Hitzezko erraldoia

Juan Luis Zabala Gaur zortzi hil zen Iñaki Segurola idazle, hiztegigile, irrati eta egunkarietako zutabegile, euskaltzain urgazle eta adiskidea. Hainbat oroitzapen berritu zitzaizkidan haren heriotzaren albistea jaso ondoko goibelaldian, batzuk pertsonalak, besteak ez hainbeste. Lehena Nemesio Etxanizen Izotz-kandelak nobelaren edizioaren aurkezpena da, berak apailatua, Iñaki Segurolak, euskal literaturaren munduan lehen agerpena eginez, 1992an. Lagunarte antiklerikalean zebilen gaztea apaiz baten nobela...