gipuzkoa

Egitaraua

1990eko hamarkadan musikaren industriak emandakoaren errepasoa egiteaz gain, publikoa dantzan jarriko du bihar Back to the 90’s jaialdiak. 18:00. High Fidelity filmaren jatorrizko bertsioaren proiekzioa, Itsas Etxea auditoriumean. 20:00. 1990eko hamarkadan Spike Jonze, Michel Gondry eta Chris Cunningham zuzendariek ekoitzitako bideoklipen maratoia, Itsas Etxea auditoriumean. 23:00. Disko jartzaileen emanaldiak, Uxoa pubean. Wonder hits 90’s izenburupean,...

Denboran atzera, dantzan

Denboran atzera, dantzan

Rebeka Ruiz
Aurtengo arrantza sasoiarekin itxaropentsu dago Amua kluba, eta beita prestatzen hasi da dagoeneko. Aurtengo lehen jaialdia egingo dute bihar, baina ez da azkena izango, 2020a "biziki indartsu" baitator elkartearentzat.

Maitasun pixka bat

Leire Narbaiza

Spain is back, Spain is here to stay" (Espainia itzuli egin da, Espainiak iraun egingo du) bota zuen Arancha Gonzalez Laya Espainiako atzerri ministro berriak kargua hartu zuenean (ez kargu hartu, ezta kargutu ere), Madrilen. Munduak ondo uler ziezaion, ingelesez, inperioaren hizkuntzan, nazioartea berari begira balego bezala. Ez nekien, ordea, Espainia inora joanda zegoenik. Nora, baina? Martera? Ilargira? Hori ez zait argi geratu. Bigarren zatiari, berriz, esanahi bi hartzen dizkiot. Bata: Espainiak, ilargitik etorri ondoren, Lurra planetan segituko duela. Eta bigarrena: Espainia bat, eta ez 51 (euskaraz ez du errimarik, pena). Hau da, ez dela disolbatuko. Hartu nahi duzuena, edo biak, edo beste aukeraren bat. Horrelako ekitaldi domestikoan, non estatu barruko begi eta belarriak adi egongo diren, esaldia ingelesez botatzea kosmopaletismoaren erakusgarri hutsa da, ez da hala? Koplexuen adibidea.

Plazan abestu eta betikotu

Plazan abestu eta betikotu

Asier Zaldua

Bertsoari harria, bertsolariari omenaldia. Koldo Izagirre idazle pasaitarrak lotura horretatik sortu zuen, iazko ekainean, Bertsoaren harria liburua, eta Urretxuko Udalak herrira eraman du proiektua, Joxe Mari Iparragirre musikaria jaio zenetik berrehun urte betetzear direla —aurkezpen ekitaldiak eta bertso saioak egiten ari dira liburuan aipatzen diren bertsolarien herrietan—. Bertako eta kanpoko eragileen laguntzarekin, urte guztian hamaika ekitaldi antolatuko ditu udalak, eta horietan lehena izan da Izagirreren liburuaren aurkezpena. Urtarrilaren 14an egin zuten aurkezpena, eta bertan izan ziren Iñaki Murua eta Maialen Akizu bertsolariak.

Eskulturak

Fernando Bengoetxea Altuna, Pernando Amezketarra. 1764-1823. Juan Lopek egin zuen eskultura, 1964an, Amezketan. Ramos Azkarate. 1847-1904. Tolosa. Juan Lopek egin zuen eskultura, 1965ean, Tolosan. Iñaki Eizmendi, Basarri. 1913-1999. Zarautz. Palmiro Harok egin zuen eskultura, 1985ean, Zarautzen. Indalezio Bizkarrondo, Bilintx. 1831-1876. Donostia. Ezezaguna da 1885eko eskulturaren egilea. Ereñotzuko bertsolariak. Hernaniko Ereñotzu auzoko bertsolarien omenezkoa da eskultura....

“Aurrerapenak dauzkagu orain, baina sukaldaritza ez dugu batere hobetu”

“Aurrerapenak dauzkagu orain, baina sukaldaritza ez dugu batere hobetu”

Unai Zubeldia

Astigarragako Errekalde baserrian jaioa da Charo Zapiain (1946), gaur egun Roxario jatetxea dagoen toki berean. Egun, lantoki eta bizitoki du garai batean familiaren baserria zena, eta ondoko eraikinean aritzen dira lanean hiru anaiak, Zapiain sagardotegian. Bakailao tortillak dauka sona handia Roxario jatetxean, baina "etxeko produktu guztiak mimatzen" saiatzen da beti Charo Zapiain. Astigarragatik Donostiara lehenengo, trena hartuta Frantziara eta Alemaniara gero... Hizkuntzak ikasita, itzultzaile lanetan eta turismo arloan aritu zen hainbat urtez, baina sukaldeko goxotasunean ari da lanean azken berrogei urtean. Gogotsu dago hasi berri den sagardotegi garairako.

Beharren neurriko familiak

Beharren neurriko familiak

Miren Garate
Luisak 10 urte ditu. Atzerapen kognitiboa eta epilepsia ditu, eta ikusmen mugatua. Oso maiz izaten ditu buruko minak, eta portaera kontrolatzeko zailtasunak ditu, bai helduekin, baita umeekin ere. Mariak 16 urte ditu. Ez du bere familiarekin harremanik izan nahi. Oso itxia da, eta asko kostatzen zaio harremanak egitea, baina harrera familia bat eskatzen du.

50

HAURRAK, FAMILIA ZAIN Behar bereziak dituzten 50 haur bizi dira gaur egun Gipuzkoako harrera zentroetan. Borondatezko familiek ez diete balio haur horiei.

Eskakizunak

EAEn familia harrera arautzen duen 179/2018 Dekretuak zehazten du zer baldintza bete behar dituzten harrera familia espezializatuek. Prestakuntza Ikasketak. Gizarte Hezkuntza, Irakasle, Erizaintza, Medikuntza, Pedagogia, Psikopedagogia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Lan edo Gizarte eta Kultura Antropologiako diploma, lizentzia edo gradua izatea, edo, halakorik ezean, unibertsitatekoak ez diren baina osasun arloarekin edo gizarte komunitatearekin edo gizarte hezkuntzarekin...