Sailkatugabeak

Nekearen zama

Nekearen zama

Urtebete joan da pandemia hasi zenetik, eta, egoera ekonomikoak, pertsonalak eta abarrek eraginda, akituta sentitzen dira asko. Saioa Otegi psikologoak dio "ulergarria" dela.

Tokian-tokian, ezberdintasunak arau batzuetan

Musean bezala, bikoteka jokatzen da trukean, eta keinuen bitartez komunikatzen da bikotea, bakoitzak zer karta dituen jakiteko. Hirukoa da kartarik onena, eta bikoa, batekoa eta gainontzekoak ondoren. Sei truk irabazi behar dira partidan nagusitzeko. Truk bakoitzean hiru tanto egoten dira jokoan, eta, hirurak jokatu ondoren, truka jokatzeko abantaila nork izango duen jakiten da. Musean ez...

‘Herriko festak’ kanta

Herriko festak ziran biharamonian, berak nahi zuten txoko, txoko batian, harri txabal-txabal baten gainian, ari ziran, ari ziran trukian.   Lau atso: hiru neskazahar, bat alarguna, jarririk itzalian, harri txabal-txabal baten gainian, ari ziran, ari ziran trukian.   Hasi ziradenian kartak partitzen, eta gainera tantuak kontatzen. Truk jota, ta Iñaxik txota, Mariak txaldun, Errufinak hirua....

Fitxa

Fitxa

Izenburua. Un nuevo mensaje (Mezu berri bat). Egilea. Mikel Lizarralde. Argitaletxea. Penguin Random House. Urtea. 2021. Orri kopurua. 278.

2020-2035 plana

Gipuzkoako oztopoak iragazkortzeko plan gidaria-n Gipuzkoako sei ibai arroetan esku hartzea jasotzen da. 228 oztopo kendu edo leundu nahi dituzte, ibaien konektagarritasuna handitzeko. Egoera, arroz arro Bidasoko arroa. Bost espezie migratzaile nagusiak —kolaka, izokina, lanproia, aingira eta amuarraina— kontserbatu izan dituen arro bakarra da Bidasokoa. Planean, Jaizubia errekan dauden lau oztopotan esku hartzea jasotzen da,...

Tolofolk jaialdia

Oreka TX ikusteko sarrera beharko da; besteetan, gonbidapena. Apirilak 7, asteazkena Kultur etxean (19:00). Luis Astiazaran soinu konpontzailearen hitzaldia eta erakusketa. Apirilak 8, osteguna Plaza Berrian (19:00). Luis Antonio Pedraza (Zamora, Espainia). Apirilak 9, ostirala Plaza Berrian (19:00). Eneko Dorronsoro, Fredi Pelaez eta Peio Irigoien. Apirilak 10, larunbata Plaza Zaharrean (12:00). Hector Braga (Asturias, Espainia)....

Motzean

Denbora makina bat bazenu, nora joango zinateke? Vienara, Austriara, hango paisaia eta bizimodua ikustera. Euskal Herriko mugarriak bizi izan dituzu. Zein aukeratuko zenuke? Txibertako elkarrizketak. Aukera balego historia aldatzeko, zer aldatuko zenuke? Euskal Herri osoa izatea eta euskara gehiengoak erabiltzea, erakundeek barne. Kulturan, zer duzu nahiago? Musika. Musika estilo bat? Klasikoa. Hondartza ala mendia? Mendia....

Etzi itxiko dute aurtengo probako izen-emate epea

Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia modu birtualean egingo dute, apirilaren 8tik 11ra. Izena eman nahi dutenek etzira arteko epea dute, Rockthesport.com webgunean. Hiru mailatako probak dituzte aukeran: maratoi erdia, zortzi kilometrokoa eta turistikoa. Ibilbidea korrika edo esku bizikletan egin daiteke. Horrez gain, apirilaren 6tik 11ra erakusketa egingo dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, eta apirilaren 11n lore eskaintza...

Sagarock musika zikloa martxan du Ordiziarockek

Ordiziarock buru-belarri lanean ari da hainbat ekintzaren antolakuntzan. Besteak beste, martxoaren 5ean martxan jarri zuten Sagarock musika zikloa. Rafa Rueda musikariak kontzertua eskaini zuen Ordiziako Tximista sagardotegian, kultura eta gastronomia uztartzeko egitasmoan. Bihar izango da bigarren saioa, Rudiger taldearekin; sarrerak amaituta daude. Apirilaren 24an Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola ariko dira, eta maiatzaren 14an, Eneritz...

Ibilbide iraunkorrak

Gipuzkoako sei lekutan daude orientazio ibilbide iraunkorrak, eta horietako bakoitzean zailtasun maila desberdineko ibilbideak daude: horiak errazenak dira; laranjak, tartekoak, eta gorriak, zailenak. GOTen webgunean daude eskuragai ibilbide guztien mapak. Segura. Asteartean aurkeztu zituzten, eta igandean estreinatuko dituzte, proba batekin. Hiru ibilbide prestatu dituzte. Zarautz. Hiru ibilbide daude herriko eraztun berde-urdinean. Joan den astean aurkeztu...