Iritzia

Garagardoa gainbaloratuta dago

Ez dakit nork esan zuen, ezta non irakurri nuen ere —sarean izan zela besterik ez—, inor gutxiri edo ia inori ez zaiola, berez eta izatez, per se, garagardoa gustatzen, ezinezkoa dela hori haren zaporea kontuan hartuta, garagardoari gaur egun diogun atxikimendua guztiz kulturala dela, artifiziala, eragina, gidatua, bideratua, inondik inora ere ez berezkoa, naturala edo...

Profilak, soslaiak eta eskakizunak

Ai, ene! Atzera ere Amama Kipuleta egitearena tokatu behar zait! Egia da atsotu/aguretu ahala, askori gustatzen zaiela euren gazte-denboran egindakoaz jardutea, eta orduko sasoia bai sasoi ona zela esatea. Beste batzuei zer gertatu zen kontatzea ere gustatzen zaigu, ezinbestekoa delako transmisioa egitea. Azkenean bizitza zikloak dira, eta dena era batera itzuli egiten delako, kanpai-formako prakak...

Herriko jai laikoak

Jaien jatorria denboraren hasieran gordetzen den misterioa bada ere, historian zehar, lehenengo lagun taldeak sortu zirenetik, nolabait, jaiak ospatu izan direla esan dezakegu. Hasieran, ehiza edo uzta ona, jaiotzak, ingurune egokiak aurkitzea, ortziko fenomenoak… zirela eta, pertsonek zer edo zer ospatzeko gogoa eta beharra izan zituzten, haien pentsaeretan eta sinesmenetan oinarrituz. Hala ere, denboraren poderioz,...

Gipuzkoako aldundiak basoak abandonatu ditu guztion diruarekin

Berriki, ekainaren 9an, Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak eta Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak agerraldia egin zuten Donostian, Basotik fundazioa aurkezteko. Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia ere bertan zen, antza, hitza hartu ez bazuen ere. Fundazio hau aldundiaren %100eko partaidetzarekin jaio da, 2 milioi euroko aurrekontuarekin....

Gurasokeria likidazionista

Erreformismoa eta likidazionismoa suhartasunez gaitzesten eta barregarri bezain negargarritzat jotzen ziren, hauteskundeetan boza ematea kolaboraziotzat jotzen zen, “Eman zure botoa hemen” zioten kartelak ezartzen ziren komun-zuloen eta zabor-edukiontzien ondoan, Vota o Explota zioten itsasgarriak eta txapak zabaltzen ziren, “Vota aquí, vota allá, te controlaremos, y en tu linda cabeza nos meteremos” kantatzen zen ozen Evaristo...

Bertso ttikietan

Leire Narbaiza Burumakur dabil jendea nire inguruan, behintzat. Estresatuta eta agobiatuta. Kurtso amaieran gaude, eta normala da kantsatuta egotea. Baina aurtengo neke arruntari egoerarena ere gehitu zaio. COVID-19aren esperientzia, gerra haizeak, prezioen igoera, lanetan gero eta exijentzia handiagoa, klima aldaketaren mehatxua, ondoez emozionala (I can’t get no satisfaction) satisfazioa topatu ezina… No future oihukatzen zen...

Hogeita bost orduko laneguna

Juan Luis Zabala Egunero ikusten ditugu irudi latzagoak, erdiragarriagoak, baina duela hamar bat egun, astegun buruzuri batez eguerdi partean, Gipuzkoako errepide batean ikusi nuena, berez hain tragikoa edo dramatikoa ez izanagatik ere, aparteko indarrez geratu zait iltzatua burmuinean. Bidean konponketa bat egiten ari zirenez, errei bat moztuta zegoen 300 bat metroko tartean, eta errepidera aterata...

Agurrak, etenak eta nerabeak

Leire Narbaiza Nire inguruan, umeen bigarren labealdiak haurtzaroa laga du. Zaharregiak gara hanka-gorririk edo seinik izateko, eta Lehen Hezkuntzan dabiltzanak urriak dira lagun eta familiako kumeen artean. Asko jota, aurrenerabeak dira, baina teenager-ak (tinajeruak euskara kolokialean) dira nagusi; puber-ak, alegia, fase horretan sartzen ari direlako. Latza da guztiondako. Gogorra nagusiondako, agur esan behar diogulako “geure”...

‘Noreuskalagoka’

Juan Luis Zabala Denboraren makinara bideratu zidan gogoa Joseba Egibarren adierazpen batzuen harira joan den astean sortutako polemikak. Labur: a) euskaldun egiten gaituena euskara dela esan zuen Egibarrek; b) “el euskera es lo que nos hace vascos” izan zen esaldiaren itzulpena EAJk prentsara igorritako oharrean; c) “Quien no habla euskera no es menos vasco“, adierazi...

Pastelen sinbolismoa

Leire Narbaiza Asteon ezagun batek kontatu dit lankide ohi batek deitu ziola pastelak bidaliko zizkiola esateko. Bidaltzailea amama bihurtuta zegoen, eta pastelen motiboa hori zela uste zuen ezagunak. Baina bidalketa ez zen iloba jaio zelako, urteak betetzen zituelako baizik. Pastelak bidali? Gazte bat baino gehiago harritu egingo da horrekin, baina edade bat daukagunok badakigu lehen...