Transbertsalitatea, txostenetan

Duela gutxi @GarroZigor txiolariak gogorarazi digunez, Che Guevararenak omen dira hitz hauek, seme-alabei idatzitako gutun batetik ateratakoak: “Batez ere izan zaitezte beti gai munduan edonon edonoren aurka burututako edozein bidegabekeria sakonenean sentitzeko, iraultzaile baten ezaugarririk ederrena da”. Eskari ederra da iraultzaile mitikoarena, baina goi-asmo utopiko moduan hartzekoa, ez zorrotz betetzekoa. Gizakiaren ahalmenak mugatuak dira, eta “edonon edonoren aurka burututako edozein...