gipuzkoa

Martetarra solaskide

Badakit ezinezkoa dela halakorik gertatzea, baina eman dezagun Marteko —edo Jupiterko, Saturnoko, Plutongo…— lehengusina, lehengusu, koinata, koinatu edo aspaldiko laguna datorkizula bisitan, eta Lur planetan kontuak nola dauden eta nola dabiltzan azaldu behar diozula, auzoko tabernan, zuk zurito bat, txakolina, kafesnea, te gorria edo dena delakoa eta hark auskalo zer martetarkeria hartzen duzuen bitartean. Lehenik...