Bidaia bat errealitatera

Bidaia bat errealitatera

Gaur egingo dute Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoa lehiaketaren sari banaketa, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Sariketan parte hartu duten 35 argazkirik onenen erakusketa ikusgai dago Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan, Donostian, otsailaren 23ra arte.

Garapen aseezina

Goizean Eitzaga auzoan egon naiz, Gipuzkoaren atarian, Elgeta azpian, Eibartik edozein oinez joateko moduko distantzian. Bertan oroitu dugu astelehenean bete(ko) direla hiru urte gure historia modernoan izan dugun hondamendi ekologikorik handiena gertatu zela. Laburbilduz gero, pertsona bi hil ziren, milaka tona zabor amildu, gas toxikoak isuri egunetan, eta herritarrok arduradun politikoen mespretxua jasan eta gezurrak irentsi behar izan genituen. Horrela...