Erromesaldi zaila bezain benetakoa

Erromesaldi zaila bezain benetakoa

Donejakue bidea egiten ari diren bi erromes dira Kim Nam-joon Donostian bizi den korearra eta Julio Bravo madrildarra. Bidera atera diren gutxi horietako bi. Horretarako ere, urte berezia baita aurtengoa. Batetik, zailago bihurtu da erromesaldia, aterpetxe publikoak itxita daudenez, ostatuak bilatzeko lana ere batu zaielako eguneroko kilometroei. Bidean edo aterpetxeetan aurkitutako jendearekin izan ohi diren hartu-emanak ere ez dira hain naturalak, koronabirusagatik elkarrengana gerturatzeko mesfidantza handiagoa dagoelako. Bestetik, ordea, "benetakoagoa" ere bihurtu da. Ez dago beste urteetan adinako erromes olderik, eta horrek kilometro asko bakarrik egitera behartzen ditu ibiltariak, beren baitara biltzera. "Lehengo Donejakue bidearen antz handiagoa du;uste dut bereziki polita dela aurten egitea", esan du Bravok.

Partida 22ra iritsi da

Partida 22ra iritsi da

Asier Imaz
Amezketako ukuilu batean hasi zen partida. 1975. urtea zen, eta herrian taberna bakarra zegoen. "Gazte piloa zer egin ez genekiela ibiltzen ginen. Batek, ukuilu bat zuela esan zuen, eta hura konponduz gero elkarteren bat jartzerik izango genuela. Horrela sortu zen Zazpi Iturri".

Ametsa eskubideen gainetik

Ametsa eskubideen gainetik

Ariane vierbücher

Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren puntu kritikoetako bat da Jerusalem. Uztailaren 1ean, Tel Avivek Zisjordaniako lurralde palestinarraren %30 inguru atxikitzeko prozesua hasiko zuela iragarri zuen. Nazioartearen gaitzespena izan du erabakiak —ez, ordea, AEBena—, eta ahots asko altxatu dira esanez anexioak eskualdeko gatazka arriskua areagotuko lukeela. Argudiatu dute anexioa nazioarteko zuzenbidearen urraketa larria dela, palestinarren aurkako apartheid adibide bat izango litzatekeela eta nazioartean adostutako bi estaturen konponbidea higatzen duela.

Teoria bat

Juan Luis Zabala

Ohitu al haiz maskara jantzita ibiltzen? —galdetu zidan.

—Beharko ohitu! Okerrena hasierako zalantzak izan zitunan, batzuk baietz esaten eta besteak ezetz, erosteko zailtasunak, erabiltzeko jarraibideetan kontraesanak… Baina orain bazekinagu kalera irteteko gure ezinbesteko ortopedia piezetako bat dela maskara, sakelako telefonoarekin, giltzekin eta askotariko txartelekin batera, besteak beste.

“Pandemiak zuloa utzi digu, eta estaltzea espero dugu”

“Pandemiak zuloa utzi digu, eta estaltzea espero dugu”

Koronabirusak eragindako alarma egoeran buru-belarri aritu da lanean Gipuzkoako DYA: 50.000 maskara baino gehiago banatu dituzte, 10.500 ordutik gora eman dituzte boluntario lanetan, 40.000 kilometro baino gehiago egin dituzte esku hartzeetan, 1.700 test inguru egin dizkiete arrantzaleei, eta 15.000 dei baino gehiago egin dituzte telefarmazia zerbitzurako.

Aztertzaile faltak eragindako buxadura

Aztertzaile faltak eragindako buxadura

Bospasei urte daramatzate Gipuzkoako autoeskolek aztertzaileak falta direla esaten. "Erretiroa hartzen joan da jendea, eta plaza horiek bete gabe daude. Hamar aztertzaile dagozkio Gipuzkoari, baina orain bost bakarrik ari dira lanean", esan du Javier Sarriegi Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko (GAE) idazkariak. Arazoaren zati bat da hori, zati nagusia. Baina beste bat ere batu zaio orain. Lehen, aztertzaile bakoitzak egunean hamabi laguni egiten zien azterketa; orain, hamarri, COVID-19aren eraginez, azterketa batetik bestera ibilgailua garbitzeko agindua dutelako.

Mallorcara eta Malagara ere bai

Mallorcara eta Malagara ere bai

Erik Salazar

Hondarribiko aireportua hutsik egon da azken hilabeteetan; martxoaren 23tik, hain zuzen. Fakturazio mahaiak bezerorik gabe, kontrolean ilararik ez, langilerik ez eraikinean... COVID-19ak pertsonen mugimenduak mugatu zituen, eta azpiegiturak inoiz baino jende gutxiago ikusi zuen. Bidaiaririk ez. Alarma egoeraren amaierak normaltasun berria ekarri du, eta aireportua pixkanaka bere ohiko mugimendua berreskuratzen hasi da.

Txakurrak, gizartearen parte bat gehiago

Txakurrak, gizartearen parte bat gehiago

Kerman Garralda Zubimendi

Gero eta jende gehiagok dauka txakurren bat etxean. Beasainen, 1.700 txakur baino gehiago daude erroldatuta —zortzi biztanleko bat—, eta inguruko herrietan, beste horrenbeste. Hori, txipik ez duten txakurrak kontuan izan gabe. "Zenbat eta txakur gehiago, arazoak sortzeko aukera gehiago", hasi da Xabier Arrese, Kangune txakurrak hezteko eta bizitzeko guneko arduraduna: "Horri bueltak ematen genbiltzala, txakurrak gizarteratzeko beharra ikusi genuen. Hala abiatu dugu Txakur Eredugarri programa, Beasaingo Udalarekin eta herriko Neu eta Beasain albaitaritza klinikekin batera".

Uztaileko antsiak

Leire Narbaiza

Uda hasierak beti egiten zaizkit gogorrak, aldaketak beti konplikatuak izaten direlako. Uztaila ez da hilabete erosoa, neguan alde batera lagatakoa, geroratutakoa, azaltzen zaigulako: Geroa, alferraren leloa esaerak ederto definitzen du. Era berean, arropa kentzeko unea ere bada, eta buruhaustez betetako sasoia: armairu aldaketak; arropa zaharra deskubritzea (onerako zein txarrerako); oso gustuko dugun nikia ez aurkitzea; oinak, bernak eta besoak airean erakustea… Azal-huste bat, nolabait esateko.