gipuzkoa

Taladrina zainetan

Leire Narbaiza
Taladrina usaina gustatzen zait. Edo agian esan beharko nuke taladrina usainak nire ume-denboratara eroaten nauela, eta aromek duten oroitarazte indarraren bidez txikitako sasoira itzultzen nauela.

“Lur jota, neure burua hiltzekotan egon naiz”

“Lur jota, neure burua hiltzekotan egon naiz”

Eider Goenaga Lizaso

Bere infernua 30 urte zituenean hasi zen, eta egun, 41 urterekin, infernutik atera ezinik jarraitzen du. 11 urteotan, suizidatzea ere pentsatu du Ainhoa Txokarrok. "Lur jota egon naiz, neure burua hiltzekotan bitan". Xabier bikotekidearekin agertu da hitzordura —ez du abizenik eman nahi—. 2012an ezagutu zuten elkar, eta biak antzeko egoeran egoteak elkartu zituen.

Etxe kaleratzeak berrindartzeko beldurra

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformako Marce Garciak dio bankuek egiten zituzten etxe kaleratzeak "gutxi gorabehera kontrolpean" zituztela azkenaldian. "2013tik, plataforman eraman ditugun hipoteken exekuzio kasu guztiak geldiaraztea lortu dugu". Abusuzko klausulen gaia dela eta, epaitegiak gainezka daudela dio, eta horrek eragina izan duela, baita bankuek euren irudi txarra nolabait garbitu nahi izateak ere.

Bidasoa berde eta garbi baten alde, auzolana

Bidasoa berde eta garbi baten alde, auzolana

Imanol Saiz

Auzolanean hiria eta ingurua garbitzea: hori izan da Irungo herritar talde baten asmoa. Joan den martxoaren 24an, 25 bat laguneko talde hori Arbes auzo ingurua garbitzen aritu zen, bidean aurkitu zituzten hondakin guztiak jasotzen. Antolatzaileek Garbi Eguna izena jarri diote "ekintza berdeari". Talde ekologistako kideek argi dute ibilbide luzeko egitasmoa izango dela, eta hilaren 28an egingo dute hurrengo irteera berdea. Lehenengoan egin bezala, Arbes ingurua garbituko dute apirileko azken igandean ere. Mendialdean hasi, eta hirian amaituko dute ibilbidea. Taldeko kideek "irundar guztiei" dei egin diete garbiketa lanetan laguntzeko.

Errailetako memoriak

Errailetako memoriak

Karmele Uribesalgo Alzola
Joan den urtean ehun urte bete ziren Vasco Navarro trena Arrasatera iritsi zenetik, eta 50 behin betiko kendu zutela. Bailarako garraiobide garrantzitsuenetako bat bilakatu zen mende erdi horretan, baina Espainiako Gobernuak, errentagarria ez zela iritzita, kendu egin zuen Lizarra (Nafarroa), Gasteiz eta Bergarako Mekolalde auzoa lotzen zituen trena.

Krimenik handiena, etsitzea

Krimenik handiena, etsitzea

Unai Zubeldia

Bi urte neuzkaneko bideoren bat ere badaukat etxean baloiari ostikoka ageri naizena; nik betidanik argi eduki izan dut futbolari izan nahi dudala". Ez suhiltzaile, ez irakasle, ez zientzialari eta ezta astronauta ere. "Lehenago ezin nuenez, 8 urterekin eman nuen izena Antiguokon, eta ordurako oso argi neuzkan gauzak; berdin zitzaidan hemen, Norvegian, AEBetan edo munduko zein txokotan, baina futboletik bizi nahi nuen nik". 18 urte dauzka Aimar Samaniego Apezetxea donostiarrak, eta Antiguoko, Kostkas eta Vasconia igarota, AEBetarako bidea hartuko du uztailean. Lincoln Memorian Universityra joango da donostiarra, kirol eta ikasketa beka bati esker, Harrogate hirira, Tennessee estatura.

Hamar urte geroago, etxean bezala

Hamar urte geroago, etxean bezala

Josu Artutxa Dorronsoro

Euskal Herriaren antzekoa" da Eslovenia, Aitor Imaz Larreta KUP abesbatzako presidentearen arabera. Europa erdialdeko herrialde menditsu bat da, Italia, Kroazia, Hungaria eta Austriaren mugan. Esloveniako Errepublika Jugoslaviako Erresumaren parte izan zen 1945era arte. Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako errepublika federatu bat bihurtu zen ondoren, 1991n independentzia lortu zuen arte. Ia bi milioi biztanle bizi dira han; erdiak, Ljubljana hiriburuan eta beste hirietan, eta beste erdiak, herri txikietan eta mendi garaietan.

Egitaraua

Ondorengoak dira hainbat udalerritan antolatu dituzten ekitaldietako batzuk: Apirilak 20 Getaria 10:30-14:30. Liburu eta Disko Eguna: berreskuratutako diskoen eta liburuen azoka solidarioa, Berdura plazan. Apirilak 21 eta 22 Zarautz 10:30-14:30 eta 16:00-20:00. Bigarren eskuko liburu eta disko azoka, Zigordia kalean. Apirilak 23 Donostia 09:30. Hasiera ekitaldia Gipuzkoa plazan, Txistularien Udal Bandarekin. 10:30-11:30. Emily Bronteren Gailur...