gipuzkoa

Lehenengo galbahe serioa

Lehenengo galbahe serioa

Unai Zubeldia 1 Aurreko denboraldiarekin alderatuta, zein aldaketa izan dituzue taldean? 2 Zein helburu dauzkazue denboraldi honetarako? 3 Zein dira faboritoak Euskotren ligan sartzeko? 4 Zerekin geldituko zinateke gustura denboraldi amaieran? Ez da giro izango, ez estropadaren atariko orduetan eta ezta uretan bertan ere. Arraun klubek asteburu honetako palakaden arabera egituratu beharko dute denboraldi guztia,...

Andoni Larrañaga: “Bide tradizionaletik irteteko, asko eragiten diogu buruari”

Andoni Larrañaga: “Bide tradizionaletik irteteko, asko eragiten diogu buruari”

Eider Goenaga Lizaso

Ezkio-Itsasoko Adaki publizitate agentziaren sortzailea eta proiektuen kudeatzailea da Andoni Larrañaga (Antzuola, 1969), Tomas Mendizabalekin batera. Zazpi lagun aritzen dira lanean enpresan, eta Larrañagak garrantzi handia ematen dio taldeari. Ikusmen murriztua dut kanpainarekin SaludFestival publizitate jaialdian jasotako bi sariak talde lanaren emaitza direla dio.

‘Gitarra zahartxo bat’ hartuta, bidaian

‘Gitarra zahartxo bat’ hartuta, bidaian

Miriam Luki

Urretxuko Santa Anastasia jaietan, irailean, bada kantuagatik bereizten den une bat. Igandean, Euskal Jai egunean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldea osatzen duten musikariek geldialdia egiten dute, eguerdi partean, Jose Maria Iparragirre koblakaria (Urretxu, 1820-1881) jaio zen etxearen parean —Alde Zaharrean, garai bateko Kale Nagusian eta gaur egungo Iparragirre kalean—. Geldialdia egin, eta jendez inguratuta daudenean, kantuan hasten dira den-denak elkarrekin. Kantuz kantu, momentu batean kale zaharrean barreiatzen dira Iparragirreren Trapu zaharrak abestiaren doinuak. Urretxuarrek orduan bizi izaten dute txinparta baten moduko une berezi hori; neurri batean eurena den ondareaz harro, ahots bakar bat irudikatuz bezala kantatzen dute herriko semearen kantu ezagun hori.

Psilocybe, haria eten ez dadin

Psilocybe, haria eten ez dadin

Olatz Mitxelena

Ez dago edozein elkarteren esku musika alternatiboa programatuz mende laurdena betetzea, eta, horretaz jabetuta, lorpen hori merezi bezala ospatzeko, Hondarribiko Psilocybek egitaraua ondu du udararako. Asteartean aurkeztu zuten programa, Psilocybenean bertan, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea bertan zela. Laudorio sorta izan zuen Sagarzazuk Psilocyberentzat, eta, urteurrenean egin antzera, etorkizunean ere lankidetzan aritzeko konpromisoa agertu zien elkarteko kideei.

Sofan etzanda, euskara bultzatzeko

Leire Narbaiza

Telebista aparatua aspalditik da egongela ia guztietako parte, ezinbestekoa esango nuke, gainera. Gurean, ni jaio eta gutxira sartu zen Helmotz markako gailua, Eibarren bertan egindakoa. Zuri-beltzeko trepeta hartan ikusi genituen luzaroan kanal bakarreko saioak. Hain zen gogorra tresna, ezen ez zen hondatzen, eta, hondatu ezean, telebista berririk ez. Beraz, ETB1 ikusten oso berandu hasi ginen, etxeko gazteenok irrikan egon arren.

750ak gogoratzekoak direlako

750ak gogoratzekoak direlako

Eider Goenaga Lizaso

Uztailaren 30ean beteko dira 750 urte Bergarak hiri gutuna jaso zuela, eta dozenaka lagunek ia bi urte daramatzate lanean urteurren horri begira. Ez dira urtero betetzen 750 urte; gogoratu beharreko urteurrena da. "Duela pare bat urte-edo, ideia horrekin etorri zen udaletxera Gotzon Artzelus. Urteurrena gogoratzea proposatu zigun udaletxeko alderdi guztiei. Bere proposamena zen gogoratzea nondik datorren Bergara eta nola sortu zen, baina baita aurrera begiratzea ere, nora goazen eta nora joan nahi dugun aztertzea. Oso ideia ona iruditu zitzaigun denei", azaldu du Maite Agirre Bergarako kultura zinegotziak.

Herriak aukera dezala

Herriak aukera dezala

Beñat Alberdi

Lurrei dagokienez, Antzuola ez da Gipuzkoako herririk handiena. Biztanleak ere 2.000 pasatxo ditu, handienetatik urrun. Baina udalak pauso handia eman du herritarrek erabakietan parte har dezaten. Urtarriletik martxan dute Antzuola Eitten prozesua, Aztiker soziologia ikerguneak dinamizatuta. 2030eko herria diseinatzea da helburua. Makina bat proposamen jaso dituzte jada; triptiko batean bildu dituzte horietatik ehun, eta etxez etxe banatuko dute orain. Boto bidez, herritarrek erabakiko dute nolako Antzuola eraiki nahi duten.

“Gizartea ‘belarriprest’ denean iritsiko da normalizazioa”

“Gizartea ‘belarriprest’ denean iritsiko da normalizazioa”

Ariane Vierbücher

Euskararen eta euskal kulturaren alde lan handia egin du Agustin Mujika Takolo-k (Lasarte-Oria, 1960). Egin du, egiten ari da eta etorkizunean ere egiten jarraitzeko asmoa du. Gizartea euskaldundu beharra dagoela sinistuta, zeregin horretan jarraitzen du Takolo pailazo gisa ezaguna denak, nahiz eta aspaldi utzi zituen oholtzak. Euskaldun berria da, AEK-ko ikasle eta irakasle izana; irakasle eskolan ikasketak amaitu, eta irakaskuntzan hasi zen lanean; euskararen irakaskuntza eraginkorragoa izan zedin, hainbat ekimen sortu zituen gero: Olentzeroren etorrera, haurrentzako egonaldiak, Euskararen Maratoia... Euskaraldia ekinaldian buru-belarri murgilduta dabil gaur egun. Bihar aurkeztuko dute egitasmoa Zaldibian, gaur egun bizitoki duen herrian.

Musikaren etxea tonua galduta

Musikaren etxea tonua galduta

Eider Goenaga Lizaso

Duela 85 urte musika eskola ireki zuten toki berean dago Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioa, Easo kalean. Apenas egin den obrarik eraikinean, eta ez ditu betetzen kontserbatorio batek beharko lituzkeen baldintzak; gainera, estilo arrazionalistako eraikina denez, ezin da aldaketarik egin egituran. Horrek bi arazo nagusi eragiten dizkie kontserbatorioko irakasleei eta ikasleei: batetik, eraikinaren kontserbazio arazoak, eta, bestetik, espazio falta. 8 eta 18 urte bitarteko umeek ikasten dute kontserbatorioan; 370 ikasle eta 56 irakasle dira orotara.

‘Urikalduak’ salbatzeko

‘Urikalduak’ salbatzeko

Erik Gartzia Egaña

Jose Maria Zubia Aita Mari marinel zumaiarrak ospe handia izan zuen XIX. mendean, Kantauri itsasoko uretan egin zituen hamaika erreskateengatik. Itsasoan galdutakoak salbatuz hil zen, Donostian haren omenez jarritako plakak gogoratzen duenez: "[...] Urikalduak [naufragoak] salbatu nayaz eman zenduben biziya [...]".