Eider Goenaga Lizaso
Agertoki huts bat, eta dozenaka begi oholtza gainean dagoen pertsona bakar horri begira. Ez ileorderik, ez makillaje berezirik, ez mozorrorik... hitza da bitarteko bakarra parean daudenei barrea eragiteko. Barrea eragitea negarra eragitea baino zailagoa dela diote gehienek, baina horretan gogotik saiatuko dira, gaur gauean, Donostia Hiria Comedy bakarrizketa lehiaketaren finalera iritsi diren hiru umoregileak: Telmo Irureta zumaiarra, Jon Martinez Txiki donostiarra eta Auritz Zabaleta irundarra.