gipuzkoa

Erleak zaindu eta babestu

Erleak zaindu eta babestu

Azken urteetan, Gipuzkoan asko jaitsi da erle kopurua, baita horiek egiten duten eztiaren produkzioa ere. Horregatik, erleek sortzen dituzten produktuen prezioek gora egingo dute aurten.

Lur azpiko bideak eta zaborra

Lur azpiko bideak eta zaborra

'Tolosaldeko Ataria'-k, Oargi elkarteko hainbat kiderekin batera, eskualde horretako hainbat kobazulotan dagoen zaborrari buruzko dokumental labur bat egin du. Datorren udazkenean emango dute lehen aldiz, eta mahai inguru bat egingo dute ikus-entzunezkoan parte hartu dutenekin.

Gazta erdi bat, gizarteari eskaintzeko

Gazta erdi bat, gizarteari eskaintzeko

Ordiziako Euskal Jaietako gazta txapelketa izan berri da, eta La Leze gaztandegiak irabazi du; enkantean, 9.600 euro ordaindu dute gazta erdia. Beste urteetako enkanteko irabazleek diote esperientzia "polita" dela, eta gustura hartu zutela parte.

Behi argalak

Juan Luis Zabala Garai gogorrak iragartzen ari zaizkigu Olano, Urkullu, Sanchez, Macron eta haien kide, gogaide eta burkideak: ez ametsik egiteko behi gizenekin, behi argalen garaia datorrela; pentsatzeko gerrikoa estutzeko beharko dugun hurrengo zuloa non egin, aurrekotik urrun. Ez digu grazia handirik egin. Duela hamarkada bat ere samurtu ginen “gure ahalmenen gainetik” bizi ginela ohartarazi...

Ohitura zaharrei oles egiten

Ohitura zaharrei oles egiten

Gipuzkoako zaindari Arantzazuko Ama Birjinak gaur du bere eguna, eta, Oñatin, haren santutegian, bisitari asko espero dituzte fraideek, sinesmenei edo ohiturei jarraituz. Aurten ez da herri bazkaririk izango, hotelean obretan ari baitira.