gipuzkoa

Iban Nikolai: “Mikromundu bat da hau, eta jende dezente mugitzen da inguruan”

Iban Nikolai: “Mikromundu bat da hau, eta jende dezente mugitzen da inguruan”

Eider Goenaga Lizaso

1997an, didjeriduak konkistatu egin zuen Iban Nikolai (Oiartzun, 1978), eta geroztik ez du askatu instrumentua. "Munduko haizezko instrumenturik sinpleena" izan arren, aukera ugari eskaintzen duela dio, eta, hori erakutsi asmoz, emanaldiak eskaintzen ari da herriz herri. Tolosako Hiru tabernan izan zen igandean; Donostiako Aurresku tabernan joko du martxoaren 15ean, eta Iruñeko Herriko tabernan, apirilaren 3an. Sei disko kaleratu ditu Nikolaik, eta musikari ezagun ugarirekin egin ditu kolaborazioak: besteak beste, Pascal Gaigne, Xabi San Sebastian, Zea Mays, Ibon Koteron, Briganthya eta Oreka TXrekin.

Lou, bizi-bizirik

Lou, bizi-bizirik

Aitziber Arzallus
Oroitzen dena inoiz ez bada hiltzen, bizi-bizirik jarraitzen du Lou Olanguak. Besteak beste, Humedecidos, O.K. Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslaria izan zen zarauztarra; 80ko hamarkadan, punk-rock munduan emakumerik ia ibiltzen ez zen garaian oholtzara igo ziren gutxi haietako bat.

Kooperatibismoa arte bihurtuta

Kooperatibismoa arte bihurtuta

Unai Zubeldia

Merkatuari begira bizi da kooperatibismoa. Negozioak, produktu berriak, balantze ekonomikoak, salmentak... Egunerokoan ohiko kontuak izaten dira horiek Mondragon korporazioan, baina, herritarrengana gerturatu nahian, 75 urte luzeko mugimendu horri musika jartzea erabaki zuten lehenengo —Humanity at music—; kooperazio lanarekin narrazio laburrak, bertsoak eta ilustrazioak batu, eta 2018ko abenduan liburua kaleratu zuten ondoren; eta bide horretan sortutako elkarlanarekin "ikuskizun erraldoi bat" sortzea erabaki zuten azkenik.

Itxaronaldi luzea IAT-n

Itxaronaldi luzea IAT-n

Eider Goenaga Lizaso

Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa (IAT) pasatu behar duten ibilgailuen jabeei ohartarazpen argi bat egin die Alfonso Artolak: ibiltzeko garaiz, eta ez uzteko ibilgailuaren azterketa azken unera arte. Arrazoi argi bat dago horren atzean, Gipuzkoan, IAT azterketa egiten duten zentroetan, ordua ez dute ematen berehalakoan. Irungoan ez dago ordurik martxoaren 20ra arte; Urnietan, berriz, martxoaren 26rako ari dira ordua ematen.

Zenbait aldaketa

Hainbat eskakizun zorroztea edo aldatzea ekarri du IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoak arautzen dituen Europako zuzentarauak. Hauek dira maiatzetik aurrera indarrean diren aldaketa aipagarrienetako batzuk: Gasen emisioa. Gasen emisioan egon daitezkeen akatsak detektatzen dituzte autoak daraman OBD (On Board Diagnostics) sistemaren bidez. IATko aztertzaileek autoaren ordenagailuarekin lotzen den konektagailua baliatzen dute horretarako. Euro5 eta Euro6 ibilgailuetan...

Harremanak estutzeko zubia

Harremanak estutzeko zubia

Kerman Garralda Zubimendi

Familia batek baino gehiagok utzi behar izan du Ormaiztegi, hainbat arrazoi tarteko, eta kontrako bidea ere egin dute beste askok. Funtsean, edonor izan daiteke migratzaile. Horregatik, migrazioaren fenomenoa aztertu eta lantzeko proiektuari ekin dio Zumalakarregi museoak, herriko beste hainbat eragileren laguntzarekin. "Herritarren arteko berdintasuna ikusaraztea eta elkarren arteko harremanak estutzea da helburua", azaldu du Mikel Alberdik, museoko langileak. Hiru adar ditu proiektuak: munduko hainbat jakiren ikastaro eta bazkari bat egitea, ikasleekin lantzeko gida didaktiko bat sortzea, eta erakusketa bat egitea.