gipuzkoa

Nola hil hautatu nahi denean

Nola hil hautatu nahi denean

Eider Goenaga Lizaso

Inork ez daki nola hilko den, noiz hilko den eta zergatik hilko den. Baina, galdetuz gero, gehienen erantzuna bat eta bera da: minik gabe, sufritu gabe... Aldagai gehiago sartzen dira, ondoren, "ez nuke bizi nahi burua galduz gero", "ohean, landare egoeran baino, nahiago dut hil", "ez dut ingurukoentzat karga bat izan nahi", "gertukoak agurtu eta kontu guztiak itxita utzi nahiko nituzke", "maite ditudanak inguruan eduki nahiko nituzke". Horrelako komentariorik egin ez duenik ez da, eta are gutxiago adin batetik aurrerakoen artean. Baina borondate hori idatzita uztea beste kontu bat da. Gipuzkoan, biztanleen %1ek baino gutxiagok daukate egina bizi testamentua edo aurretiazko borondateen adierazpena.

Kronologia

GuraSOSen ekimenez, hainbat prozesu daude martxan:Parte hartzea2016ko uztaila. Parte-hartze prozesua xede zuen egitasmo juridiko bat aurkeztu zuen GuraSOSek aldundian. Uztailaren 28an, diputazioaren ezezkoa jaso zuen. Helegitea jarri zuen GuraSOSek.20...

Berreraikitzeko eskuak

Berreraikitzeko eskuak

Maite Alustiza

Etxe bihurtzen den harresi batekin irudikatu du GuraSOS taldeak egin beharreko bidea: "Gizarte gisa erronka bat dugu. Boterearen gaztelua inguratzen duen harresia, herritarrekiko mesfidantzaren harresia, harriz harri eta pazientziaz desegitea eta harri horiekin beroiekin guztiontzako etxe bat eraikitzea, leiho eta ate irekiak dituena".

Egur zulatzaileen ingurunean

Egur zulatzaileen ingurunean

Maite Alustiza

Aurkikuntza egin berri dute Oñatin: duela 150 urtetik Gipuzkoan desagertutzat jotzen zen asun espezie bat topatu dute Araotzen, Aitzulo kobaren inguruan: asun mintzakara (Urtica membranacea). Donostian eta Irunen jaso zuten haren berri azkenekoz, eta, ordutik, ez da lurraldean berriro ikusi.

“Ongietorri polita jaso nuen Itsasondon, Harrera Egunarekin”

A. Vierbücher

Orain hilabete gutxi iritsi zen Itsasondora Ander San Jose (Lazkao, 1973). Azaroan egindako Harrera Egunean parte hartu zuen. Joan den urtean Itsasondon erroldatutako 28 biztanle berrien artean dago. Kanpotarren artean euskaldun bakarra da bera.

Noiz etorri zinen Itsasondora?

Urriaren hasieratik nago Itsasondon, eta pixkanaka-pixkanaka ohitzen ari naiz.

Non bizi izan zara aurretik?

Lazkaon jaiotakoa naiz, eta bertan bizi izan nintzen 8 urte bete nituen arte. 8 urterekin Donostiara joan nintzen bizitzera, aitaren lanagatik. Ondoren, Lleidan ere [Herrialde Katalanak] bizi izan nintzen bakarrik, eta baita Andoainen ere.

Nolatan erabaki zenuen Itsasondora bizitzera etortzea?

Bakarrik bizi naiz. Donostian etxebizitza eskuratzea oso garestia da; bai alokatzea eta baita erostea ere. Eta ez nuen etxea partekatzeko gogorik. Prezio onean egon daitezkeen etxebizitzak bilatzea zaila da, eta soldata bakarrarekin, zailago. Donostiatik kanpo aukerak bilatzen hasi nintzen, eta, horrela, Itsasondon aukera polit batekin egin nuen topo. Birritan pentsatu gabe etorri nintzen.

Gogoratzen al duzu Itsasondon igaro zenuen lehenengo eguna?

Etxean altzariak muntatzen aritu nintzen. Bukatu ez, koltxoia lurrera bota eta horrela egin nuen lo lehenengo gau hartan.

Irakaslea zara Gabiriako eskolan.

Bai, 3 eta 6 urte bitarteko haurren irakasle naiz. Itsasondora bizitzera etorri ondoren hasi nintzen Gabiriako eskolan lanean.

Aldaketa handia al da hiriburutik herri txiki batera bizitzera etortzea?

Bai, gauza batzuetarako bai. Igual 25 urterekin desberdina izango litzateke. Baina orain dudan ikuspuntuarekin erantzuna beste bat da. Orain ditudan beharrak, gazteagoa nintzenekoekin alderatuz, beste batzuk dira. Orain, bizitza lasaiagoa daramat, eta Itsasondo bezalako herri batek lasaitasun hori ematen dit. Horretaz gain, lana ere gertuan dut. Egia da Donostiak beste mugimendu bat duela, alde horretatik ezin dira konparatu. Lanetik etxera heltzerakoan aparkatzeko arazorik ez dut izaten. Egunero toki berean aparkatzen dut. Ziur gutxik esan dezaketela hori.

Itsasondoko Udalak antolatutako Harrera Egunean parte hartu zenuen.

Bai, udaletxetik deitu zidaten 2016an Itsasondon erroldatutakoei horrelako ongietorri bat egin nahi zigutelako. Udaletxean bildu ginen, eta guretzako informazio oso baliagarria eman ziguten; zeintzuk diren herrian dauden zerbitzuak, elkarteak, ekintzak... Ondoren, herrian barrena bueltatxo bat eman genuen.

Zein da horren inguruan duzun iritzia?

Ongietorri polita jaso nuen. Horretaz gain, sorpresa eraman nuen; Itsasondo herri txikia bada ere, herri mugimendu handia dago. Ez nuen hori espero!

Eta etorkizunera begira zer pentsatu duzu?

Oraingoz, hemen gelditzea da nire intentzioa. Etxea dut, lana dut, eta gustura nago.

[Herriz herri] Itsasondo. Itsasaga itsas ondoan

[Herriz herri] Itsasondo. Itsasaga itsas ondoan

Ariane Vierbücher

Murumendi mendiaren magalean dago Itsasondo, Goierri eskualdean. Gipuzkoaren barren-barrenean. Udalerriaren izenaren inguruan oso teoria desberdinak daude. Gaur egun baserria den Itsasaga izeneko dorre bat zegoen Itsasondon, eta batzuek diote herriaren izena hortik datorrela.

Beste batzuek kontatzen dute Murumendi aldean batez ere isatsa izeneko landarea dela ugari, eta hortik datorkiola.

Etxeko egongelan, ihesbiderik gabe

Danel Agirre
Lantokian sarri mozkortu ohi naiz, eta ahal dudan guztietan txortan ere egiten dut bertan. Zer erremedio. Horrenbeste ordu pasatu ohi ditut bulegoan, bazkaltzera bakarrik ez, egunero afaltzera eta gosaltzera geratu behar izaten baitut. Ego...

“Nik ez ditut erantzunak ematen, galderak egiten ditut”

“Nik ez ditut erantzunak ematen, galderak egiten ditut”

Olatz Mitxelena

Gazteszenan, Donostiako Egia auzoan taularatu zuen Errefusa Joserra Fachadok (Pasai San Pedro, 1960), joan den larunbatean, lehenbizikoz, eta etzi aurkeztuko du bigarrenez, Pasai San Pedroko Udal Aretoan, 19:00etan. Aktore pasaitarrak hiri hondakinen gaia hautatu du bere azken lanerako, umorearen bitartez, gaiari "oxigenoa" emateko asmoz.

Errefusa estreinatu berri duzu. Kontent zaude harrerarekin?

Harrera oso ona izan da, eta sentsazioak, oso onak. Oso lan gogorra izan da, oso bakartia. Ia bi urte daramatzat lanean. Nik idatzi dut, eta ez naiz idazle. Zuzentzea da hoberen egiten dudana, baina hori ere ezin izan dut nahi bezala egin, aktore ere banaizelako. Oso lan zaila izan da. Dena den, beti esperantza izan dut jendeak ondo pasako zuela, barre egingo zuela, eta gero, agian, hausnartuko zuela... Hori lortuko banu, oso zoriontsua izango nintzateke; eta ematen du, orokorrean, lortu dudala.

Zergatik hautatu duzu hondakinen gaia? Ez da gai erraza...

Ni Pasai San Pedrokoa naiz. Pasaia izan zen azken herria atez atekoa jartzen, eta lehenengoa kentzen. Bidaia traumatiko horretan asko ikusi dugu, asko entzun, asko usaindu, asko dastatu... Nik banekien egin nahi nuela zerbait helduentzat, eta, bat-batean, gai honekin jolasean hasi nintzen. Gaia oso emankorra izan da. Nik uste dut ez dagoela herririk, familiarik, kuadrillarik, lantegirik... ez denik eztabaidatu, haserretu, jenio bizian jarri... Gai horren aurrean jendea erretratatu egin da. Hala ere, ematen du nik ez dudala gaia aukeratu. Gaiak harrapatu nau ni.

Esan behar dut, baita ere, oso jende gutxik animatu nauela. Kontrakoa, denek harritu eta galdetu didate ia non sartu behar nuen.

Antzezlana hondakinen gaia nolabait desdramatizatzeko baliagarria izango dela uste duzu?

Nik esperantza badut. Jaso ditudan kritika batzuk hortik doaz, ekidistantea dela eskertuz, eta umorea sartu dudanean gaiari kristoren oxigenoa eman diodala goraipatuz. Ez da panfleto bat. Poesia egiten saiatu naiz, eta jendea pozik ateratzen da. Oso harro nago.

Sormen lan bat egin dut, eta hausnarketarako baliagarria izatea nahi nuke. Hau ezin da berriro gertatu. Hemen adostu behar ditugu gauzak. Gako batzuk asmatu beharko ditugu elkar komunikatzeko. Ezin gara lubakietan egon, lehen beste gaietan ginen bezala. Adostu behar dugu. Hori da hausnarketa. Arteak hausnarketarako balio behar duela uste dut. Nik ez ditut erantzunak ematen, nik galderak egiten ditut. Horretan kontu handia izan dut.

Zuzendu, antzeztu... guztia zuk bakarrik egin duzu.

Bai, hala izan da, eta antzezlana idaztea, batez ere, oso traumatikoa izan da, baina asko ikasi dut. Baina ez hori bakarrik; nik egin ditut pertsonaia guztiak, eta elkarrizketak. Lan kaleidoskopikoa izan da, toki askotatik begiratutakoa, eta jendeak eskertu egin dit hori. Sortzeko orduan, berriz, zaila izan da, eskizofrenikoa, baina funtzionatu du.

Eta nolakoak dira pertsonaiak?

Pertsonaia nagusiak aita eta alaba dira. Alaba alkatea da, kasu honetan atez atekoaren aldekoa, eta bere aita, EAJkoa-edo izan daitekeena, eta kontra dagoena. Herriko batzar batean antzeko egoera ikusita nago ni, eta antzeko egoeretatik abiatu naiz.

Musikak protagonismo handia du zure antzezlanean?

Niri musika asko gustatu izan zait beti. Betidanik izan dut gogoa zerbait sortzerakoan musika zuzenean sartzeko, zuzeneko musikak indar handia duelako. Kasu honetan, musika urbanoa behar zuenez, saxoa aukeratu nuen, eta kristoren hautua izan da. Sanpedrotar batekin aritu naiz, Tirri Tarra fanfarreko Txino-rekin [Inaxio Rios] elkarlanean, eta bion artean sortu dugu musika. Bion artean konposatu, sortu, grabatu...

Bi sanpedrotar taula gainean, eta etzi, gainera, herriko estreinaldia, udal aretoan. Zita berezia, ezta?

Hunkigarria. Espero dezagun betetzea, eta festa bat izatea. Antzerkira joan, gozatu, barre egin, negar egin, ikusi eta sentitu... eta gero, beharbada, hausnartu.

Aurrera begira, zer espero duzu azken lan honetaz?

Niri gustatuko litzaidake Errefusa-k izatea bide luzea. Toki askotara joatea, jende askok ikus dezan, gozatzeko eta hausnartzeko.

Atzera begira jarrita, antzerkian ibilbide oparoa duzun arren, telebistak egin zintuen ezagun, Goenkaleko Isaiasekin.

Goenkalekoa istripu bat izan zen, istripu pozgarria, baina niri antzerkia da gustatzen zaidana. Pailazoa ere banaiz, eta hori da niretzako munduko gauzarik politena.

Tomax pailazoarekin lan asko egin duzu.

Bai, eta niretzat lan horrek ez du konparaziorik. Emanaldi bat egin eta bukatutakoan haurrak barrez, gurasoak hurbiltzea... Festa bat da.

Horrez gain, urte asko daramatzazu Zurriolako ikastolan antzerki irakasle.

Bai, 250 pertsona daude Zurriola ikastolan sortu dugun antzerki eskolan. 23 urte daramatzat bertan lanean. 9-10 urtekoekin mimoa egiten dut, txikiekin clown-a egiten dut, eta nerabeekin inprobisazioak egiten ditugu, askotan beraiek idatzitako istorioekin. Horrez gain, hiru antzerki talde amateur ere baditut, eta horiekin asko mugitzen gara.

Horrek zein ekarpen egin dio zure aktore ibilbideari?

Niri Zurriolak dena erakutsi dit. Dakidan guztia ikasleek erakutsi didate.

Euskarazko antzerkigintzaz bizitzea ez da xamurra izango.

Ez bakarrik antzerkian. Idazleak, hedabideak... Herri eskizofreniko bat sortzen ari gara, hitz egiten dugulako benetan existitzen ez den herri batez. Herri politiko bat sortzen ari gara, kulturalki existitzen ez dena. Herriari ez badiogu arimarik ematen? Kristoren lana dugu egiteko...

Antzerkiak etorkizunean nondik joko duela uste duzu?

Nik esaten dut telebistak lapurtu digula antzerkia. Lehen antzokietan egiten zena telebistan egiten da gaur egun; horregatik, jendea erakarri nahi badugu, zerbait desberdina egin behar dugu. Poesia gehiago, elkarrizketetan esperimentatu... Alde horretatik, oso gustukoa dut Iparraldetik datorren haize berria: [Ander] Lipus, Dejabu... Kristoren haize freskoa eman digute, eta nik asko estimatzen dut fenomeno hori.

'ERREFUSA'

Dramaturgia, aktore lana eta zuzendaritza. Joserra Fachado.

Saxofonista. Inaxio Rios, Txino.

Eszenografia. Marisa Egaña.

Kartela. Sebas Legarda.

Argazkiak. Pierre Balacey.

Webgunea. www.xepeta.com