Sailkatugabeak

Irunen gazteen iritzia biltzeko saiakera egin dute

Irungo Lamiaren Oihua taldeak udalerriko LGTBI kolektiboko gazteen egoera aztertu nahi du, eta, horretarako, 14 eta 21 urte arteko gazteen iritzia jasotzen ari da egunotan. Galdeketa anonimoa da, eta Internet bidez bete daiteke. Gazteek LGTBI kolektiboaren inguruan daukaten iritzia biltzeaz gain, gazte horiek herrian dituzten bizipenen inguruan hausnarketa egitea ere bada egitasmoaren helburua.

Motzean

Txistulari bat? German Intsausti, Alegiakoa. Oso gazterik ezagutu nuen, eta txistularien beste mundu bat ezagutzeko aukera eman zidan. Plaza bat? Tolosako Santa Maria plaza. Festa bat? Tolosako San Joan eguna aipatuko dut. Musika talde edo bakarlari bat? Paco Ibañez. Segalari bat? Bixente Mitxelena. Segako modalitate bat? Katalunian egiten dutena. Jende arteko festa da, herrikoia, neke...

Gazteenak kezka iturri

Ikaztegieta. Haurrak izan ohi dira kalean euskara gehien erabiltzen dutenak. Baina badaude salbuespena diren herriak: Ikaztegieta da horietako bat. Han, haurren elkarrizketen %68,2 entzun dira euskaraz, eta Gipuzkoako beste bi herritan bakarrik izan da txikiagoa kopuru hori: Mendaron eta Bergaran —horietan erabilera orokorra ere %50etik beherakoa izan da, baina Ikaztegietan, %67,9koa—. Adur Ibarguren euskara zinegotziak...

Euskararen aktibista izateko

Euskararen aktibista izateko

Hiztun Ekologistaren Dekalogoa egitasmo berritzailea jarri dute abian Zarautzen; xedea da herrian euskararen erabilera berrindartzea, hamar gogoetaren bitartez.

Arnasgune zaurgarria

Baliarrain. Mila biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan hitz egiten da gehien euskaraz, eta multzo horretan sartzen da, beste askorekin batera, Baliarrain. 140 biztanle ditu, eta azken kale neurketak berretsi egiten du euskara dela hizkuntza nagusia hango kaleetan: entzundako elkarrizketen %87,7 izan dira euskaraz. Arnasgune da oraindik ere, baina erabileran atzerakada dagoela erakusten dute datuek, 2017an...

Etxean, datu okerragoak

Bergara. Uemako kide diren Gipuzkoako herrien artean, hirutan jaso dira elkarrizketen erdiak baino gutxiago euskaraz: Ibarran, Mendaron eta Bergaran. “Bergarako euskara gaitasuna kontuan hartuta, emaitza positiboa iruditu zaigu, berez, Bergarak duen gaitasunarekin espero litekeen erabileraz gainetik baitago”, esan du Estepan Plazaola Bergarako Udaleko euskara zerbitzuburuak. Besteak beste, 2017tik lau puntuko gorakada izan dutela azaldu du....

Kronologia

Espainiako Estatuan, Euskal Herrian eta Gipuzkoan aldaketa historiko nabarmenen garaia izan zen 1930etik 1939ra artekoa. 1930. Jose Antonio Primo de Rivera Espainiako diktadoreak boterea utzi zuen. 1930. Hainbat alderdi errepublikazalek Donostiako Ituna sinatu zuten, Espainiako monarkia boteretik kentzeko eskatuz. 1931. Damaso Berenguer generalaren gobernua ezarri zuten Espainian. 1931. Espainiako Estatuan udal hauteskundeak egin zituzten apirilaren...

Motzean

Kazetari bat? Bat esateko, Joxe Mari Apaolaza. Politika? Herrigintza. Politikari bat? Herriaren alde lan egiten duten guztiak. Txirrindularitza? Pasioa. Txirrindulari bat? Askotan, taldeburu handiengan jartzen dugu arreta, baina taldeburu horiek irabazteko lan egiten dutenak miresten ditut nik. Zumaia? Dena. Itsasoa? Askatasuna, lasaitasuna, behar dudan zerbait. Estres eta arazo denak sendatzen ditu itsasoak. Nori botako zenioke...

Hernialden haur eskola bat zabalduko dute

2022-2023ko ikasturtean haur eskola bat zabalduko dute Hernialden. Udalak eskuratu berri duen apaizetxearen beheko solairuan eskainiko dute zerbitzua, 0 eta 3 urte arteko haurrentzako. 0 eta 12 urte arteko haurrentzako proiektu pedagogikoa prestatu dute, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hasiak dira hizketan herriak eskola txiki bat ere izan dezan.

Entzun diezaietela eskatu dute

Entzun diezaietela eskatu dute

Alva Paredesek eta Rosi Hernandezek 25 urte baino gehiago daramatzate lanean Donostia ospitalean, garbitzaile gisa. Uste dute akordioa lortzeko "interes falta" daukatela enpresek.