipo iraingarriz" betetako praktika dela...

“Denboraldia aurrera ateratzeko zerbait izango dugu behintzat”

“Denboraldia aurrera ateratzeko zerbait izango dugu behintzat”

Aitziber Arzallus

Hondartza denboraldi "arraroa" espero dute Zarautzen. Hala dio Ibon Elorza toldozainak (Zarautz, 1961), edo toldozain ohiak, aurten ezingo baitute hondartzan toldorik jarri. Debekuak "egoera zailean" utzi dituela aitortu du, "negu guztia udako denboraldiari begira lanean" pasatu eta gero ezingo dutelako ordainik jaso. Udalak, baina, zeregin berria jarri die hastear den denboraldirako: toldozainak arduratuko dira hondartzako sarbideak eta edukiera kontrolatzeaz.

Haurrentzako agenda, oraindik osatu gabe

Haurrentzako agenda, oraindik osatu gabe

Miren Garate

Konfinamendua dela medio, sei aste egon ziren haurrak etxetik atera gabe; egunean ordubete ateratzeko baimena eman zitzaienean, lagunekin ez jolasteko esan zitzaien, distantziak mantendu behar direlako; eta eskolara ere ezin dira joan oraindik. "Beren berdinekin jolasteko aukerarik ez dute izan, eta itxialdiak eragindako ondorio emozionalak igartzen zaizkie", esan du Amaia Perez Elorza Urtxintxako kideak. Aisialdi elkarte horrek eta beste batzuek —Astialdi sarea elkartean biltzen direnek— Ume eta nerabeentzako aisialdi hezitzaileko jarduerak dituen 2020ko uda baten alde izeneko adierazpena atera dute. Inoiz baino beharrezkoagoa iruditzen zaie aurtengo udan ere udalekuak antolatzea. Eta ez kontziliazioa errazteko bakarrik. "Iruditzen zait begirada batez ere gurasoen beharretan jarri dela, baina beharra haiek dute: haurrek eta gazteek. Ez dakit instituzioak konturatzen diren horretaz".

Txilibituak, isilik aurten

Txilibituak, isilik aurten

Erik Gartzia Egaña

Uda giroko festen denboraldia hasi berri da. COVID-19ak baldintzatuta, bertan behera utzi behar izan dituzte batzuk, eta ezohiko moduan ospatuko dira beste batzuk. Irungo sanmartzialek goiburu asko sortzen dituzte: ekainaren 23an dira hastekoak, eta alardea izan ohi da ekitaldi nagusietako bat. Bi alarde egiten dituzte herrian, parekidea eta baztertzailea, eta alarde parekideko kideek apirilean iragarri zuten ez zutela desfilerik egingo.

Eskuak lehen sektorearentzat

Eskuak lehen sektorearentzat

Josu Artutxa Dorronsoro
Eskulana behar duten baserritarrekin eta nekazariekin lan eskabideak bideratzeko zuzenean harremanetan jartzea, horixe da erronka. Euskal Nekazarien Batasunak (Enba) lan poltsa bat eratu du Nekazari Gazteen Elkartearekin (Asaja) eta geolokalizazioan mundu mailako liderra den Ingurumen Sistemak Ikertzeko Institutuak (ESRI) Espainiako Estatuan duen enpresarekin lankidetzan. «Euskal Herriko lehen sektorea txikia izan arren, eskulana behar izaten da bai udan eta bai udazkenean», azaldu du Xabier Iraola Enbaren Gipuzkoako koordinatzaileak.

Fenomeno paranormalak eta euskara

Leire Narbaiza

Ez dakit inoiz Iker Jimenezen saioa ikusi duzuen, seguru nago baietz, Hegoaldekoak bazarete, behintzat. Cuarto milenio du izena, eta fenomeno paranormalez, OHEz (objektu hegalari ezezagunez), konspiranoiez eta abarrez hitz egiten du bertan. Gidoilariak gozatzen ibiliko dira pandemiarekin, beste hamar denboralditarako ere emango dielako materiala. Bada, programa horretan teoria bat defendatzen dute: eraikin baten hormen artean bizi izandako gertaerak indartsuak eta bortitzak badira, paretak sentimendu horiekin blaituta geratzen dira, sufrimendu hori kutsatuta geratzen da bertan, alegia. Jakina, fenomenoa sufritzen dutenak beti izaten dira ospitale psikiatrikoak, kartzelak, barnetegi krudelak... Oinazea eta terrorea aterpetu duten etxeak aztertzen dituzte, psikofoniekin-eta. Beldurgarria (hartu nahi duzuen zentzuan).

“Erditzea ez da gauza fisikoa bakarrik; emozionala ere bada”

“Erditzea ez da gauza fisikoa bakarrik; emozionala ere bada”

Unai Zubeldia

Sei urteko ibilbidea dauka Magale elkarteak. Etxeko erditzeetan laguntzen du elkarte horrek, eta Josune Ibargoien emagina eta edoskitzean aditua (Irun, 1988) da sortzaileetako bat —Clara Rosas emagin eta osteopatarekin sortu zuen proiektua—. Ibargoienek azaldu du urtetik urtera "gero eta jende gehiagok" ematen duela haurra etxean jaiotzeko pausoa, baina azken asteotan "asko" igo dela kopurua. COVID-19aren eta konfinamenduaren beste ondorioetako bat da hori.